"Borroka armatua egotea guztion erantzunkizuna da"


1990ko maiatzaren 13an
Ximun Haranekin elkarrizketan.

Ximun Haran, Ipar Buru Batzarreko kide
"Borroka armatua egotea guztion erantzunkizuna da"
Ximun Haran berriki eratu den PNVko Ipar Buru Batzarreko kide da eta Iparraldeko bizitza politikoan aspaldidanik diharduena.`Enbata aldizkariaren fundatzaileetariko bat eta bere garaian frantses Estatuko pilota txapelduna. Gaur egun `Ager aldizkari eta mugimenduaren partaide izanik, Iparraldeko bizitza politikoa ongi ezagutzen duen gizona dugu.
ARGIA.–Azken hogei urteotako Iparraldeko bizitza eta egungo bilakaeraren jabe ere bazara...
Xirnun Haran.–Beste asko bezala ahal nuena egiten aritu naiz, baina sentimendu eta amorru askoz. Euskal arazoari buruzko lan hau ez da mugimendu politikoen eskutik etorri, ideologiaren eskutik. Ni gaztetan pelotan aritzen nintzen eta honen bitartez jaso nuen euskal kultura galtzen ari zenaren sentimendua. Lehen beste garai bat zen, pelota partiduaren ondoren bazkaria egiten zen eta amaieran abestu egiten genuen. Zuberoan pelotara jolasten nuenean jendeak izugarrizko kantak abesten zituen, sarritan bakar batek zekizkien abestiak. Ni ez nintzen ez militante ez abertzale, baina abesti haiek jaso eta diskoak ateratzeko ideia izan nuen. Magnetofoiaren lehen uneak ziren, Stutgartetik kontrabandoz ekarri nuen aparailu batekin. Laupabost disko egin nituen, partiduen ondoren herriko jendearekin geratzen nintzen abestiak jasotzeko eta mikrofonoaren aurrean abestu nahi izaten ez bazuten, zertxobait eran eta gero lortzen nuen. Egungo abeslari askok, Mikel Laboak, Benito Lertxundik..., abesti haiek hartu dituzte. Dendariek ez zituzten saldu nahi izaten eta ehundaka saltzen nituen nik, Hendaiako farmazian.
A.–Zu frantses Estatuko pelota txapeldun izan zara. Garrantzi handikoa da kirol hau zuretzat.
X.H.–Bai. Niretzat ulertezina da abertzaleak pelotaz ez intersatzea. Pelota oso barneratu da herrian eta nire abertzale kezkak mundu honen bitartez sortu ziren. Nire partidurik garrantzitsuena Ogetaren aurkakoa izan zen, 45-35 bera uarretik zela. 49-50 irabazi zion. `Ager' aldizkarian atal bat du gu gai honetaz, pelotar eikin batera dagoen testuinguru guztia isladatzeko. Aldizkarian pelotaren etorkizunaz arduratzen gara. Adibidez niretzat Tolosa eta Erretegiren arteko finala oso da grabea. Ospe handieneko txapeleketan, partidu bakarra jokatuz neurtzen dira. Hori ezinezkoa da. Farregarria da partidu bakarrera jokatzea. Sakoneko arazoak daude hor.
A.- `Euskaltzaleen Biltzarra', `Enbata'... ziren garai hartan ezta?
X.H.-`Euskaltzaleen Biltzarra' erakunde ona, lasaia zela ikusi nuen eta hala sartu nintzen ni ere, deseuskalduntze prozesoa geratzeko erakunde ona zela ikusiaz. Baina ekintza politiko bat egiteko unea zela pentsatu nuen, euskal abertzaletasun tradizionalaren propagandarako. Horretarako Telesforo Mouzon ikustera abiatu nintzen, eta berak Michel Labeguerie ikustera joateko esan zidan. Honek, pozez hiru pertsona bebar zirela aipatu eta Aita Lartzabalengana jo genuen. Hirurok sortu genuen `Enbata'aldizkaria. Hirurogeigarren hamarkada honetan lehen euskal errefuxiatua etorri Iparraldera eta haiek berehala `Enbata'ra hurbildu ziren. Aldizkari izatetik mugimendu izatera pasa zen `Enbata'. Momentu honetatik aurrera gure mugimendua errefuxiatuengandik erabat desbideratua izan zen. Abertzaletasunaren inguruan Iparraldean sortzen ari zen guztia ETAren alde erabili zuten. Mugimendua erradikalizatu zen, bi tendentzi sortuz. Batzuk Iparraldeko mugimendua sortu nahi zuten, eskubi aldekoa zen herri txikietako jendea kontutan hartuz eta besteek ez zuten ikusten ezin zela ukabila altza eta eskopetarekin joan. Mugimendua deuseztatu zen baina gero beste pertsona batzuk bereganatu zuten, pentsamendu baten hedaketarako, beti ere ETAren aldekoa. Gu ez ginen sartu bertan. Aldizkarian, sortu berria zen Euskal Gobernua oso gogorki isladatzen zen eta ezinezkoa zen traidore hitza erabili, ez bait zuten Hegoaldeko egoera ezagutzen.
A.–Orduan kaleratu zon `Ager'...
X.H.-1981ean aldizkari baten egitea bururatu genuen. Bere helburua Hegoan gertatzen zena azaltzea zen, Hegoadeko Gobernuaren gauza onak, partiduen gauza onak. Normalki PNVren kolaborazioarekin egin dugu lan, normala den bezala, Gobernuaren gauza onak kaleratzen bait genituen, bere estratejia.
A.–Eta zer da egun 'Ager'?
X.H.–Aldizkaria ekintzen gunea da, baina bere inguruan beste bi egitura sortu ditugu. `Euskal Elkargoa' 1970ean sortu zen, Burgosko Prozesoa zenean. Mundu guztiko komunikabideak ziren Iparraldean eta jendeak edozer erantzuten zien euskal erresistentzi mugimenduari buruz. Kazetariei gauzak argitzeko aldizkari bat atera genuen, Txillardegi, Monzon e.a.ekin. Gerora, eta nire ideia izan zenez, berriz jaso nuen, 'Euskal Elkargoa' berpiztuz. Orain prentsareiko harremanak eta Iparralde eta Hepoalde arteko harremanak zaintzen ditu. Adibidez Euskal Gobernuaren diru laguntzak bideratzen ditugu, aste kulturalak antolatzeko... Baina zerbitzua eskaintzeko arloa besterik ez da. Bestetik egitura profesionala eratu dugu, `Hegoa', Barneko euskaldunek, nekazariek beste aldean zer gertatzen zen ez zuten ezagutzen, ez zuten erlaziorik. Elkarte eratu honek Hegoaldeko beste batekin harremanak gordetzen ditu, `Hirukoitz' elkartearekin. Nekazarien kooperatiba batek zerbaiten beharra badu, guk bideratzen dugu. Nekazari ministrariak, Jose Manuel Goikoetxeak asko laguntzen digu.
A.-'Ager' euskal federazio europa, zalearen alde agertzon da. Zer esan nahi duzue?
X:H.–Aukera politiko bat bada, abertzale batentzako helburua Euskal Herri birbatua da, baina nola lortu da kontua. Batzuk armen bitartez diote, baina nola? Nik ulertzen dut ETAk guda irabaztea pentsatzen duela, baina honetarako gero eta handiago eta garrantzitsuago diren ekintzak burutu behar dira. Baina beti tiroz ari da hiltzen, ez dago eboluziorik. Guretzat, borroka armatuak ezin du aurrera egin eta oraingoz garapen baketsuaren alde ezin diezaguke lagundu, ekonomia altetik... Borroka armaturik ez bada Iparraldeko indar demokratikoa besterik ez da geratzen, baina ehuneko hamarra gara soilik. Nola barneratuko dugu Hegoaldea? Gure ustez Europako erabaki bat izanen da. Nahi edo ez, ez dugu beste aukerarik. Ez da herritarren erabaki bat izango, agintariena baizik. Europa elkartuaren ondoren, beraiek erabakiko dute. Guk, eta zuek berdin, ez zenuten sartu nahi genuen edo ez erabaki. Nolabaiteko autonomia gordetzearren borrokan diharduten errejiorik dagoen begiratuko dute Europako elkartasuna egiten ari direnek. Orduan ehuneko hamarra baino askoz-garrantzitsuago den kopurua dela ikustean, Hegoaldeko laguntzarekin zazpiak bat egiten lagunduko dute. Guk federakuntzaren Europagatik egiten dugu apostu. Baina federakuntza bai Europa mailan baina baita ere Euskal Herri mailan. Muga bat galtzen hasia da, muga geografikoa, baina beste bat dago. Orain ari gara bestea baino askoz garrantzitsuago den beste muga ezagutzen, mentalitatearena. Nahiko ezberdinak gara (bigarren hizkuntzan, bazkaltzeko orduan, kirolean...gu afrantsesatuak eta zuek espainolizatuak.) Bizkaitarrengandik menderatuak izango ote garen aipatzen dute zenbaitzuk hemen.
A.–Nola eta zein epetan emango da barneraketa eta nola ulertu herritarrek ez dutela onespenik emango, agintarien erabaki hutsa izango dela?
X.H.–Estatuek indar eta botere gutxiago izango dute, batipat 1993 ondoren. Une kontretua noiz emango den ez dakit, agian 10 edo hogei urte baina ziur iritsiko dela. Agintariek erabakitzea ez da zilegi, baina ba ote dago beste biderik? Guk zazpi Drobintziak batuko dituen erreilo autonomiko hat egiteko indarra dugu. Iparraldean gu soilik ordezkatzen gaituen instituziorik ez dugu eta hori gertatzen denean, Euskal Gobernuak zuzenean gurekin hitz egin ahal izanen du. Ez dut hau nola egingo den ikusten, ez dugu mediorik. Baina Borroka armatuarekin 50 urte barru, era berean izango ginateke.
A.–Nafarroaren kasuan berdin izango al da?
X.H.–Nik uste Natarroarekin errezago izango dela. Erabaki hau sozialisten esku dago zati haundi batean, ados badira gehiengoa lirateke. Nafarroa ez da Euskal Komunitate Autonomoan sartu, nafarrek nahi izan ez dutelako. Nahi badute sar daitezke. Espainiako konstituzioak aukera hori jasotzen du bere baitan.
A.–Ipar Buru Batzarra Iparraldeko PNV dela esan al daiteke?
X.H.–Bai, bai. Gu eta adibidez Iparraldeko EA sortzearen arteko. ezberdintasuna, beste denak Frantziako Estatuan erregistraturik daudela da, eta gu ez. Guk ez dugu elkarterik osatu, gu PNV gara, Iparaldekoa. Arabako Buru Batzarra Araban lenaren era berean.
A.-70.harnarkadan abertzaleak hainbat taldetan banatu egin ziren Iparraldean eta orain aldiz batasun garaiak direla dirudienean, zuek sortu zarete, nola ulertu hau?
X.H.–Alderdi denak hasiera batean bihotzez sortzen dira baina gero ideologiak sartzen dira. ETA 1963 arte, uste dut, ez zen sozialistatzat aurkezten. Gazteengan ezker konplexua bat dago, jatorrak izateko ezkertiarrak izan behar direla pentsatzen bait dute. Orain aldatua gertatzen da ideologia hau, Ekialdeko herriekin eta Frantzian bertan sozialistekin diren istilu guztiak ikustea besterik ez dago eta. ETAK ideologia marxista barneratu zuen gehienbat eta `Enbata' mugimenduaren barruan gauza bera egin zuten. Baina Iparraldeko lana ahantzi zuten horrekin batera. Gaur egun EAk eta Euskal Batasunak indar gutxi dute Iparraldean eta EMAk du soilik jende kopurua eta egitura, talde serioena da. EA adibidez Aberri Egunetan batasunaren alde agertzen da. Beno, normala da bestela beraiek 30 pertsonekin ezingo luketelako Aberri Egunik eratu. Eusko Alkartasunekoak EMAkoen parasito izanaz soilik iraun dezakete. Gure lana erabat ezberdina da. Ez dugu daukaguna baino hots gehiago sortu nahi. Piskanaka-pixkanaka garatu nahi gara, ez bapatean hauteskundeetan... Alderdien batasuna errespetozko araudi bat onartzen bada izanen da garrantzitsu.
Hegoaldean lehia boterea bereganatzeko da, hemen aldiz ez. Ipar Buru Batzarra sortu badugu, bertako politikaren sinplifikazioa lortzeko izan da. Nik uste bi alderdi geratu beharko liratekeela Iparraltean. Iparraldeko abertzaleon artean ezker aldeko eta erdi aldeko alderdi bana geratuko dira. Eta hauek EMA eta PNV izango dira.
A.–Zergaitik ez duzue Iparretarrak ETA bezain beste kritikatzen?
X.H.–Nik esan dut Hegoaltean gertatzen dena ezin dudala kritikatu eta ezin dut alderdi bat edo ekintza bat kritikatu. Baina orain PNVko kide naizenez, Hegoaldean ETA kondenatu behar badu alderdiak, egiten du. Nik, Iparraldean egin dituzten hutsak besterik ez dizkiet kritikatu, esan bait dut ETAren zereginak abertzaletasunaren loratzea geldierazi duela Iparraldean. Hegoaldean bada alternatibarik; autonomia duen Gobernua. Ez da litzatekeen onena noski, baina badago garatzeko aukerarik.
Iparraldean aldiz gauzak askoz ere latzagoak dira eta gazte batek, bere aberriari, hizkuntzari... eginiko guztiak soegitean, borroka armaturako bidea hartzen badu, adorea duela onartu beharra dago. Ezin dugu kondenatu, baina errefuxatu egiten dugu. Kondenatu epaileek egin behar dute. Gure etxeko jendea da. Eta bide hau aukeratu badute, agian gure erruz ere izan da. Haur bati euskal dantzak irastea ere arriskutsua da, euskal sentimendua barneratu eta egoeraren larritasuna ikustean, auskalo gero zein bide aukeratzen duen eta. Denok dugu horren erantzunkizuna. Abertzale giroan Iparretarrakekoak errefuxatuak direla pentsatzen du poliziak, baina ez da hala. Adibide bezala esan dezaket, egunotan prentsan kaleratu den kasua.- Panpi etxe bat erretzeagatik gartzelan da eta orain epaileek jipoi ekonomiko ederra luzatu diotelarik, eustal abizena duen Pariseko banketxe bateko zuzendari batek hots egin zidan telefonoz. Epaia harrigarria zela adierazi eta Panpi ekonomikoki laguntzeko zerbait egin beharra zegoela esan zidan.
A.–Beraz, zein da zure ustez Iparraldeko etorkizuna, Departamendu Erregioa lortzea bidea litzateke?
X.H.–Hemen edo iraultza egiten da edo Iparraldea instituzionalizatzen da, eta garbi dago iraultzak porrot egin duela. Departamendu Erregioa eskatzeko auzian, kontutan izan behar da alderdi nagusiak ez luketela nahiko, abertzaletasuna garatuko litzatekeelako. Mitterrandek ere 1981ko hauteskundeetan eskaera honen alde ekingo zuela zioen, baina gero ez zeun agindua bete. Eskaera hau programetan jartzea erreza da, lortzea da zaila eta hori da egin behar dena.
B. ARTOLA

"Europaren euskal federazio baten alde dihardugu."
Ximun Haran 'Ager' aldizkariko lankide da.
Borroka armatuaren bidea artu dutenek adore omen dutela dio Ximun Haranek.
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakAger
PertsonaiazHARAN1
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude