argia.eus
INPRIMATU
"Arazoa produktoreen eta enpresen artean konpondu behar date"
1990ko maiatzaren 13a
Manso de Zunigarekin elkarrizketan.

Manso de Zuniga; Nekazal Ministeritzaren lurraldeko zuzendaria
"Arazoa produktoreen eta enpresen artean konpondu behar date"
Nekazariek erruz salatu dute azken egunotan Administrazio Zentralak prezioen aurrean hartutako jarrera. Hasiera batean bitartekari papera jotatu zuen esne produktoreen eta saltzaileen inguruko teman, baina epea bukatu bezain pronto; bi alderdien esku utzi du erantzukizun osoa. Kritika hauen zurrunbiloan. José Ramon Manso de Zunigak, Nekazal Ministeritzaren lurraldeko zuzendariak, eskaintza eta eskariaren arteko auzia baino ez dela adierazi zigun Gasteizen.
"Esnearen gatazka merkatu arazoa da, kontsumitzen dugun baino askoz gehiago baitaukagu egun. Neguan izandako eguraldi udaberritsuak aurreratu egin ditu gainera gehigarriak, eta ondoko herrialdeetan gertatu den bezalaxe, industriak eskaintza merkeenetara hurbildu dira. Gure ustez, arazoa bi alderdien arteko negoziazioaren bidez konpondu beharko litzateke".
Lehen, ordea, bitartekari bezala jokatu zuen Administrazinak.
Gure eginkizuna martxoaren bukaeran amaitu zen, eta ordudanik, akordioak enpresen eta produktoreen esku geratu dira. Guk onartu genuen arbitrala bitarteko bezala parte hartzeko besterik ez zen izan. Garai batean, nekazaritza protekzionista zelako ginen kexu, eta orain, Europan gaudenean, mugak kanpoan ditugunean eta merkatalgo askatasuna erdietsi dugunean, babespen politika horretaz gogoratzen gara...
Zergatik gertatu dira bada istilu guzti hauek?
Mobilizazioek bi arrazoi dute. Estrainekoz, EEEko herrialde kasik guztiek gu baino nekazaritza aurreratuagoa dute. eta beraz, etekin eta emaitza hobeak eskuratzen dituzte. Europan gaudenez gero, bertan erabakitzen diren prezioen gorabeherek zuzenean eragiten digute, eta sarritan min egin arren, integrazioa ona izan dela aitortu behar da. Sarrera lehenago gertatu baitz, hobe izango litzateke, baina sarrera beharrezkoa zen.
Oraintsu onartu diren prezioak kaltegarriak al dira?.
Ez dira txarrak, baina sekula ez gaude daukagunarekin gustora. Gure parada kontuan izaten badugu, ezin diegu uko egin erabaki denei, eta prezio blokeoa gertatu bada ere, beste era batera komeni zaizkigun neurriak lortu ditugu, egoera orekatuz.
Sindikatuen eritziz, nekazal errenta %30a jaitsi da azken harnar urteotan?
Datu hori ez dut ezagutzen, baina, benetan, demasakoa iruditzen zait izugama oso.
A.G.
26


GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
PertsonaiazUÑIGA2
EgileezGOSTIN1Ekonomia