Jose Luis Zuloagarekin elkarrizketan.
JOSE LUIS ZULOAGA
«Teknika eta esperientzia erabat aldatu dira»
Jose Luis Zuloaga bilbotarra izan zen Sagarmhata 90 espedizioarentzat Nepalen baimena lortu zuena. 1989ko udaberrian Makalaren gailurretik 300 metrotara gelditu ostean, 8.848 metrotara ailatzea da Zuloagaren ametsa.
ARGIA.–Nondik dator Everestera igotzeko ideia?
J.L. ZULOAGA.–Everestera joatea mendizale guztien ametsa da. Lehengo urtean Makalura eginiko saioaren ondoren eskuratu genuen baimena Nepalen. Honera etorri eta inguruko lagunekin taldea prestatzen hasi ginen.
A.– Aukeratutako bidea, mende baldeko horma, bide zaila benetan. Zergatik?
J.L.Z–Bai nik eta bai ingurukoak gauza zailak egitea dugu gustoko; gauza berriak ezagutzea eta burutzea da gure helburua. Orain arte egindakoarekin asetzea ez da nahikoa, aurrerapausuak eman behar dira. Horiek dira bide hau hautatzeto arrazoiak.
A.–Nola osatu duzue taldea?
J.L.Z.– Hasiera batean Makalura joandakoak ginen oinarria. Zenbait arazo izan eta Felipe Uriarte Juanito Oiarzabal eta ni aritu gara batipat prestakuntza lanetan.
Euskal Herriko Mendizale Federakundeak babestutako espedizioa denez, bertako ordezkaritza guztietako mendizaleak izango dira bertan, hamaika puztira.
A.–Federazioak babestutako espedizioa izateak zein abantaila ditu?
J.L.Z.–Hasierako planteamenduan bi lan esparru definitu genituen. alderdi tekniko eta ekonomikoa. Alderdi teinikoari dagokionez, taldekideak gara horretaz arduratzen garenak: materialea, jakiak, bidaiak... Alderdi ekonomikoaz ordea federakundea arduratzen da.
Dena den, diruaren arazoaz arduratzen ere hasiak gara, oraindik ez bait dugu dirurik lortu; hitzak bai baina dirurik ez.
A.–10 urte pasa dira euskaldunek lehen aldiz gailurra lortu zutenetik. Zer aldatu da ordutik hona?
J.L.Z.–Teknika eta esperientzia aldatu dira batipat. Azken urte hauetan gauza asko egin ditugu Himalayan. taldekideen artean hamasei txango baino gehiago, eta 8.000 metroko zazpi gailur gehiago. Honek esperientzia handia ematen du. Euskaldunak lehen aldiz Everestera joan zirenean ez zuten inguru hura ezagutzen.
M.A.
24