Dani Arizala:
"irratiz komunikatuz koadrila biburtu gara"
Irratian sartu eta aspaldi honetan denon ahotan dagoen Mosku hirira erretinatik operatzera joan den entzule batekin biharamuneko zita prestatzen harrapatu dugu. Lagunak horretarako dauden ustea azken muturreraino eramanez, hango gertakizunak hemendik jarraitzearekin konformatu beharko dutenen berotasuna helarazi nahi dio paratzen ari den programan. Halakoxea bait da bere saioko entzulegoa, koadrila bat. Segur aski herri honetan elkar ikusi ez duen koadrila bakarretako bat.
ARGIA.– Beti uste izan da irratia ganez entzuten duena seko desesparatuta dagoen jendea dela...
Dani Arizala–Oso eritzi okerra da eta lehen bait lehen zuzendu beharrekoa. Jendea desesperatuta egunez zein gauez dago. Arrazoi askorengatik entzuten du jendeak irratia gauez: erreleboan ari direnak, ikasten ari direnak, etxera berandu iritsitakoak, esnai daudenak... Argi utzi nahi dut, programako entzuleen izen onarengatik besterik ez bada ere, gauez irratira deitzen duena ez dela bere buruaz beste egitear dagoen jende deprimituz osatutako klub batetakoa.
A.–Irratia eta telebista, biak ezagututa, zein nahiago duzu?
D.A.–Gaurkoz irratia; telebistak ez duen berotasuna du irratiak, entzulegoarekin harremana asioz zuzenagoa da eta programa zurea da ia erabat. Telebistan, berriz, aldakin gehiago tartekatzen dira zeu eta azken emaitzaren artean.
A.– Itzul gaitezen saio aren hasiera haietara...
D.A.–Nondik hasi ere ez nekien eta astiro moldatu behar izan nuen gaur egun programa dena. Aurreneko aldaketa nik neronek egin behar izan nuen neure buruan; ez bait naiz sekula gau-txori parrandazalea izan.
A.–Zein da gaur egun Ordu txilitan programaren egitura?
D.A.–Goizeko ordubatetik hiruretara aritzen naiz. Estraineko orduan gonbidaturen bat izaten dut estubioan edota neronek bilatutako elkarrizketa jakin bat.
A.–Zer jende klase eramaten duzu estudiora?
D.A.–Uste dezakezunaren kontra, erabat jende normala. Jende arrunta, ezezaguna baina era berean ikaragarri aberatsa. Ezfamatua, gainontzeko programetan azaltzen ez dena, baina aberastasun propioa duena.
Ondoren, bigarren ordua entzulearena da. Musika eta koadrilakoen interbentzioak tartekatzen ditut. Entzuleak mikroa zabalik dauka eta gustokoen duen komentarioa egin dezake. Komunikazio ariketa da, eta askotan entzulea eta bion artean izan beharrean, bi entzuleren artean izaten da.
A.– Horrexegatik diozu irratiz elkarren berri duzuen lagun koadrila zarete. Ia...
D.A.–Gutxi gora behera. Saioaren helburua bakartadea konpartitzea da, bai pena bai alaitasuna. Bakoitzak berea du esateko; medio majikoa da irratia eta giro hori lortu ezinik ez dago.
A.– Ezinbestekoa al da era honetako saioak horren intimistak izatea?
D.A.– Ez halabeharrez. Baina gauak horretara bultzatzen duela ukatzen ezin hasiko naiz. Programa hasi aurretik estudiotik hurbil dugun Kontxa aldera joaten naiz paseatzera eta oso garbi ikusten dut hiria egunez mozorrotu egiten dela, eta bere benetako itxura gauez erakusten duela. Itxura guztiz krudela. Gaua gordina eta zintzoa da. Horregatik dira programa hauek diren modukoak.
A.–Bazkaria egin berri duzu entzule koadrilarekin. Zer dela eta?
D.A.–Badakit ez dela oso maiz ematen. Hau laugarrena da eta gero eta gehiago biltzen gara. Entzuleak ohituta daude irratiaren bidez komunikatzen eta nahi zuten guztiak biltzea bururatu zitzaidan. Lehenengo deialdiak izandako arrakastak ondorengoak egitera animatu gintuen. Geroztik, jakina, koadrila koadrilagoa gara.
FRANKIE TAI.
61