argia.eus
INPRIMATU
«Diru beltzaren erabilera subasta garrantzitsuetan gertatzen da»
1990ko apirilaren 29a
Pilar Arizubietarekin elkarrizketan.
PILAR ARIZUBIETA antiguetate dendari
«Diru beltzaren erabilera subasta garrantzitsuetan gertatzen da»
Pilar Arizubieta Badiola Bilbokó antiguetate denda ospetxu bateko nagusia da. Orain dela 18 urte hasi zen eginkizun honetan, eta bere eritziz, aintzinatekoak ikusi eta ukitu egin behar dira.
ARGIA.–Noiz hasten da objektu bat bere aintzinatasunagatik balorea hartzen?
PILAR ARIZUBIETA.– Haltzari alorrean, gutxienez ehun urte izan betar ditu antigoaleko kontsideratzeko; zilarrean, 70 urterekin lortzen du aintzinekotasun balorea; eta pinturan, berriz. egilea hila egotea derrigorrezko betebeharra da, nahiz eta orain dela hamar urtetako kuadroa izan.
A.–Zer erizpide erabiltzen da balore handiagoa hala txikiagoa izateko?
P.A.–Kalitatea da erabiltzen den kriteriorik nagusiena. Ez da nahikoa objektu zaharra izatea. zer materialeaz dagoen egina ere kontutan hartu behar baita. Horrezaz gain, fina izatea, egur materiale onarekin landua edo estilo depuratu batez sinatua egotea estimatzen dira; XVIII gizaldiko heltzariek, esate batera, zurginen izenpenak daramatzate. Oro har, aristokrazia eta erregeentzat eginikoak dira garestienak.
A -Nondik lortzen dituzue dendariok antiguetate objektuak?
P.A.–Oso zaila gertatzen zaigu eskuratzea. Interesgarriena etxe pribatuetatik lortzea litzateke; hau da. norbaitek deitu egiten gaitu objektu bat duela esanez, geu bertara hurbiltzen gara eta tratua ixten dugu. Antigualeko dendatan erosi izan dugu inoiz, kanpokoetan batez ere, baina gero eta zailago gertatzen zaigu.
A.– Aintzinatekoen salerosketan ohartzen al zarete diru beltzaren era bileraz?
P.A.–Askotan pentsatu izan dut, "gizon honek ezin du diru guzti hau legala izan", baina, noski, nik ez dakit ziur diru beltza ote den. Nik, normalean. txekez kobratzen dut eta faktura arrunta izaten da. Ene ustez, diru beltzaren erabilera garbiagoa subasta garrantzitsuetan gertatzen da, eta konkretuki pintura alorrean, erosleak eta saltzaileak bait baidakite diru beltza dabilela bertan.
40


GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa
PertsonaiazARIZUBIETA1