argia.eus
INPRIMATU
"Ea dugu diskoetxeen menpe egon beharrik".
1990ko apirilaren 15
Edurne Ormazabalekin elkarrizketan.

EDURNE ORMAZABAL
"Ea dugu diskoetxeen menpe egon beharrik".
Pantaila txikia "katu kale" saioaren aurkezle, Gazte Irratiaren koordinatzailea dugu egun. Oraindik ere egoitza txukuntzen ari direnean, bere bulegoan hartu gaitu proiektu berri honetaz hitzegiteko.
ARGIA.–Zein musika mota jarri asmo duzue Gazte Irratian?
EDURNE ORMAZABAL.–Gazteek entzuten dutena, modandagoena. Hori oso orokorra da, gazte guztiek ez bait dute musika mota bera entzuten, baina bueno...
A.–Zein izango da euskal musikaren lekua gazte irratian?
E.O.– Gai honen inguruan egindako adierazpen batzuk gaizki ulertu direla uste dut. Euskal musikak ez dituela programa bereziak izango azaldu nuen nik, baina bai bestela. Euskal taldeen alde ahal dugun guztia egingo dugu, ahalik eta berrikuniza gehienak eskainiko ditugu; baina ez dakit zer indar edukiko dugu.
A.–Gure herrian tradizio izan diren zenbiat kantari, Benito Lertxundi, Mikel Laboa...izango al dute irratian?
E.O.–Nere zalantzak dauzkat hor. Ez dakit zenbaterainoko eragina duten guzti hauek egungo euskal gazteengan. Folk musikak, kantautoreak...produktorearen arabera izango dute lekua irrati berri honetan.
A.–Zer da beraz gazteek entzun nahi dutena?
E.O.–Denetatik. Radio Futurak adibidez oraintxe kaleratu berri du disko berria; leku guztientzat entzuten da, zergatik ez Euskadin? Gure helburua ez da mugak ezartzea, hauek irekitzea baizik; ahalik eta espektru zabalena eskaintzea.
A.–Honelaio irrati batek ez al du disioetxeen menpe egotea eskatzen?
E.O.–Oraingoz behintzat, ez dut horrelakorik sentitu. Aurrerantzean gerta daiteke, baina hori ekiditzen saiatu behar gara. Diskoetxeen interesen gainetik, gure kriterioek ezarri behar ditugu, ez dugu beraien menpe egon beharrik.
M.A

Edurne Ormazabal, Gazte Irratiaren koordinatzailea.
40




GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
PertsonaiazORMAZABAL5
EgileezARRIETA4Komunikabid