"Salaketa herritarra da hau aurrera eraman behar duena"
1990ko apirilaren 01
Iñaki Elizetxearekin elkarrizketan.
Iñaki Elizetxea (ESAN)
"Salaketa herritarra da hau aurrera eraman behar duena"
ESAN sindikatuko ertzainek eginiko salaketa funtsezkoa izan da gerora jaio den salaketa herritarraren sorrerarako. Bertako partaidea den Iñaki Elizetxearekin mintzatu gara gu.
ARGIA.–Zergatik izan zenuten salaketa hau burutzeko iniziatiba?
INAKI ELIZETXEA.– Ertzantzaren barruan aipaturiko kasuaren azterketarako oztopo frango ezarri direlako jo dugu salaketa hau egitera. Bestalde, orain arte Ertzantzari zegozkion kasu guztietan eman den jokaera itxi eta ilunarekin puskatu nahi izan dugu jokaera honekin.
A.–Zein da beraz helburua'!
I.E.–Arestian aipatutakuaren ildotik. hain garrantzitsua den kasu hau herritarrei jakin araztea da gure helburua, azken finean herria ikerteta prozesu honen partaide izan dadin
A.–Eta.Jaurlaritzaren jokaerari dagokionez?
I.E.–Ertzantzaren barruan oztopoak dauden legez. ez dugu uste Gasteizko Parlamentuan honelako kasu bat argitzeko leku egokiéna denik. Salaketa herritarra da hau aurrera eraman behar duena.
A.–Guzti hau argitu beharko luketen entitate edo bitarteko juridikoak nahikoa argitu al dute kasua?
I.E.- Oraindik ere gauza asko, gelditzen dira argitzeko, eta hain zuzen ere horregatik jarri dugu hau epailearen eskuetan. Dena den, salaketa herritarrak egin dezakeen indarrean dugu esperantza handia, hauen eragina funtsezkoa izan bait daiteke.
A.– Salaketa herritarraren bitartez aurrerapausuak eman daitezkeela uste duzue?
I.E.–Baietz uste dugu, baina ez dakigu kasua guztiz argituko den Bodereak duen indarraz jabetzen gara, baina gutxienez aurrerantzean legez kanpoko honelako ekintzak burutu asmo dituztenak behin eta birritan pentsatzeko balioko duela uste dugu.
A.–Guzti hau salatzea kaltegarria izan al daiteke zuentzat?
I.E.-Estruktura militarista batean zeinean goi mailako kide batzuk zalantzan jartzen dituzu, ez dizkizute erreztasunik ematen. Dena den, zuk orain egiten didazun galdera hau nahiko zabalduta egotea oso kezkagarria da, askatasun demokratikoak omen dauden herri batetan hiritar batzuk, kasu honetan ertzainak. eskubide bat gauzatzen dutenean, zuk aipatzen dituzun gisako arazoak egitea kezkagarria da.
A.–Oraindik ere datu asko daudela argitzeko aipatu duzu lehen, Ertzantzaren eskuetan?
I.E.–Egon beharko lukete behintzat. Portuondo jauna zenbait bideetatik legez kanpoko jokabideetaz jabetzen denean, ikertzaileak bera eta Campoy eta Alkaide Ertzainak direla jakinarazten duen dekretu bat zabaidu zuen 1987. urtean Hononbestez, jokuaren brigada zeritzana desagertzen da. eta pertsona hauen eskuetara pasatzen da informazio guztia: beraz hiru pertsona hauek dira guzti hau argitzeko beharrezkuak diren datuak eskuartean dituztenak.
40,41