"PNVk ez du Estatutuak diona behar bezala defendatu"
1990ko apirilaren 01
Inaxio Oliverirekin elkarrizketan.
Inaxio Oliveri, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia
"PNVk ez du Estatutuak diona behar bezala defendatu"
Eusko Alkartasunako idezkari nagusia den Inaxio Oliverirentzat ez dira Komunitate autonomoan aurten ospatu behar diren hauteskunde autonomikoak aurreratuko, udazkenean izango direla apostu egiten bait du. Era berean, egungo egoera politikoa aztertzerakoan PNVren hainbat axolagabekeria zorrotz kritiketzen du.
ARGIA.–Garaikoetxea gobernuaren Madrilekiko enfrentamendu politikak baino etekin handiagoak eskuratzen al ditu, zure ustez, egun indarrean dugun koalizio gobernuaren politikak?
Inaxio Oliveri.–Autogobernuari dagokionez eta gaurko egoera ikusirik, nahiz eta sarritan esan zaigun aurrerapen eta etekin handiak lortu ditugula, ez dut uste aurrerapenik egin dugunik. Eta hau diot gai korapilatsuak oraindik transferitu gabe daudelako, hala nola INSS, arlo ekonomikoaren garapena, Europako harremanak, Kreditu Ofizialeko Bankua.... guzti hauek zeuden bezala daude.
Bestalde, gai politiko hutsak genituzke; gaur bertan (ostegunean) Ertzantzaren gaia Gasteizko parlamentuan eztabaidatzen ari dira, baina oraindik ez dago Madrilekin konpontzeko irtenbide sendorik, hortxe dirau ere gobernadore zibilen istiluak... Inserso eta Insalud-en bi transferentziok, ordea, eskuratu ditugu baina EAk akordio txartzat jo ditu: alde batetik, akordio horrek Estatutuak ematen zigun atalmena, komenio mailan Seguritate Soziala lortzekoa alegia, apurtu egin duelako eta beste aldetik, ez dugu uste Kupoaren akordioa ona denik, zeren gaurkotzerakoan ez da egiten gure Komunitatearen hazkunde ekonomikoa kontutan izanik, Estatuarena baizik.
A.–PNV-PSOEren gobernuaren mezua alderantzizkoa da.
I.0.–Bai, baina autogobernuari buruzko aurrerapenik ez da gertatu. Madrilgo gobernuarekiko harremanetan lorpenek horixe adierazten dute betintzat. Hemen saltzen ari dena beste gauza bat da: estabilitatea eta abar, baina ezin da inoiz estabilitatea eta inmobilismoa nahastu, eta hemen arazo bat gertatzen denean arazoari ez helizea da arruntena, eta hau ez da zuzena.
Autogobernuaren garapenak enfrentamendu bat–demokratikoa–beharko du, zeren guk Madrilek dituen hainbat ahalmen politiko nahi dugu eta hori negoziake ta baten bidez lorizen bada, tentsioak ere zeresan frango dauka horretan. Tentsio hori galtzen den neurrian autogobernuaren garapena ere atulagoa izango da. Madrilen borondatea denok ezagutzen dugu eta zerbait lortu denean enfrentamendu demokratiko horren bitartez izan da.
Autogobernuaren garapenak enfrentamendu bat -demokratikoa- beharko du, zeren guk Madrilek dituen hainbat ahalmen politiko nahi dugu eta hori negoziaketa baten bidez lortzen bada, tentsioak ere zerean frango dauka horretan. Tentsio hori galtzen den neurrian autogobernuaren garapena ere ahulagoa izango da. Madrilen borondatea denok ezagutzen dugu eta zerbait lortu denean enfrentamendu demokratiko horren bitartez izan da.
A.–Hemen gauzak saltzen ari direla esan duzu. Zer gehiago saltzen ari da?
I.0.–Aipatutako tentsio hau txarra dela eta honetan herritarra ohitzea ere nabarmena da, eta ez dut uste horrelakoak esatea ona denik abertzaletasunerako. Egoera batetik bestera pasatzeko tentsio bati eutsiz, erreibindikazio bati eutsiz egiten da edo ez da ezertxo ere lortzen, ez dut uste gure etorkizuna besteen eskuetan bakarrik dagoenik, funtsean zer nolako ideologizazioa, zer nolako abertzaletasuna nahi dugun gure eskuetan dagoela uste bait dut. Jendea desmobilizatzen beda, ezer gutxi lortuko dugu. Eta zoritxarrez, gobernu honek jendea loak har dezan lanari ekin dio.
A.–Une honetan enfrentamenduzko eta PNV~PSOE biketeak bultzatzen duen politikak daude Hegoaldean; bietatik zein ari da nagusitzen?
1.0.–Jendea lokartzen ari dena, zalantzarik gabe. Alderdi abertzale baten zereginak ezin du izan autonomia gestionatzeko soila, dugun autogobernua gestionatzea alegia, eginkizun didaktiko bat ere izan behar du, azken batean ideologia batean oinarritzen bait dugu gure mezua eta hori falta da, eta horretan ardura nagusia gobernatzen ari den alderdi abertzaleari leporatu behar zaio, PNVri; ez Ajurian eta ez Instituzioetan, ez dio lan honi ekiten eta mezu abertzalea ahultzen ari da. Hitz batean, PNVk gestionatzeaz gain, abertzaletasun bidean gidaritza egin beharko luke eta egiten duena bestelakoa da.
A.–PNVk ordea, Eusko Alkartasunari, eta Herri Batasunari ere, alderdi, kapenetan gelditzen direla leporatzen die, emaitzak lortzen dituena bera de. Ia, pragmatismoaz burututako paktuez eta abar.
I.0.–Pragmatismoa eta aldarrikatzea ez daude kontrajarriak; Garaikoetxeak eta bere gobernuak horixe egin zuten, zeren gaurko garapen autonomiko handiena sasoi hartakoa bait da. Beste kontua litzateke aldarrikapen hutsean gelditzea, altarrikatze testimonial batean. Baina, hala ere, PNV ez albarrikatzearen bidetik ez politika pragmatikoaren bidetik ez da ezertxo ere lortzen ari.
A.– Gernikako Estatutuaren eta KonstituzIo espainiarraren berrikusteko aldarrikapen sasoian gaudela dirudi alderdi desberdinetako politikari anitzen adierazpenek horixe adierazten dute bederen; zer gertatu behar du berrikuspena aldarrikatzetik gauzatzera igarotzeko?
1.0.–Estatutua bitarteko ona izan dela eta dela uste dut, baina bere osotasunean garatzen baldin bada. Arazoa benetan lortuko den ala ez da eta Estatuak honetarako borondatea duen arrastorik ez da somatzen. Beste aldetik, Konstituzioaren aldaketa edo marko politikoaren aldaketa gauzatzeko euskal indar politikoen kontsentsu zabal bat betar da, aipatutako funtsezko aldaketa hauek eragiteko gehiengo soil bat baino zerbait gehiago behar bait da. Estatalistekin konpontzea zaila da baina etxekoen artean ados jartzeko ere nahikoa lan izango genuke.
A.–Inaxio Oliverik ongi ezagutzen duen gai bati lotuko gatzaizkio, EAren egoerari hain zuzen. Gipuzkoan istilu tan aritu da, Araban Cuerdarena dago, Bizkaiatik militante erradikalagoen kritikak enizuten dira, Iparraldean ez dira pozik, badirudi Nafarroan sellik urak bare daudela. EAren egungo diagnostren bat egingo al zeniguke?
1.0.–Eusko Alkartasuna alderdi gazte bat izan arren ardura handiei erantzun jator bat eman behar izan die eta hasiera batean alderdi berri batek garatzeko behar duen astia eta lasaitasuna falta izan zaigu, eta ondorioz hainbat arazo izan dugu. Gipuzkoan arazoak baretu dira...
A.–Baretu bai, baina konpondu?
1.0.– Kolektibo handiak daudenean konpontzea zer den eztabaidatu betarko genuke. Arazoa ez da problemak izatea, daudenak konpontzen jakitea baizik. Guk jakin izan dugu, eta EAk Gipuzkoan duen egoera ez da beste edozein alderdik duena baino okerragoa. Cuerdaren istiluak kalte handiak egin digu.
A.–Zein da Cuerdaren arazoa ze hatz~mehatz?
1.0.–Cuerdak erantzun beharko luke baina ni biziki harritu naizela esango dizut. Kanpoan esan dituen guztiak ez ditu barruan esan eta aukerak izan ditu, zeren exekutiban eta Asanblada Nazionalekoa ere izan da. Agian Cuertak ez du jakin izan gutxiengo batean egoten eta alderdian inolako kalterik ez badu egin, elektoralki handia egin digula aitortu beharra dago.
Alderdia orain hiruzpalau hilabete baino lasaigo dago. Herrialde baioitzean dugun indarren arabera sentsibilitate berezi bat dugu erantzun jatorrak emateko eta Iparraldeko egoera kontutan izanik, duten batasunaren kontzepzioa eta gurea desberdina da errealitateak oso desberdinak bait dira.
A.–Ez-al du EAko jendeak Garai koetxearen urruntasuna gehiegi sentitzen, ez al du honen itzulera eskatzen?
I.0.– Garaikoetxea hemen dago eta bertako egoera politikoaren jakinean gainean gainera. Arazoa Europako parlamentuan egiten duen lanaren berri jendeak ez dakiela da eta honek urruntasunaren irudia bultza dezake. Baina lehendakari denez, exekutibarekin batera, alderdiaren gidaritza egiten du. Hauteskunde autonomikoak gainean ditugunez hurbilago izango dugu, bera gure lehendakari gala izango
A.–Aste honetan bertan LTHari bu ruzko legezko proposamen bat aurkez tu duzue Gasteizko parlamentuan. Zertan datza proposamen hau?
I.0.–Aspaltiko kezka baten ondorioz sortu da. Laburbilduz, dugun Komunitate autonomoko barne erakundetzea ez da zuzena, gidaritza politikoa erabat mariatzen ez duelako, bestalde, Instituzio guztiak sartu beharko liratekeelako eta udaletxeak ez dira sartzen, eta azkenik instituzio desberdinen konpetenizien nahasketa dagoelako eta derrigorrez hau konpondu behar delako. Europako erronka hortse dugu eta erantzun beharko dugunez, zuhur jokatu beharko dugu, aginte politikoa eta Herriaren gidaritza non dagoen finkatuz, hau da. Instituzio bakoitzaren zeregina zein den finkatuz.
A.–Kanpaina aurrean zarete alderdi politikoak?
I.0.–Bai, noski. Dagoeneko alderdi bakoitza posizioa irabazten ari da eta gobernua osatzen duten bi alderdiak ikustea besterik ez dago, edozein gauza dela medio iskanbiletan dira, ondorioz dagoeneko gobernua geltirik dagoelarik.
A.–Gaur bertan Komunitateko parlamentuan eztabaidatzen ari diren gaia Ertzantzarena da. Zer gertatzen da gai honi buruzko transferentziekin?
I.0.-17. artikulua zentzu desberdinetan irakurtzen da eta gure irakurketa Estatuko indarrek espreski jarrita ez dituzten konpetentziak Ertzantzarenak izan behar direla da. Honek sustituzio bat eskatzen du eta alde batetik, Estatuak ez du amore eman nahi, eta bestetik, Euskal gobernuak, eta PNVk bereziki, ez du behar zuen bezain gogor jokatu, ez du Estatutuak diona behar den bezala defendatu, askoz esijenteagoak izan behar zuten. zeren gehiegitan egin bait dute atzera.
A.–Zure eritziz, hain gaztea den Ertzantzaren irudia ez al da zikinegi dagoeneko, hau da, azken sasoian agertu diren informazioak, hala nola Garaikoetxearen telefono entzuketa, jokuaren ustelkeria... ez al dira ari irudia usteltzen?
I.0.–Hemen bereizketa bat egin behar da: alde batetik, gorputz poliziala osatzen duten kideak daude, ertzainak alegia, eta hauek egin zezaketenaren arabera ez dago irudi arazo andiegirik, eta bestetik,eztzain hauek agintzen dituzten arduradun politikoak ditugu, zeintzuk hainbat arazo ilunetan agertzen ari diren sarritan.
A.–Jokuaren afera honetan ez al dute Ertzaniza "erabili"?
1.0.–Kontu guzti honetan garbi dago ustelkeria administratibo bat badagoela , banatu diren baimen baino askoz makina txanponjale gehiago dago, gero hortik sortu diren etekinak nork eskuratu edota zertan erabili diren ikusi beharko da.
XABIER LEKUONA
Inaxio Oliveri Eusko Alkartasunako idazkari nagusia.
"PNVk gestionatzeaz gain, abertzaletasun bidean gidaritza egin beharko luke eta egiten duena bestelakoa da".
"Jendea desmobilizatzen bada, ezer gutxi lortuko dugu".
8-10