Juan Ramon Arangurenekin elkarrizketan.
JUAN RAMON ARANGUREN Kateko langilea
«Langileen partehartzea gutxitu egin da»
Juan Ramon Aranguren arrasatearra kateko langilea dugu azkeneko 22 urteetan. horietatik 18tan ordezkaritza organoetan izanda. Kontseilu Soziala edo Erretoretza Batzordean.
A.– Kooperatibetan langilearen parte hartzea aipatu izan da betidanik, errealitatean noraino heltzen da partehartze hori?
J.R.A.–Gura duenak parte har dezake, horren zalantzarik ez dago. Baina partekartze horrek ez dakar abantailarik. adibidez Elkarte Anonimoetan bezala: ordu sinditalak.. Kontseilu sozialak lan ordutan egiten dira baina askotan luzatzen dira. kompromezua behar, kritikatua izatea...jendearen jarrera nahiko hoztu da, orohar kooperatiben barne giroan zerikusi handia du gizarte mailako giroak, eta hau askoz ere kontserbatzaileago da gaur egungoa duela 12-15 urtekoa baino, langileriaren partehartzea gutxitu egin da, eta beste balore batzu parte hartzen dute, ekonomikoak... Koniseilu Sozialak kontrol sozialerako aukera guztiak ematen ditu, eta kontrol ekonomikorako ere asko, beste gauza bat da langileriaren ahalmena gauza asko ulertzeko...
Egon izan da ahaleginik sindikatuak sortzeko kooperatiban, baina porrota izan dute E.A.etako eredua kooperatibara pasatzen ahalegindu direlako. Ez dira gai izan kooperatibei egokitutako estrategia bat asmatzeko. Nik gaurko sindikatuak baino nahiago dut Kontseilu Sozilik txarrena.
A.–Orain Europari begira izango diren aldaketak ez al dute oraindik gehiago areagotuko zuzendaritza eta beheko langileen arteko distantzia?
J.R.A.–Bai, hori badago, eta egunetik egunera errealitate bat bihurtzen ari da, eta agian egungo errealitate ekonomikoan beharrezkoa izango da, baina argi dagoena gaur egun egoera horri erantzungo dion egitura sozialik ez dugula asmatu. Horren aurka joateko langilea kontzientzia arazi behar da, duda barik.
A.–Egungo arazo handienetarikoa langileen ikuspegitik?
J.R.A.- Z.uzeneko eta zeharkako langileen arteko ezberdintasuna. Teorian ez onartua, baina errealitatean ematen dena. Zeharkakoekin funtzionarizazioa ematen da. Zeharkako pila bat soberan dago. baina inork ez du potrorik izan hor labana sartzeko, eta errazago da esatea "amerikarrek esan dute ez dakit zenbat postu dagoela soberan..."
26