"Elizaren doktrina sozialaren; araberako enpresa nahi genuen"
1990ko apirilaren 01
Alfonso Gorrondogoitiarekin elkarrizketan.
ALFONSO GORRONOGOITIA
"Elizaren doktrina sozialaren; araberako enpresa nahi genuen"
Orain gutxi arte "Ulgor" enpresako, "Fagon" taldeko, eta, "Lankide Aurrezki Kutxa"ko presidente izan den Alfonso Gorroñogoitia lehenengo kooperatibaren bost fundatzaileetarikoa dugu.
Argia.– Zerk bultzatu zintuzten, 1956.eko urte hartan, "Ulgor" kooperatiba eratzera?
Alfonso Gorronogoitia.–Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz bizkaitarra gerra bukatu berritan hona parroko etorri zenean, Arrasate nahiko deprimituta zegoen. Gazteri bat bilatu zuen eta berak mezu bat eman nahi izan zuen, gauzak egiteko izpiritu eta borondate izugarria zuen. Guk orduan 16-17 urte geneuzkan, lanean genbiltzan bitartean peritaia egin genuen. Hori bukatzean oinarri ezberdinak izango zituen enpresa bat sortzera bultzatu genituen.
A.–Zergatik kooperatiba?
A.G.–Guk egin nahi genuena elizaren doktriña sozialaren araberako enpresa egitea zen. Eta hau ze legetan sartzen da? Guk hasieran elkarte anonimoetarako estatutoak egin genituen. baina erregistratzera joan ginenean esan ziguten hura ez zela E.A. bat. Beraz gure ideia onartzeko moduko legearen bila. kooperatibetan enbalatu genuen. Guk nahi genuena zen enpresa ezberdina egin. Kapitala nagusi izan beharrean lana nagusi izatea, irabaziak denen artean banatzea, kontrola eta subiranotasuna diruak eduki beharrean gizakiak edukitzea.
Hasierako bost bultzatzaileok genituen txanponak bilduta hogei mila duro geneuzkan. Lagunen eta herrikoen maileguak bildu genituen, herrian prestigio apur bat ere bageneukan. eta Hi lagun hasi ginen lanean 1956an. Orduko koiuntura ekonomitoan (autarkia, arne merkatua. soldata apalak) erreza zen marjenak ateratzea (besteak baino argixeagoa izan behar) eta guk inoiz ez genituen marjen hoiek banatu. beti pilatu eta berrinbertitu egiten genuen
A.–Hasiera hartan pentsatzen al zenuten Kutxa sortzea, kooperatiba taldeak eratzea...
A.G.–Ez. Lankide Aurrezkia sortzea Arizmendiarrietan bultzatadarako zuen gaitasunak ekarri zuen Hura beti pentsatzen zegoen eta ikusi zuen kooperatitak zabaltzea ezina zela, eutsiko zuen hanku bat eduki gabe, beste bankuek ito gintzatekeela, beste enpresa mota bat ginelako, Kezka honetatik jaio zen Lankide Aurrezkia. Gu fabrikako gizonak ginen eta guretzako bankua mafia zelebre bat zen eta ez genuen horrelakoetan sartu nahi. Baina berak pisu bat alokatu eta egin egin zuen.
21