argia.eus
INPRIMATU
"Telebistak balio dezake antzerkia hedatzeko"
1990ko martxoaren 24a
Rosa Zufiarekin elkarrizketan.
Rosa Zufia
"Telebistak balio dezake antzerkia hedatzeko"
Rosa Zufiak ETBn «Ikusmira» zine eta antzerkiari buruzko saioa zuzendu eta aurkezten du. Nafarra izatez, Bartzelonan kazetaritza egin ondoren ikasi zuen euskaraz. Duela bi urte hartu zuen saioa bere ardurapean. Aurretik, zenbait egunkaritan eta ETBko informazio zerbitzutan ibilia dugu.
ARGIA.– Informazioan aritu ondoren, nolatan sartu zinen antzerki eta zinemaren munduan? Nolaz sortu zenuten lkusmirau?
Rosa Zufia.–Enkargua izan zen. Lehendik "Lehen planoak", zegoen, kanpoko etxe batek egina. Enteak asmoa agertu zuen ikuskizunei buruzko programa bat bertan egiteko. Proposatu zidaten eta proiektuari ekin nion. Urte betez egon ginen antenan. Iaz, informazio hori "Farenheit",en sartu zen. Gero pentsatu zuten hobe zela saio propioa eskaintzea eta berriz ere talde berdinak ekin genion saioari.
A.–Bertako produktuak eta mundu mailan eskaintzen denak osatzen dute edukia. Honelako saioa bertatik egiteko premia ikusi zela esan duzu. Zeintzu dira edukiaren antolaketarako erizpide eta lehentasunak?
R.Z.–Bertako produktuak beti du lehentasuna, ondo aztertu, eman eta abar. Baina gero beste bi gauza daude. Alde batetik, iristen zaizkigun filme eta ikuskizunen berri eman; jendea zinera joateko motibatu, animatu, erreferentzia gehiago eman. Gero, bestetik, saiatzen gara agian inoiz ikusiko ez ditugun gauzen berri ematen ere. Pertsonaia interesgarriei buruzko lanak ere egiten ditugu; normalean hemengo zuzendariak, aktoreak... Noizean behin ospetsuei buruzko monografikoak.
A.–"Ikusmira"n antzerki eta zinema emaltzen kritika ere helburu al da informatzeaz gain?
R.Z.–Bai eta ez. Askotan esan dut ez dela kritika klasikoa guk egiten duguna, baina bai, egiten dugu. Hasteko, aukerak egiten ditugu eskaintzaren aurrean. Eta gero, komentarioak... Eritzi batzu beti ematen ditugu. Horretarako badaude arau unibertsal batzu, baina azkenean gauza hauek beti pertsonaiak dira. Horregatik, ez dugu sententziatzen, azken finean gure inpresioak direlako. Gainera, agian telebistan fuerteagoa da gauza hauek esatea.
A.–Zinemaren kasuan ez bezala, ez al dago hutsune bat Telebistan antzerki taldeen presentziari begira?
R.Z.–Bai, hori aspaldiko kontua da. Inoiz ez da serioski planteatu baina egin behar dugu, egin behar dugu jada. Batez ere lan, dramatikoak grabatu eta estreinatu ondoren epe bat igarota, urte pare bat emankizun nagusiak amaituta, telebistaz eskaini, filmeekin egin ohi den bezala. Jende asko ez bait doa antzerkira eta telebista bide bat izan daiteke antzerkiaren hedapenerako eta taldeen lanak ezagutzera emateko. Antzerkira joaten ez den jende horrengana iristeko bide bat.
AMAIA.
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazUFIA1