argia.eus
INPRIMATU
«Frantziako Estatuak alferkeria intelektuala sortu du lparraldean»
1990ko martxoaren 24a
Xarlo Etxezarretarekin elkarrizketan.
XARLO ETXEZAHARRETA
«Frantziako Estatuak alferkeria intelektuala sortu du lparraldean»
Kirolari, irrati-gizon, irakasle ata batipat abertzale dugu Xarlo Etxezaharreta. Kirolaren bitartez, eta zehazkiago Loinazen kasuaren bitartez, politikoki ezartzen dizkiguten mugak gainditzeko hastapenetan ihardun ostean, kexu da Xarlo Hegoaldean ezarritako oztopoez. Politikoki, abertzaleen arteko liskarrak astindu nabi ez eta Pariseko "jainkoaren" euria gogorki eraso du solasaltian.
Zer da kirola zuretzat?
Izerdia botatzeko asmoz kirola egitea garrantzitsua da, baina hori baino askozaz gehiago da; gizarte baten baitan dagoen zerbait da, kultura baten zati bat. Kirola ez da inguruko gaiak ahaztutzeko aitzakia, azken finean, kirola egitea ez da helburu bat, kirolak kirolarendako ez du baliorik.
Zer datorkizu burura Loinazen kasua aipatzen denean?
Gai luzea litzateke guzti hori azaltzea. Laburti mintzatzeko esan genezake, pertsonalki amets baten gauzatzea izan dela; Erreala maite nuelako, aspaldidanik amesten nuen nere taldetik, Hasparnetik alegia, jokalari bat hara eramatea, eta Loinaz gertatu da.
Esan beharra dut ordea, kasu hau hastapen bat izan zela uste izan dudala beti; baina maleruski, Errealarentzako bukaera bat izan dela iruditzen zait, eta esaten dut ez Errealarentzako, ere Errealarentzako baizik, asko maite bait dut.
Honenbestez, beste hitz batzu nabi nituzke esan errealari buruz: hastapen bat izan zela Loinaz Errealera joatea, honela Iparraldea eta Hegoaldea elkarri lotuak gertatzen bait dira, nahiz eta bi estatuen barnean izan, lotuak dira hizkuntzaz, historiaz... horretarako gara gu biok hain adiskide. Beraz, Iparraldea Hegoaldeari lotua baldin bada, zergatik ez ere, eta ere erraiten dut, kirol mailan, futbol mailan. Zendako Erreala, hurtilena bait da, bere harrobi eremu hori ez du zabalduko Iparraldera.
Zein da beraz Hegoaldeko ekipoei, eta zehazklago Errealari egiten diozun dela?
Beste maila batean jokatu behar dugu, Euskal Herria berezia da, eta Errealak ere hala behar du izan. Guk, ahal diren bezainbat, gure gazteak behar ditugu baliatu; ez da urtero lehen ekiporako jotalari bat aterako, baina ziur da guk ere Errealari lagun diezaiokegula, Frantziako lehen ekipoetan, bai eta selekzioan, jokatzen ari diren mutil gazte asko ateratzen ari bait da hemendik.
Hor dei bat egin naki nioke berriz ere Errealari: noiz deituko dituzten hemengo gazteak saio batzuk egitera, zai gaude Iparraldeari buruz zer politika duten jakiteko. Behar dut erran Loinaz fitxatuz geroztik nik dezepzio handia ukanen dudala, hastapena zela uste nuen, eta ikusi dut bukaera bat izan dela; edo bestela, Errealean ere Iparraldea Frantzia dela uste dutela, kanpotarrak garela; baina euskaldunak baltin bagara, Errealak begiak itzul ditzala Iparraldera.
Gaiaz aldatu eta irratiari atxikituz, "Ximiko berri" programa egiten duzu Gure irratian, nolako esperientzia duzu hori?
Aste guztian lanean pasa ostean tentsio ugari pilatzen da, eta tentsioa hauek botatzeko aukera ezin hobea izan zitekeela pentsatu nuen irratsaioa egitea proposatu zidatenean; bide batez, garai hartan trakets mintzatzen nuen euskara hobetzeko aukera izango nukeela, berriz eskuratzea alegia.
Honenbestez, emankizun berezia da, zeren eta gizarte gertakariak izaten dira, injustizia asko aipatzen da. Politika errespetatzen dut, nahiz eta politikeroak gutxiago errespetatu; politika ez da ofizio bat izan behar, zeren eta usteldu egiten bait da; nere oldarra eta erasoa horiei buruz ematen dut, nahiz eta politika gauza errespetagarria izan neretzat.
Hala ere programa arrakastatsua lortu duzue, bai zaharrek eta bai gazteek entzuten dutena. Erraza al da, hain zatikatua dagoen abertzalego ingurune batetan honelako programa irrigarri bat burutzea?
Ez da beti erraza izaten norberak barnean dituenak gainditzca, bakoitzak bere lehentasunak bait ditu. Programa satirikoa? Egia esango dizut: nik lana dut, lanetik ate kultur mailako okupazio frango dut,. eta askotan oso emankizun inprobisatua egiten dut; irti egiteko emankizun bat egitea erraza da, eraberritzea da zaila, urteak eta urteak pasatzen dituzularik horretan, esateko molde bat baduzu, ikusmolde bat baduzu, zure erreferentziak dituzu... beraz gai berak etortzen dira burura. Hala ere eskerrak eman behar dizkiet entzuleei, askotan esan bait dute emankizun hori maite dutela, eta nik errespeto handia dut entzulearendako, zeren eta pazientzia handia izaten bait du: askotan entzun ditu gauza berak; dena den ez da inoiz iniustizia aski iorratzen, zandatzen.
Iparraldeko irratiek hamar urte beteko dituzte aurki, ez al da balantze bat egiteko garaia?
Esan beharra daukat ni ez naizela Gure irratiko langilea, ez naiz hortik bizi; beraz entzule bezala egingo dut balantze hori. Ikusten dudana da urte hauen ostean irratiek bizirik badiraute, norbaltek lan frango egin duela hor, eta jende horrek merezi duela euskarazko irratia, hori nahi bait dute. Jendeak nahi duenez, nere ahalen arabera lagunduko ditut irrati hauek, entzulegoak maite bait ditu.
Ahalak gehiago ote diren ez dakit, jende kopuru bera da egun lan egiten duena, eta gehiago egin ahal duten ez dakit. Ez dugu profesional mailan egiten atal konpetentzia Frantziako irratiei, behar dugu buruari eta bihotzari eman garrantzia, ez polisikoari eta kalitate profesionalari. Posibilitatearen arabera aurrera segi, eta entzulegoa pozik dagoenez aurrera.
Politikari dagokionez, zer ezberdintasun gertatu dira azken hamar urte hauetan?
Alderantzizko bi gauza esango dizkizut: gauzak azaletik ikusita ezezkorra naiz, eta piska bat sakon duta guztiz baikorra. Azken manifestaziora joan eta hamarretik bederatzi ez nituen ezagutzen, duela hamar urte ordea guztiak; azaleko ezezkortasuna, gauzak guk nahi bezain azkar izaten ez direlako gertatzen da: Iparraldean euskara salbatzeko ez dira beste hamar urte izango, azkar egin behar da; izan aldaiteke Euskal Herria libre euskararik gabe?
Politika munduan aurreratzen ari garela bai, euskara mailan ez; eta Pariseko gure "Jainkoak" politita mailan amore emateko asmorik ez baldin badu, hizkuntza mailan beste indar bat behar luke erakutsi, agindu politiko bat beharko lute hartu administrazio mailan euskara salbatzeko.
Geroago jorratuko dugun euskeraren geia alde batetara utziz, zein dira politika mailako aldaketa garrantzitsaenak?
Neretzako hain garrantzitsua ez baldin bada ere, Hegoaldean dauden alderdi guztiak hemen ere egotea da askorentzat funtsezkoa; nahiz eta abertzale kopurua askozaz txikiago izan, Hegoaldean bezain bat alderdi ditugu gaur egun. Orain tendentzia guztiak baditugu, denetan jendea lanean aritzeko jendea izanen den beste arazo bat da.
Abertzaleen kopurua handitzen baldin bada ere, alderdien baitan ez da militante kopurua areagotzen. Ni ez nago inolako taldeetan, eta kanpotik esan dezaket ez dela beti erraz alderdien jokaera bati jarrai-behar da jarraitzea.
Politika mailan garrantzitsuena, bozketetarako izan den batasuna litzateke, garaiz elkartu direla. Horrek bere emaitza onak izan ditu, Hasparnen adi bidez, %8tik %23ra pasa dira abertzaleak, botoetan behintzat.
Aurtengo Aberri Egunerako prestaketetan ordea, zaila suertatzen ari da bateratzea.
Nahiz eta zer gertatu den jakin, Aberri Egunaren inguruko tirabirei buruz ez dizut ezer esango. Ez dut uste abertzaleen artean pasa diren eztabaidak orain aireatzeko garaia denik, pasatzen denean izango dugu autokritika egiteko astia. Posibilitatea baldin bada Aberri Eguna handi eta polit bat egiteko, ez dugu hori bertan behera utziko. Dena den, gertatu diren zenbait gauza oso lojitoak direla uste dut, zeren eta ezin duzu urte osoan beste aberizaleei harriak botatzen pasa, eta gero egun batez batasuna eskatu; egun horretarako alderdien batasuna onartzen ez dutenak arrazoiak badituztela uste dut, horiek oso ondo pentsatu dute zer egiten duten. Orain, urteko 364 egunetan harrika dihardutenek, pentsa dezatela ere nola behar duten jokatu urtean zehar gero egun batez bateratzeko. Ez dut zehaztasun gehiagotan sartu nahi, min egitea ez bait da nere asmoa.
Aurrerantzean batasun bideak egon daitezkeela ikusten duzu?
Hiru alderdien artean batasuna posible dela uste dut, ezberdintasunak oso murritzak bait dira, inolaz ere gainditu ezinak. Besteekiko batasuna lortzea ordea, oso zaila iruditzen zait. Egia da Iparraldean abertzale batzuen eta besteen artean, eskubiaren eta ezkerraren atean ezberdintasunak handiegiak direla, baina gutxienik ezkerrekoen artean Iparraldean ez dut nik oztopo larririk ikusten, nahiz eta gero alderdien barnean ezberdintasunak egon.
Beste estatuetan eskuina eta ezkerraren artean ikusten diren ezberdintasunak abertzaleen artean ere geldituko direla uste dut, eta borroka hori, nahiz eta Euskal Herria autodeterminatu beti izanen da: dirudunak diruaren alde, eta beste batzuk dirua tresna bat dela esaten dutenak.
Aipaturiko abertzaleez gain, bere burua frantsestzat duten asko dago lurralde honetan. Zein da frantsez horien jokaera euskaldunekiko?
Frantziaren jokaera euskaldunei buruz beti bera izan da, zuek gure alde gerra egin eta guk dominak, subentzioak, pentsioneak emanen ditugu; balio al du gerran beso bat uztea gero domina edo pentsio bat jasotzeko? Oraindik ere erraztasun horretara jende asko erortzen da, nahiago dute belauniko bizi, dirua kobratuz, zutik bizi eta bere biziaz beraiek arduratu baino. Iparralde honetan, Frantziako beste lurralde askotan bezala, alferkeria intelektual bat sortu du Frantziako Estatuak, eta orain gainditzeko zaila izango da. Nahiko ondo bizitzea lanik egin gabe eta soberan burua hautsi gabe errazago da norbera bere buruaz arduratzea baino.
Euskaldunak beraien bizimodu horretara integratu dituzte?
Parisetik ezin dute dena agintzen ahal, eskumakilak ere behar dituzte, eta horietakoak ere badira, badira pentsione faltsuak, entxufeak... Parisek lurralde guztietan behar ditu eskumakilak; gizona ez da aldatuko, sortzez denak berdinak dira, baina kulturaren bidea gero bikotzak eta kasioak aldatzen dira; batzuendako bitotzak ez du ezer balio, poltsikoak soilik.
Euskarari dagokionez, zenbait aurrerapen izan dira azken hamar urteotan azaletik bederen, irratiak, prentsa... herriaren deseuskalduntze prozesuak aurrera darrai ordea.
Euskal Herria berriz euskaldun bilaka dadin nahi baldin badugu, ez da aski militantean eta kontzientziatuak euskalduntzea, euskarari beste dimentsio bat eman behar zaio; borondate politikoa egun funtsezkoa da, herriak ikusten baldin badu euskarak balio duela administrazioan sartzeko, gordetzen saiatuko da. Frantses gobernuak, gure borroka medio, administrazio mailan hizlari elebidunei eman behar die lehentasuna. Ez da aski kultur mailan borrokatzea, beste bide bat aurkitu behar da, frantses gobernua administrazio mailan euskarak duen garrantziaz jabe dadin, ofizialki jendeak jakin dezan euskarak balio duela etxetik kanpo aritzeko, ekonomia, gizarte mai lan baliagarria dela. Franiziako gobernua euskarak administrazio mailan ere balio duela jakitea bortxatu beharra dago. Hemen baditugu, frantses funtzionariak bezain onak izan daitezkeen elementuak, bi hizkuntzak menderatzen dituztenak; lehenik herrikoek behar dute biziz, eta nola ez herriko hizkuntzaz.
Ba al dago indarrik hori lortzeto?
Nik ez dut ikusten, euskara ahantzi duten gazteek nola mugituko diren hori aldatzeko, konformistak dira. Uste dut gure hautetsiek, bere burua euskaldun tzat duten horiek, nahiz eta gero praktikan aurkakoa egin, horiek behar dute erran herti hau gaizki ari dela. Kultur mailan bakarrik ezin da hizkuntza tratatu, beste maila batetara eraman behar da, nahikunde politiko bat behar da Parisen sar arazi. Egiazko elebitasunik ez da nahikunde politikorik gabe; dena den, nahiz eta administrazioan elebitasuna dekretatu, gizartean hizkuntza bat gainditzen da, beraz ez da kultur hutsean aipatzen ahal menperazten duena eta menperatua dena, ez da aski, tratamendu bereziak behar dira, eta euskarari momentu honetan politika tratamendua eman behar zaio, ez soilik kultur tratanendua, zeren eta zulo handian sartua bait dago euskara, eta biak berdin tratatzea, frantsesari laguntza eman eta euskara zapaltzea litzateke.
MIKEL ARRIETA. Argazkiak: AITOR BAYO.
27-30



GaiezKirolaBesteak
GaiezKomunikabidIrratiaGure Irrati
GaiezGizarteaIdeologiakAbertzaleta
PertsonaiazETXEZAHARR3
EgileezARRIETA4Gizartea