"Debekua defendatzeko argudiio bakar bat ere ez dute"
1990ko martxoaren 24a
Ana Arizekin elkarrizketan.
Ana Ariz, PSE-PSOEko parlamentaria eta DSko partaidea
"Debekua defendatzeko argudiio bakar bat ere ez dute"
Ana Ari PSOE PSEko parlamentaria Gasteizen eta sortu berri eta korronte izan nahi duen "Democracia Socialista"ko bultzatzailetariko bat da. Egun eztabidagei diren hainbat gairi buruz bere eritzia eman digu Bilbon.
ARGIA.–Ez al du Democracia Socialistak (DS) alderdi bat beste batean sortu nahi izan?
Ana Ariz.–Ez, inolaz ere. Hori da saltzen ari direna, baina gezur hutsa da. Guk Estatutoen 4.go artikuloari heldu diogu, zeinean alderdiaren ekinbidearekin edota ideologiarekin arazoren bat dutenek alderdiaren baitan eritzi korronterik sor dezaketela aipatzen den. Ez dugu PSOEren guztia ukatzen, baina hainbat gairetan adostasunik ez lortzerakoan eritzi korronteáren beharra dakusagu. 82an PSOE ilusioz ikusten zuen jende asko kopetilun dabil egun eta gure lana eztabaida eta alde batera utzi diren gaiak berreskuratzea da, alderdiaren barne demokrazia berreskuratzea alegia.
A.–Hala ere, ez al du DS.k debekatua izateko aitzaki errazik eman bandera eta egitura propioak aurkezteto asmoa agertu duenean?
A.A.–TBn ikusi ditudan debekuaren aldeko argudioak hiru dira: lehena, alderdiarenak ez diren lokalak erabiltzen ditugula; hau esatea lotsagarria da, irailaz geroztik elkar hizketa eskatzen ari gara hainbat eskakizun egiteko baina guztia alferrikakoa izan da, ez Bizkaian ez Madrilen ez digute jaramonik egiten. Azkenean notarioaren bidez eskutiz bat igorri genuen eta debekuarekin erantzun digute. Burututako gestioei muzin egiten digute eta lokaleta'n ipintzen ditugun oharrak berehala kentzen dizkigute. Bestea, finantza kontuei dagokio, eta guztia gure sakeletik ateratzen den diruaz ordaintzen ari garela esan beharra dut. Azkenik, alderdikoa ez den jendearekin biltzen garela diote, eta hori ez da egia, eta hala izango balitz ere"Programa 2000"ek horize esaten du, gizarteari ireki behar gatzaizkiola.
A.–Eta alderdiarekiko egitura paraleloak sortzeaz, zer esan dezakezu?
A.A.–Gezurra dela. Ez dute argutiorik eta... Batzorde exekutiboari onartuak izateko zer egin edota aldatu behar dugun eskatu diogu eta honelaxe gaude oraindik, zain gauzkate.
A.–Orduan zer ari da gertatzen?
A.A.–Ez dakigu, erantzuntzat ezetza dugu beti.
A.–Barne demokrazia ezaz aritu zara, ba al da PSOEn disidentzia baztertu nahi duen esku beltzik?
A.A.– Espainiako alderdi guztiek erdikian destinitatean egongo balira funtzinatzen dute, baina hori pasatako garai bati erantzun beharko lioke eta alderdiak ireki egin behar ditugu, alderdiaren eztabaida ideologikoak ikuslegoaren aurrean egin daitezke, botoemale eta alderdiaren arteko distantzia mozteko.
A.–PSEko `Programa 2000'ren koordinatzaile den Jose Luis avilak PSOE Estatu espainiar mailan korronteak edukitzeko aukera ematen duen alderdi bakarra dela baieztatu digu, gaur goizean.
A.A.–Eta halaxe da, estatutoetan onartzen du. baina estatutoetan bakarrik.
A.–Egunkariek jaso dute DS debekatuz gero, honek sozialista zenbaitek eginiko ustelkeriak salatuko dituela. Ez al lituzke honez gero salatu behar?
A.A.–Guk ez dugu hori adierazi, ez da gure estiloa.
A.–Egunkariek horrela jaso dute.
A.A.–Bai, badakit, baina hori esan duenari galdetu beharko zaio, ez beste inori; bozeramalea bederen ez da izan ez da bere estiloa. Horrezaz ez dut ezer esatekorik.
A.–Eta ustelkeria horien berririk ez duzu?
A.A.–Gure planteamendu ideologikoengatik gaude korrontean, ez beste zioengatik.
X.L.
Ana Ariz,Bizkaiko PSOE-PSEko exekutibako partaide ohia.
11