Xabier Euskitzerekin elkarrizketan.
Xabier Euskitze
"Telebistak uzten dit bertsolaritzarako denbora"
Xabier Euskitze bertsolaritzan izen handiduna izateaz gain, telebistan berak aurkezten du 'Azken Txanpa', kirolari buruzko eguneroko saioa. Azpeitiarra, gaztetandik izan du irratiarekiko zaletasuna, bertako Herri Irratian, ikastolako lagunekin batera saio laburrak eginaz
ARGIA.–Bertsolaritzatik kazetaritzara nola?.
Xabier.–Niretzat bertsolaritza zubi edo bitarteko bat !izan da kazetaritzan aritzeko. Betidanik gogokoa izan dut Ikazetaritza, txikitatik etxean irratiarekito irriki handia sentitu dugu eta hasi ere medio horretan hasi nintzen, Loiola Herri Irratian hain zuzen ere. Hor hasi ginen helduen munduarekiko interesa hartzen egin genituen elkarrizketa batzuei esker. Geroago, bertsolaritzan eta pilota munduan sartuta egoteak eman zidan izen piska bati esker kolaboradore lanetan hasi nintzen Euskadi Irratian. eta Eguna egunkarian. Hemen nenbilela telebisteko proposamena agertu zen eta azterketa pasa ondoren gazteen programa batetan hasi nintzen. Hortik, orain nabilen 'Azken Txanpa' saiora igaro nintzen.
A.–Bai sintonia bera eta baita ere saioa erritmo handiduna da, zer lortu nahi izan duzue?.
Xabier.–Hasieratik ikusi genuen saioa jende gazteak egitea ez zela nahikoa, baizik eta gazteek egiten zuela nabari egin behar zen, sintoniakin hau antzematen dela uste dut. Izan ditugu horretan tirabirak, gogorregia dela eta abar, baina nortasun jakin bat emateaz gain, martxa dezentea sartzen du sintoniak.
A.–Saioan, zuekin lanean kazetari ikasle bekadunak dabiltza, ze maila dute eta nola konpontzen zare te beraiekin?
Xabier.-Azken txanpatren esperientzia ezagutuz, bekadunak izatea abantaila handia izan da guretzat, beraiek agian ez dira guk uste bezain errealizatuta sentituko, baina nire ikuspegitik behintzat, beste edozein erredaktore bezala egiten dute lan eta edozein erredaktoreri bezala garrantzizko gaiak eta landu beharrekoak ematen zaizkie. Guretzat oso baliagarriak dira; orain hemen ditugunak kirol munduan integratuta daude eta dezente gustora egiten dute lan. Guretzat behintzat guztiz probetxagarriak dira.
A.–Bertsolaritzan aritu eta telebistan lan egiten duk, denboraz nola konpontzen haiz?.
Xabier.–Telebistan egunero orduak sartzen ditut ostirala libratu ahal izateko, eta bertso saioak astebukaeran izaten direnez ez dut denbora arazo gehiegirik izaten. Baina, aurreko bi txapelketa arteko denboran jaialdi gutxitan parte hartu nuen, finalera iritsi ez nintzelako eta soldaduzka ere tartean izan zelako. Orain, azken txapelketaio booma dela eta, nahiko estu nabil, zeren jaialdietan beti atera nahi izaten dut zerbait berria, eta hori nahiko zaila gertatzen zait, agian txapelketako saltoa azkarregia izan delako. Baina telebistarekin batera eramateko ez dut zailtasun handirik izaten.
J.M.EGAÑA.
61