argia.eus
INPRIMATU
«Garrantzitsua da ekipeari eustea»
1990ko martxoaren 18a
Txomin Perurenarekin elkarrizketan.
TXOMIN PERURENA
«Garrantzitsua da ekipeari eustea»
Denboraldia hasi ondoren ez da erraza izaten txirrindulari talde bateko zuzendaria etxean aurkitzea. Guk ez dugu oztoporik izan Txominekin hitzegiteko.
ARGIA.–Ekiporik bai?
TXOMIN PERURENA.– Egunotan dabil Peli Egaña Madrilen eta bai zerbait aterako da hortik. Itxaropena badaukagu behintzat.
A.–Txirrindulari gutxiago, denboraldia hasita, helburuak aldatu egin beharko, ezta?
T.–Bai, gauzak erabat albatu dira. Txirrindulari gutxiago dago eta talde modura ahulagoa da. Hala ere gauza politak egin daitezke, jende gaztea hor dago gauzak egiteko gogotan. Dena den gauzarik garrantzitsuena taldea ateratzea da. Aurten Estatuko lasterketak beteko genituzke atzerria alde batetara utziz. Aurtengoari eutsi eta ea datorren urtean sendotzerik dagoen.
A.–Zenbat txirrindulari izango duzu?
T.-16-17 inguru. Espainiako egutegiari aurre egiteko.
A.–Bost talde izatetik bakarra ezin aterata egotera...
T.–Bai, penagarri da baina gauzak datozen moduan hartu behar dira. Nik ez dakit zein dan arrazoia baina gauzak bere onera buelta daitezen itxaropenaz egiten dugu lan. Euskalerrian bada talde sendo bat ateratzeko txirrindulari nahikorik eta saiatuko gara.
A.–Zer esango zenieke zure txirrindulariei?
T.–Guztiek elkar gaude, guztiok ontzi berean sarturik bakoitza bere lana ezin betez, eta guztion artean aterako gara aurrera. Egia esan ez diogu inori desio guk aurten pasa duguna.
A.–Eutsi golari eta suertea izan.
T.–Eskerrik asko.
S.M.
43


GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazPERURENA3
EgileezMADARIAGA8Kirola