argia.eus
INPRIMATU
«Ez dut ikusten euskara zuzperizen ari denik»
1990ko martxoaren 18a
Iñaki Eizmendirekin elkarrizketan.
IÑAKI EIZMENDI, "BASARRI"
«Ez dut ikusten euskara zuzperizen ari denik»
Bertsolari Txapelketaren finalean eta Euskadiko Sei Ordutan omenalti beroak jaso zituen, baina bera pixka bat aspertuta omen dago, "tratu txarra pasatzen baitub". Bertsolaritzak, kazetaritzak, euskarak eta herri kirolek lezio apartak hartu dituzte bere eskutik, eta harro sentitzen da azken ."berrogeita hamar" urteotan bere egunero o kronikan kirolari atea zabaldu diolako. Denbora luzea aritu da horretan, baina oroimenak tinto mantentzen ditu oraindik sasoi hartako gomuta guztiak.
Edadeak ez dio barketu. Orain urte botzu baino osason hoboa gordetzen du, baina urteen iraganean nozitutabo ezbeharrak tristeziaz josi du bertsolari zaharraren babardadea. «Nik nortan oker handia egunkariaren oztopo izan dut. Estraina emaztea hil egin zitzaidan, eta gero alaba sasoi onenean. Orain, hementxe aurkitzen naiz, bakarrik». Bere bakardadean, erroz oroitzen ditu oraindik, bere Zarautz maitean, ixilune geldoen artean, bizimodu oparo botek sortuteko gorabehera eta gomatak, bere bizibide desberdinek eskainitako
Nola ekin zenion bertsogintzari?
Garai artan, "Azken Portu" izeneko tabernatxoa genuen Santa Klara kalean eta han inguruko baserritar guztiak biltzen ziren, bertan hurbiltzeko joera nagusia bait zen orduan. Neu, mutiko gaztea artean, zorabiatuta egoten nintzen beren pasadizoak eta kontuak adi-adi entzuten, norberaren lanbide pasarteaz gozatzen edo herri kirol azainen tamaina neurtzen. Azken orduan, bertso zaharrak kantatzen hasten ziren, batak besteari erronka bota eta honek hari erantzun. Gauzak honela, oso osorik murgildu nintzen mundu horretan, eta zaletasun hori itsatsi zitzaidan. Giroa bestela nahiko tristea zen, ezen, sarri askotan, txahala edo zekorra atera behar baitzen dendako zorrak ordaintzeko. Hantxe bizi ginen bada, arrastaka lanean.
Hortxe, gizarte eta giro horren barruan hasi eta ikasi zenuen bertsolari eta kazetari ofizioa.
Kazetari bezala, herri kirol munduan trebatu nintzen estrainekoz, ikusten bait nuen, ikusi ere, kanpotik zetorren den dena ona zela, eta etxekoari aldiz, inork ez ziola eskerrik ematen, ezta aitatu ere. Zentzun honetan, badut harrokeria pixkat, neu izan bait nintzen kirolari ateak zabaldu zizkion lehenbizikoa. Bestalde, bertsoa nuen nik oso gustoko, eta badakizue, gauza batera jarriaz gero, hor entrega behar da. Bertsolari baten burua ez da sekula geldirik egoten, ezta ohean ere, beti errima gaiztoa aurkitzen, erantzun egokia topatzen, doinuak, silabak... beti burua nekatzen finean.
Goiz hasi al zinen bapateko bertsoak osatzen?
Zarautzen hamar bat sagardotegi ezagutu nuen orduan eta giroa halakoxea zen; haatik, oso lotsatia nintzen. Donostiara 1935. urtean 21 urterekin Kurtsalera ekarri nindutenean, esate batera, seguru nago labana sartu eta odolik ez nukeela ixuriko. Lagun handiak nituen eta derrigorrean eraman zidaten kasik. Txapelketa irabazi nuen alabaina, eta harrez gero ez didate etxean bakean egoten utzi.
Geroxeago, idazteariekin zenion.
Gerra aurretik idazten nuen, Bilboko lehengo ."Euzkadi"n, Donostiako «El D;a»n edo «Argia» zaharrean. Gazterik hasi nintzen, hemeretzi edo hogeiren bat urtekin, baina eguneroko saila hartu nuela badira berrogeita hamar urte, «La Voz»n lehenik eta «Diario Vasco»n azken urteotan. Orain zazpi hilabete begi batetik operatu ninduten eta ikusi ezinean bada, gauza gutxi egin daiteke... betikotasuna irutitu zitzaidan alajainkoa, ezer egin gabe egotea gauza tristea bilakatzen da honela ohituta dagoen batentzat. Orain, hiru kronika eta bi irraisaio lantzen ditut astero, eta 77 urteko gizonarentzat nahikoa badala deritzot.
Nola ikasi zenuen idazten nekazal giro hartan?
Nere kasa, autodidakta esaten dena. Baina, zenbat irakurri, zenbat ordu lapurtu gauari! Telebista, irratia eta nahi duzuna, baina orain ere liburu ederra dagoen tokian, dena utziko dizut. Begira, begira...
Gelako ate laxakorra zabalduz, liburuz gainezka dagoenbibliotekatxoa erakusten digu urteen iraganean altxorra aurkitu duenaren harrokeri apalaz Euskal klasiko, mota guztietako hiztegiak, Dostoieuskiren zenbait idazlan frantsesez..."Berrogei urte gutxiago banitu, bajoa hartuko nuke gebean goitik behera betetzeko. Ene zaletasun guztia hauxe izan da. Jainkoak ere buru pixkat eman zidan eta". Antigoaleko maixuen zantzuak mantentzen ditu, ahots gardenez kontseiluak eskaintzeko erne beti."Euskaraz idazteko ordea, gazteik, irakurtzea baino askoz hobe da entzutea. "Azken Portu"ko aitona haiek erakusten zidaten euskera, haien erraztasuna eta jozkera aparta zen. Une honetan, euskaraz hari garela pentsatu eta erdaraz dihardugu. Erdarak menderatu gaitu".
Gerra garaian «Eguna» egunkarian idatzi zenuen.
Artikulua eskaintzen zidaten gehienetan eta neuk prestatu egiten nuen. Orduan gainera ertzaina izan nintzen. (Eta impsasse horretan, patrikatik kartera atera eta Frantzian apaiz batek gordetako ertzain karneta erakusten digu, -lehengo ertzainena, eta arrapostuz). "Eguna"ren erredakzioan lagun batzuk neuzkan, Eusebio Erkiaga, Agustin Zubikarai, Jose Maria Arezmendiarreta eta honela jendea zegbilen hor buruan, eta ene zaletsunaren poderioz zerbait bidaltzen nien tarteka. Orduan Gerra zen gai bakarra. Kilometro gutxi zeuden, etsaia gainean gaineta, baina borondate onarekin gauza asko egin daiteke. Eta baldintza horietan ateratzeko, egunkari politta zen.
Frankismoa ez zen batere oparoa izan, bertsoak berak ere zailtasun ugari aurkitu zuen.
Bizirik etorri ginenean gustora, kristo. Gero, poliki poliki deitzen hasi ziren eta harrez gero, ez igande ez jairik libre. Hogeita sei urte genituen Uztapide eta biok eta han ibiltzen ginen senar-emazteen antzera abasto eman ezinik, jo batera eta jo bestera. Plaza bertsolari gutxi zegoen. Euskara gure esku geratu zen nolabait, ez zegoen beste ezer eta. Euskal usaina zuen gauza guztia gaizki ikusten zen gerra bukatu berri hartan. Gero, zauriak sendatzen joaten dira urteen buruan eta poliki poliki ahazten. Guk makina behar burura etorri eta hau esango banu a zenolako bertso zoragarria pentsatu, baina hau esaten badut hondatua nago, eta ez ni bakarrik, bertsolaritza ere bai, beste inori ez baitio baimenik eskainilo. Oraingo askatasunarekin kantatzea, ostera... Gaur egun berriz, kopuru ikaragarria eta bertsolari on gutxi dago. Geuk sekula ezagutu baino gehiago bada orain eta hori asko da. Bertsolari onak zortzi edo hamar badaude, han euskerak ez deuka arriskurik.
Bertsoak bidenabar bilakaera galanta jasan du azken urtectan, eta besteak beste, bertsolari eskolak sortu berri dira.
Horrexek bai ez nauela asetzen. Maixu batek ebun ikasle izan eta ehun bertsolari aterako dituela uste badu! Bi baldin badira asko da. Ikastola batean bi bertsolari sortuz gero, Euskal Herri osoa josi liteke bertsolariz. Geu hamar senide izan gara, eta denak teilatu baten azpian bizi eta mahai berdinean jan dugu, baina... Sustantziko berezko bertsoari oraindik orain antzeman egiten zaio kilometrora. Egun, laupabost on badago, eta horrek poz izugarria ematen dit.
Euskararen inguruan istilu franko izan duzu batua dela eta ez dela.
Horrek ere ez nau asetzen. Gauza onak badaude eta nik dena errespetatzen dut, baina bidea hartu eta orri jarraitu behar diogu. Segi dezatela! Horrekin asko galdu dugu. Lehengo euskaltzaleak euskararen zai amorratzen egoten zirenak, denak erdaldundu egin dira. Erakarri beharrean, bota egin dugu jendeko. Beste batzu etorriko zirela, bien; hemengo gauza pila kaltegarri izan da alabaina. Euskara zuzpertzen ari dela? Ez dut ikusten, zoritxarrez. Hala ere, guztia errespetatzen dut, eta neronek ere gauza onak ikusten ditut euskara batuan eta txarrak baita ere herri euskaran.
Ikus entzuteko komunikabideak euskaraz ari zaizkigu azken urteotan, baina oraindik euskal egunkaria falta zaigu. Beharrezkoa al da?
Euskarazko egunkaria behar dugu, jakina. Hala ere, zuek pentsa, batzuk bizkaitarrak, besteak gipuzkoarrak, lapurdikoak haruntzagokoak,... urte asko behar da oraindik hori neurri batean jartzeko. Zuek atera ezazue egunkaria, egunak eguna aurrera du, eta batak zein besteak, bada... Dirua behar da hor ugari eta poliki poliki burutu beharreko prozesua da. Oztopo nagusienak dirua eta euskalki desberdinen erabilera dira. Urte asko pasa da baina aurrerapen gutxi ikusten dut.
Zailtasunen artean, egungo gizarte abertzalearen zatiketa aipatzen da.
Tristea da eta sufritzen egoten naiz. Guk ez genuen honelako nahasketarik ezagutu, eta horregatik joan ginen joan behar zen tokira, eta pozik gainera. Agirre bat biziko balitz eta hau ikusi! Hau negargarria izan da, mila puskatan zatituta. Gogaitu eta aspertu egin da jendea bukaerako.
Zer iruditzen zaizu azkenik herri kirolei momentu ilionetan eskaintzen zaion tratamendua?
Gaur egun mundua galanta izango da, baina ez da bertan 314 kilo jasoto dituen gizonik. Perurena japoniarra izan balitz, akabo! Baina bertakoa da eta, euskaldunak ere, honelakoxeak gara. Bertakoei laguntzeko inor ez prest.
77 urte beteak ditu, baina gogo eta asmoek ez dute aldegin bere pentsamendutik, eta azkenaldian "ezagutu nituen aizkolari zaharrei buruzko datuak eskuratu eta goxo goxoki beren biogratia jorratzeko xedea azaldu zigun. Baina, beti ere, bere umore fina galtzeko arriskurik gabe...
A zer garaiak haiek. Gogoratzen naiz alajainkoa 1936ko txapelketa hartaz; esan zitekeen epaimahaikoek bazekitela zer zetorren, hain zuzen, gerra jarri baitzioten gai bezala bertsolari denei, hogei baziren. Hasi ziren bada guztiak: Gerrarik onena baino, bakerik txarrena hobeago zela batek; gerran txuletak baino bake denboran sardina zaharra janez nahiko zukeela beste batek; sasoi onenean semeak ekarri, gerrara bidali eta askotan bueltan ez, azken hurak. Denak han ari ziren gerra noiz lurperatuko, gora eta behera. Han zegoen, azkena edo azkenurrena Txirrita hori, 150 kilo eta bi bastoirekin kabitu ezinik, eta hark ere zedozer esan behar zuela eta, honako bertsoa kantatu zuen:
Jangoikoari errezatutzen
diot sarritan elizan
aspalditxoan gustora nabil
pakian nola gabiltzan
ni baino ume kobardegorik
ez da mundu hontzn izan
semerik gerran ez galtzearren
mutil za(ha)r gelditu nintzan.
A.GOSTI I.MURUA
27-30

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaBASARRI1
PertsonaiazBASAJAUN1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezMURUA2Kultura