argia.eus
INPRIMATU
«Plangintza posibilista egin dugu»
1990ko martxoaren 11
Pilartxo Etxeberriarekin elkarrizketan.
PILARTXO ETXEBERRIA eto IÑAKI ALEGRIA Euskara Batzordeko partaide
«Plangintza posibilista egin dugu»
Informatika Fakultateko Iñaki Alegria, Zorroagako Pilartxo Etxeberria eta Bilboko Magisteritzako Laura Mintegi irakasleek burutu dute aurkeztu berri den plangintza. Lehenengo biekin aritu gara.
ARGIA.–Lanaren lehenengo atalean legediaren berri ematen duzue. Egokiak al dira legeok unibertsitatearen euskalduntzerako?
IÑAKI ALEGRIA.– Unibertsitateko Estatutoetan agertzen den printzipiozko atal hori positiboa da, hau da, edonork eskubidea duela edozein hizkuntzetan ikasteko. Filosofikoki ondo dago, baina gainontzekoan arautzen dena, sortzen den egitura, guztiz kontrakoa da: goi karguen euskalduntzea ez da aipatu ere egiten, funtzionariekin zer gertatuko den eta zenbateraino exigitu ahal izango zaien ez da batere argi geratzen... Azken finean legeak tranpa du, zeren eta gauza hat esan bai baina gero ezartzen duen ereduak hori ukatzen bait du.
A.– Bigarren atalean oraingo egoera zein den argitzen duzue. Zer dela eta dugu, urte guzti hauen ondoren, unibertsitate hain erdalduna?
PILARTXO ETXEBERRIA.– Ajolabakeria da arrazoia. Ez da interesik egon plangintza egoki bat egiteko, ez da oinarririk jarri. Borondate politikoa falta izan da neurri handi batean. Departamenduetan ere borodate falta hori ikusi da. Irakasle berrien kontratazioetan, esate baterako, curriculum-etan euskara baztertu egin dute gehienetan.
A.–Gerta daiteke, orduan, goi mailetan plangintza onartuta ere departamendu batzuetan horren gauzatzea ekiditea.
I.A.–Guk plangintza posibilista egin dugu, hau da, dagoen legediarekin eta hasteko ezer aldatu gabe zer egin daitekeen normaltzen hasteko, bost urtetako epean minimo batzuk betetzera iritsi nahiean. Onartzen bada, departamenduek ez dute oztopatzeko aukera handirik izango, behintzat irakasle berrien kontratazioetan, plaza berrien eskakizunak Euskara Batzordeak egingo bait ditu, eta sailek ezingo dute plaza euskaldun bat erdaldun bihurtu. Plangintza Gobernu Batzarrean onartzen bada, betearazteko indarra izango dela uste dugu.
A.–Onartuko al da plangintza?
I.A.–Euskara Batzordean bai, behar diren aldaketekin baina bai. Talde errektoralaren aldetik ere onartuto da, hauteskundeak datozelako bada ere. Baina gero Gobernu Batzarrak onartu behar du, eta hori ikusteko dago.
I.M.
41


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzUnibertsita
PertsonaiazETXEBERRI17
PertsonaiezALEGRIA3