"Filip Bidart suntsituz IK lurperatzea espero dute"
1990ko martxoaren 11
Jojo Bidartekin elkarrizketan.
Jojo Bidart, Filip Bidarten anaia
"Filip Bidart suntsituz IK lurperatzea espero dute"
IKko burutzat jotzen den Filip Bidart erabateko isolamendu egoeran aurkitzen da Frantziako Estatuko gartzela batean. Amnesty Internationalek salatu duenez nazioarte mailan, eta Frantzia barne, mota honetako torturarik ez egiteko akordioa sinatu omen zen baina analak dioskunez ez dute erabakia errespetatzen.
ARGIA.–Senideek bisita ahal dezakezue Filip?
Jojo Bidart.–Bai. Hasiera batean debekatu egin ziguten inolako bisitarik egitea baina zenbait hilabeteren ondoren, emazteak bisita zezan lortu zen. Gero aitari ere utzi zioten eta urte beteren buruan, niri utzi zidaten.
A.–Nola izaten dira bisitak?
J.B.–Astean behin izaten dira eta egia esan hiru ordu laurden ikusi ahal izateko, egun oso bat igaro behar izaten dugu trenean. Bidaia, autobusa eta besteekin, orotara 500 libera gastatzen ditugu. Hala ere "Ahaideak" izeneko preso politikoen senideen elkartearen baitan, kideen artean laguntza eskaintzan da behar duenarenizat. Baina bisita bera, nahiko gogorra izaten da. Denbora guztian zaindari bat izaten dugu aldamenean eta gainera elkarrizketa guztia grabatzen dute. Gogorrena, nik uste, beretzat izango da.
A.–Nolako animoak agertzen ditu bisitetan?
J.B.–Egoera gordinaren gainetik, jakinmina handia azaltzen du, prezeski Euskal Herriko gaietaz. Gertatzen den guztia jakin nahi izaten du eta ezarritako isolamenduaren gainetik ez ditu bere kezkak ahazterl
1 A.–Baina zein egoeratan daukate?
J.B.–Gaur egun, ezin izaten du inorekin mintza, ez diote inor ikusten uzten. Zeldan bakarrik dago eta patiora irteten denean, ez du bidean beste inor ikusten. Egun guztian bere ahotsa entzuten du soilik, gartzelariek berekin hitzik ez egiteko agindua bait dute. Pertsona hoisik ez du entzuten. Anaiarekin egiten ari direna, alemandarrek jarri zuten martxan II munduko gerran eta orduan "tortura zuria" bezala kontsideratu zen. Gerora nazioarte mailan halako torturarik ez erabiltzea erabaki zen. Bakartasun fisiko eta sikiko horrek ondorio gogorrak sortzen dizkio pertasonari; espazio eta denbora neurriak erabat galtzen dira, begiak galtzen hasten dira, mintzairaren praktika faltak galera latzak dakartza, kontzentratzeko gaitasun eza...
A.–Baina hala bada, ez al da egoera horren aurkako erantzunik izan?
J.B.–Noski izan dela. Errepresioaren aurkako taldeek, abokatuek aurka egin dute eta bestalde Amnesty Internacional delakoak, Frantziako zenbait politiko ezberdinek eta eliz gizon ospetsuek espetxe bizimodu honen aurka protestak kaleratu dituzte. Baina gainera orain kanpaina bat burutuko dugu. Abokatuek Europako Justizi Epaitegira eramango dute kontua, barau ekintza protestak eginen dira, biltzarre publikoak Pariseko Justizi Jauregian...
A.–Eta zer dio Filipek guzti honetaz?
J.B.–Beno, berari ez zaio batere gustatzen presoen egoera berekin pertsonalizatzea. Ez du begi onez ikusten euskal preso politikoei ezarritako egoera orokorra, beregain islada dadila soil-soilik. Beretzat bere kontua, beste ainitzen arteko bat da eta hala hartu betar omen da. Noski, arazo politiko global batek erakarritako kasu konkretua denez, arazo orokorra konpontzera joan behar dela garbi dago. Poliziak ere pentsatzen du, Filip IKko buru omen dela eta, anaia fisikoki edo sikoki suntsituz IK osoa birrinduko duela. Preso guztien egoera, bakan baten egoeran pertsonaliza daitekela bezalako astakeria da hori.
B.ARTOLA.
Filip Bidartek ezin du inoren hitzik ere esan gartzelan.
8