Mari Jesus Etxeberria, ETBn, Miramon estudioetan atrezzoa da. Zuzenbide ikasketak, lanean aritzen zen bitartean atera zituen, nahiz eta abog
1990ko martxoaren 04a
Maria Jesus Etxeberriarekin elkarrizketan.
Mari Jesus Etxeberria: "Atrezzoak egunerolo lanaz jasotzen esperientzia"
Mari Jesus Etxeberria, ETBn, Miramon estudioetan atrezzoa da. Zuzenbide ikasketak, lanean aritzen zen bitartean atera zituen, nahiz eta abogazi kontuak gehiegi ez maite. Telebistan urte dezente daramatza; ETBren hasierako urteetan, atrezzo bat behar zela eta, proposamena onartu zuen eta gaur arte horretan dabil beste hiru kideekin dabil, egunero erosketa zerrendarekin kalera ateratzen direnak.
ARGIA.–Atrezzo baten lana zein izango litzateke telebistako saioen antola kuntza lanetan?
Mari Jesus.–Gure lana, telebistako edozein programa egiterakoan behar diren konplemento denak eskuratzea da. Hemen edozein motatako saioak sartzen dira, hasi debateetatik eta festibal batetaraino, eta argi dagoenez hauetako beharrak asko aldatzen dira, bai janzkeran, detorazioan etabar. Beraz gure lana izango zen saiorako betar diren detaileak eskuratzea.
A.–Lanbide honetan aritzeko ze prestakuntza behar da, bai teorikoa eta baita ere praktikoa?
M.J.–Ni behintzat honi buruz aurre-esperientziarik gabe sartu nintzen, lanea arituz moldatu naiz. Batzuen ustez dekorazioarekin zer ikusi handia du, baina hau teoria hutsean geratzen da, zeren dekorazio lanak ez dira gure esku geratzen, guk horretan ez dugu ezer erabakitzen. Erosi behar direnak erosten ditugu, noizean behin puntualizazio txiki batzuk sartuz. Erosketa horiek zein izan behar diren guk erabakitzen ez dugunez ez da espezializazio gehiegirik behar gure lana betetzeko.
A.–Programak burutzerakoan, atrezzarako presu puestuak nolakoak dira, badago presupuesto flexibilitaterik?
M.J.–Guretzako zuzentzen den dirua programaz programa asko aldatzen da, saio bakoitzaren betarrak oso ezberdinak bait dira, debate batetarako eta show batentzarako behar denak ez du zer ikusirik. Hala ere erostetak egitera ateratzen naizenean beti dut diruaren kezka, iritsiko zaidan hala ez. Zeren diru kopuru bat daukazu eta hortik ezin zaitezke atera. Gainera kontutan izan behar da, gure kasuan behintzat beharrak aukera gainditzen duela eta honek diru kopuru gehiago eskatzen du
A.–Aurrera begira nolako panorama aurkezten zaizue?
M.J.–Badirudi gauzak ez direla aldatuko, hau da gure lanak berezkoak dituen eremu horietara ez dela zabalduko, parte hartze minimo batzuetan jarraituko dugulakoan nago. Egunerokoak ondo egiten saiatuko gara, eta orainartean bezala jarraituko dugu, esperientzia eguneroko lanetan eskuratuz.
EGAÑA OSA
61