"Instituzioen euskarazko mezuak guztiz marjinalak dira"


1990ko martxoaren 04an
J.M.Sanchezekin elkarrizketan.
J.M. SANCHEZ CARRION "TXEPETX"
"Instituzioen euskarazko mezuak guztiz marjinalak dira"
Jose Maria Sanchez Carrion, "Txepetx" ezizenez ezaguna da aste honetan orriotara dakargun pertsonaia. Berak dioen legez, euskaldun jatorriztatua izanik, euskararen berreskuratze prozesurako baliagarriak izan daitezkeen teorien garapenean dihardu egun Euskal Herrian.. Euskararen egoeraz orohar eta egungo egoerari buelta emateko berak dituen teorien inguruan mintzatu gara Arrasatek AEDn.
Aspaldiko partez berriro ere Euskal Herrian zaitugu. Zabaldutako zurrumarruen arabera, SlADECOrekin arituko zara aurrerantzean; zer dago horretaz?
Euskal Herritik kanpo sei urte pasa ostean garbi neukan berriro ere honera bueltatuko nintzela, hemengo jendearekin lan eginez euskararen dinamikan sartzeko. Honenbestez, SlADECOk eginiko lan proposamena egokia izanik, bertako ekipoan integratzea erabaki dut, nire lana eta beraiena osagarri delako (Soziolinguistika aplikatua eta eredu teorikoen soziolinguistika) eta bertako kideak lagun minak ditudalako multzoan, guztiz garratzitsua zen
Euskararen egoerari dagokionez, ikuspegi ezezkerra nagusitu dela dirudi. Zer iritzi duzu zerbait Jaldu dutela horretaz?
Diagnosi aldetik bi muturrak ageri dira. Ez nuke ikuspegia ezezkorra dela esango, baikortasun inozoa baizik: euskara betinere baino egoera egokiago batean aurkitzen dela uste badute, oker daude. Gero badago minoria bat guztiz ezezkorra dena, nolabait ere etsipenean mugitzen direnak, zeren eta ikusten dute nolako desproporzioa dagoen martxan jartzen den dirua eta inkestak ematen duten datuen artean. Beraz gutxiengo bat guztiz ezekorra da eta gehien goa guztiz baikorra, baina nere ustez bi jarrera hauek pendulo baten bi muturrak dira, eta mutur batetik bestera pasatzea erraza izaten da: norbait ohartzen denean esfortzu instituzionala ez dela aski euskaraz bizitzeko, baikortasunetik ezezkortasunera pasatzen da, eta alderantziz. Arlo horretan ere, irtenbidea orekan datza; oreka honen eredu edo ezaugarriari baikortasun kritikoa deitzen diot nik, hau da, ez diogula errealitateari uko egiten; egun dugun egoera inoiz baino larriagoa dela onartzen dugu, eta aldi berean, gure burua aintzakotzat hartzen dugu, eta dugun informazioa eta konizientzia dela medio egoerari buelta emateko gai garela uste dut.
Aldaketa hori gertatzeko zer tresna erabili behar dira?
Euskarak horren beharra du, eta euskararen barnean gabiltzanok, euskararen beharra gure barnean sentitzen dugunok, dinamika berri baten beharra ikusten dugu, zergatik? Orain arte izan diren dinamikak guztiz baliotsuak baldin badira ere, ez dira aski izan euskararen galtze prozesua geldiarazteko; aski ez baldin badira izan, zertaiten beharra dugu. Hor dago gakoa, ez dakit sortuko den ala ez, baina nik beti esan dut dinamika berri baten bi kideak pentsamendu eta sentimendu berri bat behar dutela izan. Ekintza berri batetan sartzeko, eredu teorito baten eta sentimendu baten beharra dugu; sentimendua baikortasun krititoarena izango da, eta pentsamenduari dagokionez, hizkuntzaren arloan urte hauetan egin den aportazio teorikoa oinarritzat eduki eta onartu behar dugu. Biak lotuz gero, hortik sortuko zaigu ekintza berrien zerrenda.
Orain arte sortutako hizkuntz borrokarako tresna guztiak euskaldunen artean landu dira, herri honen gehiengoa den erdaldungoa ukitu gabe. Ez al lirateke hauek ere trebatu behar?
Hori egia da. Horren arrazoia gutxiengo konplexua izan da, euskaldun jatorrenak ere ez dira konturatu berez eta sortzez herri honen bihotza direla, eta herri honen bihotza direnez gero, nazio honen buru naturalak direnez gero, bere nortasuna kanporatu beharra daukate, inolako beldurrik gabe, zabalkuntza handi baten asmoz. Honenbestez, euskara euskaldunen arazo hutsa dela uste izan dute euskaldunek, eta ez herri honen arazo garrantzitsuena.
Beste zergatia, instituzioen aparteko traizioa izan da. Instituzioak, herri honentzako gei nagusiena zena, hizkuntzarena alegia, periferian baztertu dute, inolako lotsarik gabe; ez bakarrik proposamen elektoraletan, eguneroko praktikan baizik: euskaraz eskaintzen dituzten mezuak guztiz marjinalak dira, bai eduki eta bai kantitate aldetik. Horregatik, agintarien traizioa dela medio, diskurtso honen eragina guztiz mugatua geratu da.
Zer da lehenago: euskaldunak euskaraz egiten jartzea edo dagoen gehiengo erdaldun hori eus. kalzale bihurtzea?
Normaltasuna zer den ikusteko, normaltasuna zertan datzan ikusi behar dugu. Nazio normalizatu baten jokaera hartzen batugu, eskuindarrak eta ezkerarrak badirela ikusten dugu, baina hau baino lehen, haiek duten eskubidea beraien arteko ezberdintasunak hizkuntza propioan eztabaidatzea da. Egoera normal batean beraz, hizkuntzari ematen zaio lehentasuna; zergatik ez dugu guk egiten beste lekuetan normala den gauza?
Lehentasuna beraz, legea aldatzea litzateke, euskaldunen arteko konpaktazina lortzearren?
Bai noski. Eguneroko bizitza euskaraz bizi ahal izatea da lehen eskubidea, eta hori da konpaktatzen baltin batugu lortuko dugun lehen gauza. Orain arte bizi dugun egoera hipokrita eta gezur honetan ezinezkoa dugu euskaraz bizitzea; hori lortu gabe beste helburu guztiak bigarren mailakoak izango dira.
Administrazio mailan ordea baikortasuna da nagusi. Estrategia berri hori beraz, herri mugimenduetatik bideratu behar da.
Administrazioari buruz mintzatzerakoan, instituzioak eta pertsonak bereizi behar dira. Instituzioen barnean, euskaldun den makina bat jende aprobetxagarri dago; jende hau euskararen aldeko dinamika batentzat irabazi behar dugu. Hori lortzen baltin badugu, instituzioetatik sortzen den kimu berria herrietatik sortzen ari den kimuarekin lotuko da.
Zernolako fruituak lor daitezke uztardura horretatik?
Fruitua ezberdina izango da tokian tokiko. Hori konprenitzeko adibide sinple bat jar daiteke: basoak gainezka egiteko, bete beharra dago, baina bete gabe ezin esan izango dugu nolakoa den uraren jauzia. Beraz, euskararen basoa bete behar dugu lehenik eta behin, betetzen den heinean, hortik behar berri baten norabidea etorriko da.
Hori ulertzeko oso kasu interesgarria da Lituaniakoa: han jendea bertako hizkuntza eta nortasunaren alde konpaktatu zen, eta prozesu horretan Errusiatik at joan behar zutela konturatu ziren, baina PCUSekoak ere konturatu ziren, Errusiako Partidu Komunistaren subagintariak zirenak. Beraz, pausuz pausu joanez gero norabidea nabari agertzen da, ispilu faltsu batetan erori gabe.
Horrelako aldaketa bat izateko, nahikoa da euskaldunen basoa betetzea ala beharrezkoa da erdaldunen kontzientzia aldaraztea?
Euskararen egoera eredutzat hartzen baldin badugu, Iparraldeko kontzientzia Gipuzkoakoa baino txikiagoa dela konturatuko gara. Zergatik gertatzen da hori? Gripearen adibidea oso baliagarria da hori esplikatzeko. Gripetik ateratzeko puntu kritikoetara iritsi behar dugu, eta puntu kritikotik, gripea hiltzen dugu edo berak hilizen gaitu. Beraz, puntu horretaraino iritsi gabe ezin daiteke zuzenbidea ikusi; uste dut puntu horretara iritsi garela. Baina berreskuratze prozesuan ere kontzientzia hartzeko prozesua progresiboa da, herri eta gizarte sektore araberakoa, sektore batzuk besteak baino aurrerago joango dira, eta joan behar dute. Beraz batzuk besteen aintzindari izango dira.
Euskaraz ez dakien eta jakin beharko lukeen jendea kontzientziatzea ez al litzateke egokiago izango?
Gizarte mailan dauden talde euskaldunak (Euskal Herrian Euskaraz, EKB, AED...) nazioaren erdigunean kokatzen dira. Erdigunean kokatzen diren gizaki hauek, euskaldun osoak deitzen ditugunak dira: euskera naturalki hartu duten hiztunak, kulturalki hizkuntz horretan landu direnak. Bestaldetik, hiztun bertakotuak ditugu, euskaldun berriak alegia; hauek hizkuntzaren eremu sinbolikoa osatzen dute. Hemendik abiatuta, dinamika sortu beharra dago, barnetik kanporako dinamika berri bat, horiek Euskal Herriko erdigunean sartzen dira, eta erdigune horretatik naturalki jasotzen duten euskara hasten dira lantzen. Honela ikasten ari direnentzat baldintzak jartzen dira, benetan ikas dezaten, euskararen izaera normala lor dezaketelako.
Baina dinamika horretan badago beste elementu bat, erdaldunena alegia. Dinamika honek erdaldunengana iritsi behar du. Erdaldun izatetik, euskararen aldeko kontzientzia izatera pasatzera da jauzirik garrantzitsuena; azaletik, badirudi hemen ez dagoela aldaketarik, baina hau da garrantzitsuena.
Eta hori nola aldatzen da?
Hor dago gakoa. Alde batetik, diskurtso honi dignitatea eman behar zaio; euskara erromantikoen altxorra ez dela pentsatu behar dugu, bizitzeko tresna baizik, hil zorian dagoena ez bait da hizkuntza, lurra baizik. Erdaldunengan jotzeko elementu asko ditugu, kolektito honen mulizorik sensibleena guztiz aprobetxagarri da jauzi hori izateko. Bestaldetik bere aldaketa ezagueraren mailan gertatzen ez baldin bada kontzientzia mailan izanen dela ulertuko dute, eta horien kontzientzia aldatzen baltin bada, beren seme alabak euskaldun izango dira.
Arma hauekin jokatu behar dugu, baina ez erdaldunen aurka joateko, bizitzaren alde baizik, eta guk bizitzaren alde jokatzen baldin badugu horiek ere izango dira irabazle. Hori da mezu berriaren esanahia, orain arte egin ez den mezua.
Askoren iritziz ordea, kontzientziatutako erdaldungo horri euskara ikasi araztea da pausurik zailena.
Arazoak ere beste alde batetik ikus daitezke. Euskararen erabilera guztiz murrizturik geratu dela ikus daiteke, baina inkestak esaten dutena ordea bestelakoa da: motibapen maila ezaguera maila baino altuagoa da. Gu horretaz baliatzen baldin bagara, multzo horretan guztiz garrantzitsua zen zertxobait galdu dutela sentitzen duten makina bat "basko" daudela konturatzen gara, eta horregatik sortzen ari dira Lizarra eta Laudioko kasuak. Deseuskaldundu ziren herriak berreuskaldunizeko prozesua sinesgaitza eta azalgaitza izango lirateke hori ulertu gabe. Zergatik ez dira motibapen horretatik euskararen ezagueraraino ailegatzen? Konpaktazioa edo hizkuntz komunitatearen egituraketa eraiki ez delako, eta ordun euskararen ezaguera soziala hain eskasa izanik, ikasten ari direnek ezin dute beraien nahikotasun maila lortu.
Gainera baldintzarik ez dago erabil ahal izateko.
Egoera horretatik ateratzeko, konpaktazioa gertatuz gero, hizkuntzaren defizit funtzionala gainditu behar da, hau da, hizkuntzaren erabilera formala ziurtatu eta transmisio naturala sendotu, trinkotu... Gainditzen ez baldin bada, ez dakitenek ez dute ikasiko eta ikasten dutenek ahazten dute.
Hizkuntzaren erabilera kulturala lortzeko, legearen eta agintarien aldaketa beharrezkoa da. Planteamendu hau zientitikoa da, baina radikalismo zientifiko honen barnean, radikalismo politiko guztiak sartzen dira, eta radikalak ez diren planteamenduak ere kabitzen dira; alderantziz ez. Honenbestez, lehentasuna hizkuntzari eskaini betar zaio, hori eginez gero, estatu independiente, estatu federalaren alde... jo daiteke, hori bakoitzaren kontua da.
Gai hauen inguruan mintzatzeko Arrasaten sortu berri den taldeari buruz zer iritzi duzu?
Oso goiz da talde honen inguruan iritzia esateko. Euskararen diagnosia konpartitzen dugun jendearekin topaketa batzuk egin ditugu, ea hortik deialdi zabalago bat luzatu dezakegun epe labur batean, sakabanaturik dauden indarrak bateratze asmoz.
Aintzindarien belaunaldi....
Belaunaldi hori sortzen baldin beda, ez da talde hoietako belaunaldia izango, jende askok sortutakoa paizik. Orain enbrioiarekin ari gara, besterik ez dugu. Baina bide luze bat dago oraindik egiteko.
IÑAKI URIA. MIKEL ARRIETA.
27-30


GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazSANCHEZ4
EgileezURIA3Hizkuntza
EgileezARRIETA4Hizkuntza

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude