argia.eus
INPRIMATU
"Gizarte zaratatsuegian bizi gara"
1990ko martxoaren 04a
Jose Maria Sanchez Fernandezekin elkarrizketan.
JOSE MARIA SANCHEZ FERNANDEZ Otorrinolaringologian katedraduno
"Gizarte zaratatsuegian bizi gara"
Zaratak gizakiaren nahiz beste animalien entzumenean dueu eragina aztertzen du J.S.Sanchez Fernandez medikuak Bilboko bere kontsultan hartu gaitu gai honen inguruko gure itaunei erantzuteko.
Argia.–Zein mailatan gertatzen da zarata gizakiarentzat kaltegarri?
J.M.Sanchez.-70-80 dezibeletatik autrera arriskutsua da, eta 100etik aurrera kaltegarria izaten hasten da, lesioak eragiten ditu. Baina ez da intentsitatea soilik neurtu behar, frekuentzia eta erakuste denbora ere kontutan hartu behar dira. Esate batera, 150 dezibeleko soinu batek 2.000 zikloko frekuentzia badu eta denbora laturrean ematen bada, gaitz larria eragin dezake
A.–Zer da, kaleko hiritarrak ulertzeko moduan esanda, ziklo askoko soinua?
J.M.S.–Frekuentzi altuko soinua dela esan nahi du, edo frekuentzia zolikoa zarata karrakeriak dira hanek. Frekuentzi baxukoa, berriz, kontrabajuarena da esate baterako.
A.–Orohar hartuta, zarata gehiegi entzuten al dugu?
J.M.S.–Segun eta bakoitzaren bizilekua eta bizimodua zein diren, baina bai, nire ustetan gizarte zaratatsuegian bizi gara.
A.–Zein faktorek eragiten ditu arazorik larrienak?
J.M.S.–Hiriko etengabeko giro zaratsuak ez du arazo fisiologikorik eragiten; baina rock kontzertu, diskoteka eta halako tokiek bai, leku hauetako dezibel maila kaltegarria bait da.,
A.–Gure entzumenak jasaten dituzten kalteak nozituko al dituzte hurrengo belaunaldiak?
J.M.S.–Ez, ez, zorionez lesio moetak, hauek ez dira heredagarriak. Oraingo gazteak zahartzerakoan oraingo zaharrak baino arazo gehiago izan ditzakete, baina beren hurrengoentzat ez du eragin zuzenik izango
A.–Entzumeneko gaitzek ba al dute erremediorik?
J.M.S.–Ez. Eta orain urte bete arte animalien kasuan ere berdin erantzungo nuke, baina hegazti batzurekin egindako frogen ondoren badirudi entzumeneko lesio batzuk sendagarriak direla Fenomeno harrigarri hori aztertzen ari gara orain.
I.M.
40


GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazSANCHEZ6
EgileezMURUA2Gizartea