argia.eus
INPRIMATU
"Ari da jabetzen arriskuaz gizartea"
1990ko martxoaren 04a
Joakin Del Valle Lersundirekin elkarrizketan.
JOAKIN DEL VALLE LERSUNDI
"Ari da jabetzen arriskuaz gizartea"
Nafarroako Gobernuko Lur Institutuko langile honek argitu dizkigu higaduraz hainbat kontzeptu.
ARGIA.–Neurtzen ote dira nekazaritzaren ondorioak?
J. DEL VALLE LERSUNDI.–Nekazaritzako higadura arazoak zail dira neurtzen, egungo teknologiari esker produzioak oso handiak baitira, baina hori dena higatzen ari garen lurretik ateratzen dugula jabetu behar dugu, nahiz produzioa urtez urte ugaldu. lenbait altiz iraultzen ari direnean harri bizia jotzen dute eta konturatzen lurra galduaz joan dela.
A.–Non kokatuko zenuke higaduraren arazoa?
J.D.V.L.–Arazo hau gure ingurune kulturalean kokatu behar da, Europan, ez bakarrik Euskal Herrian. Kontzientziatzea ezinbestekoa da, bai administrazioak eta bai gizarteak. Amerikarrak hasi ziren higaduraren arazoari ekiten, ohartu bait ziren lurrek produktibitatea galtzen zutela denboran zehar. Lurra baloratzen ikasi zuten. Europan jakina, higadura arazoak alde mediterraneoan daude, ez ipar edo erdialdean. Hemen Euskal Herrian ere arazo hori zegoen, baina emigrazioaren aukera zuen lurrak utzi behar izateagatik kanpora zihoanak.
A.–Zerk eragin du jabetze hori?
J.D.V.L.– Kontzientziaketan garrantzia izan dute azken honetan giroaren aldaketak eta basamortuen aurrerakadak. Gai honi buruzko giza interesa eta administrazioena goraka doa.
Hemen Nafarroan mapa egin da. Aurki kaleratuko da eta horretin higadura neurtu nahi da eta nekazari eta abeltzaina jabetu erazi lurraren kontserbaziorako neurrien hartzeaz. Baina egia da gai honetan formulak bilatzea dela garrantzizko, jendeari esan behar zaio nola, eta alternatibak eman. Planteatzen da eremu arazotsuetan lurraren erabileraren aldaketa. Eremu batzu bazkaleku izatetik gel~ ditu edo azienda mutriztu adibidez.
Lur landuaren kontserbaziorako formulak Estatu Batuetatik datozkigu, eta han alorrak neurrigabeak dira eta ez dute teknikek balio honako, moldatu egin behar.
A.–Urak zein paper du honetan?
J.D.V.L.–Lurraren kontserbazioaren arazoari urarena lotzen zaio. Eta arazoa konpontzeko ez da urtegirik behar, lurra kontserbatzen den neurrian ur gehiago gordetzen du eta beraz erreka eta ibaiek altizkotasun hobez daramate ura.
I.C.
22


GaiezGizarteaIngurugiroaNaturaBesteak
PertsonaiazVALLE1
EgileezCAMINO1Gizartea