argia.eus
INPRIMATU
"Iparramerikarrak azkeneko momentuan gauzak nahasten saia daitezke"
Pablo Sastre Forest 1990ko otsailaren 25
Kike Intxaustirekin elkarrizketan.
Kike Intxausti, Askapena-koak:
"Iparramerikarrak azkeneko momentuan gauzak nahasten saia daitezke"
A–Zein bake perspektibak ikusten dituzu Ertamerikarako?
K.l.–FSLNk garti irabaziz gero eta horrela Reaganen alternatiba baztertuko balitz, Esquipulaseko akordioek indarra hartuko lukete, El Salvadorren seguru aski negoziaketak berrasiko lirateke...
A.–Sandinisten garaipena onartuko al da?
K.l.– Badira dexente- posibibitateak onar ez dadin, azken momentuan iparramerikarrek gauzak nahasten saia daitezen –sandinistek ondo montatu dute baina.
A.–Ez al da izan zuentzat Nicaragua, urte guzti hauetan, ia-ia elkartasun foko bakarra izan?
K.l.–Oso inportante izan da Nicaragua: bere garaipena, gure garaipena zela sentitu dugu. Orain, egia da beste puntuak ere ukitu behar dituzula: Palestinaz pentsatzen dut bereziki, Irlanda ere bai... Sinn Fein-go lagun bat gonbidatu nahi dugu! Aberri Egunera etorri dadin.
A.– Komite Internazionalistekin kanpainia unitarina ari al zarete egiten?
K.l.–Ez. El Salvadorrekoa hala egin genuen, urjentziagatik, baina. oso kasu konkretuak alde bat. onena bakoitzak bere lana egitea dela uste dugu.
A.–Zer moduz erantzuten du Euskadik?
K.l.– Hemengo demokrata-kristauen parekoak kontra izan arren. Lortu dugu behintzat orain adibidez Violeta Chamorrok halako espaziorik ez edukitzea. Gure munduan eta kristauenean erantzun handia izan da Nicaraguarekiko. Udaletxetan PSOE ere gure proposameren alde atera ohi da.
A.–Herrialde hauek, nola ukituko ditu perestroikak?
K.l.– Orain. hau zurea hau nerea mundu banaketa bipolarra bukatzen al dela. badirudi EEBBak libreago izango direla nonahi eskuak sartzeko; ordea, interbenitzeko aitzakia ere galdu dute amerikarrek. Egia dena da, Nicaraguak hemendik aurrera ekialdetiko laguntza murriztuko dela espero duela.
Sandinistek uste dute beren ekarpentxoa egiten ari direla sozialismoari buruz, lehen uste bait zen–eta irogatu ere bai–iraultza bat ezin zela demokratikoki edo bide politikoez garaitu. Eta nola garaitu daiteke? Sistema mixtoak erabiliz. Asko ote litzateke esatea ,perestroika bera ere zerbait ikasten ari dela horretatik?
PABLO SASTRE.
17


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaNIKARAGUA
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulNikaragua
PertsonaiazINTXAUSTI2
EgileezSASTRE2Politika