argia.eus
INPRIMATU
"Grebaren benetazko arrazooia izkutatu nahi dute"
1990ko otsailaren 11
Nekane Ruizekin elkarrizketan.
Nekane Ruiz (Muiñoren senidea)
"Grebaren benetazko arrazooia izkutatu nahi dute"
Presoekin batera, hauen senitartekoak izan dira greba guztian zehar eztabaidaren ardatza. Jarrera nahiko bateratua azaldu du kolektibo honek azken hilabete hauetan, presoen erabakia onartu beharra dagoela pentsatzen bait dute. Ocañako presondegian preso dagoen Muiñoren senide den Nekane Ruiz-ekin hitzegin dugu.
ARGIA.– Zein da egun presoen egoera?
NEKANE RUIZ.–Beraiek argi zeukaten hasiera batetik oso gogorra izango zela, bai eta hilak egon zitezkeela. Gobernuak ere badaki hau gerta daitekeela, eta horretarako prest dago. Gobernua hilak jasateko prest dago, baina presoek ere badakite borroka gogorra dela, eta hor irabazi dezaketela.
Gobernuak inposatu nahi duen bizitza eraman baino, hiltzea nahiago dute presoek. Guztiz sakabanaturik ageri ziren greba hasi baino lehen, inolako komunikaziorik gabe. Jarrera honekin, edo beraiek hiltzen zaituzte gutxinaka gutxinaka, edo zu hiltzen zara aurre egin nahiean.
A.–Nola ikusi duzu gose grebaren bilakaera?
N.R.-Presoak normala den legez, gero eta ahulago daude. senitartekoei dagokienez jokaera antzekoa izan da greba hasi zenetik hona: beraien erabakia errespetatzea gauzak konpondu bitartean. Beraiekiko elkartasuna azaldu da guk egin dezakegun gauza bakarra, hartutako erabakia errespetatuz azken muturreraino, nahiz eta oso gogorra izan.
A.– Zer gerta daiteke aurrerantzean?
N.R.–Preso gehienak indarrean daude. Gobernuaren erantzuna zein izan zitekeenaren jabe ziren hasiera batetik, baina aurrera jarraitzeko prest daude, azken ondorioetaraino.
A.–Nola ikusten duzue kaleko elkartasuna?
N.R.–Garbi dago gora doala jendearen elkartasuna, eta honek indar handia ematen die presoei. Jendearen kontzientziazio maila gora doá arazo honekiko, baina areagotu beharko litzateke, kaleko presioak handiagoa beharko luke izan, gobernua konturatu dadin zein da jendearen benetazko jarrera.
A.–Zer iritzi duzue nahitaezko elikaduraren inguruan?
N.R.–Torturatzeko beste era bat da hori. Normalki uko egiten diote horri, egoera luzatzea suposatzen bait du. Halabear, grebaren benetazko arrazoia izkutatu nahi dute, eztabaida nahitaezko elikaduraren egokitasunan kokatuz.

Juan Jose Muiño, gaur egun Toledoko Ocañako gartzelan.
15

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaTaldeakTalde armatGRAPO
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaEkitaldiakMobilizazioGrebak
PertsonaiazRUIZ3
EgileezMURUA2Politika