"Autodeterminaizioa Herriaren eskubidea da, ez alderdiena"
1990ko otsailaren 11
Manu Agirrerekin elkarrizketan.
Manu Agirre, Euskaria erakundekoa
"Autodeterminaizioa Herriaren eskubidea da, ez alderdiena"
Hainbat urtetan lanean ari da Euskaria Euskal Herriak autodeterminazioa eskuratu dezan. Erakunde honetako partaideek autodeterminazio eskubidea definitzeko era bakarra dagoela baieztatzen dute eta guztia argitzeko Manu Agirrerekin izan gara.
ARGIA.–Bai Estatu espainiarrean eta bai Europa mailan gertatutakoez zeresan frango izango duzue.
Manu Agirre.–Bai, dexente, batez ere, azken denboraldi honetan gezur asko esan delako. Eta gezurrak diot zeren orain arte autodeterminazioa gauza zaharkitu bat, obsoluto bat zela baiezten zen eta egun hori gezurra dela frogatu da. Bestalde, herri kolonizatuentzako bakarrik zela zioten eta begira... 'Cuadernos de Alzate'n eskubide honek esentzi nazionalarekin zerikusirik ez zuela idazten zen eta F. Gonzálezek eta beste 11 estatu buruek Germania nazioa dela aldarrikatu zutenean, zeharka bada ere, gure kasua ukitzen zuten. Eta azkenik,langabezia eta horrelakoak baino, egun gertaera garrantzitsuena prolema nazionalak dira.
.–Hala ere, abertzaleen arteko oztopoak handiak dira, ezta?
.-M.A.–Cánovas del Castillo-k behin esan zuen "la conquista hace derecho" eta hori da egungo argudioa. Zure galderari erantzunez. garbi dago klabe bakarra abertzaleon arteko batasunarena dela; gure Herriak, zoritxarrez, talante politikorik ez du, Madriletik datozkigun oztopo guztiei, gure arteko borrokak eransten badizkiegun, baina guzti honek ez du ezer errazten.
A.–Baina alderdi bakoitzak autodeterminazioa ulertzeko era desberdina du.
M.A.– Autodeterminazio eskubidearen definizio bakarra dago eta hori 1970eko urriaren 25ean ONUk onartu zuena da. Beste guztia soberan dago. Aurkeztu dituzten ez legezko proposamen horietan, 'Herriaren eraikuntza mugikorra'. 'egunero autodeterminatzen ari garela' eta honelakoek ez dute inora eramaten, autodeterminazioarekin ez dute zerikusirik. Bestalde, era baketsuz eta honelako aipamenek garrantzitsuak badira, berriro ere diot ez dute autodeterminazioarekin zerikusirik. Alderdiek beren estrategien mesedetarako behar dituzten aipamenak dira, baina Herria horien gainetik dago.
A.–Aurkeztu diren ez legezko proposamen horietako bat, inolako emendakinik gabe onartzen bada zer gerta daiteke?
M.A.–Nire aburuz. formula deskafeinatuak dira, eta espainiarrek esango dute formula bezala Gasteizen onartu zela, beraz... Formula hutsalak dira eta besteren bat lortu beharra dago, alderdien gainetik Herria egon behar bait du.
X.L.
Manu Agirre, Euskaria erakundekoa.
9