argia.eus
INPRIMATU
``Gobernuak interes politikoak bizitzaren aurretik jartzen ditu,
1990ko otsailaren 04a
Kristina Cuertarekin elkarrizketan.
Kristina Cuesta, «Gesto Por La Paz»eko lehendakari
``Gobernuak interes politikoak bizitzaren aurretik jartzen ditu,
Kristina Cuesta «Coordinadora Por La Paz»eko partaide da eta GRAPO eta PCE(r)ko kideek daramaten gose grobalariei buruzko iritzia eskatu diogu. Politika munduan bakearen alde tinko ekin nahi duen emakume gazte honek, gose grebalarien bizitzarekin jokatzen ari dela uste du.
ARGIA.–Une honetan GRAPOko preso politikoek gose greba bat daramate aurrera, zer deritzozu honetaz?
Kristina Cuesta.–Hau elkartasun arazo bat da. Ezin dezakegu begirik itxi, larritasun handieneko kontua bait dugu. Bizitzak daude jokoan eta berehalako konponbidea behar da. Orduak aurrera doaz eta eta nire bakegile lanean sinesten dudanez, balore handiena denarekin, bizitzarekin, jokatzen ari dela uste dut.
A.–Nola konpon daiteke arazoa?
K.C.–Argi eduki behar da, konponbidea ez dela bakarrik eskubidearen mailan hartu behar eta niretzat soluzioa berehala hartu betarko litzateke. Niretzat, Gobernu eta Justizi ministeritzek beraien jarrera malgutasunez hartu beharko luiete eta espetxeratuen nahiak onartu, hilketarik gerta ez dadin. Edozerren gainetik. bizitzak daude jokoan eta asmo politiko guztien gainetik, bizitza hauek errespetatu behar dira. Instituzio guztiek, eta batipat DGIPk, zeinak bere karqu duen espetxeratuen bizitza, pertsonen osotasun fisiko eta moralaz arduratu beharko luke.
A.–Zerk bultza du talde hau erabaki hau hartzera?
K.C.–Ezin dezaket arrazoia zein den esan. Gustora egingo nuke gose greba partaide hauetariko batekin elkarrizketatxo bat. Badakit beraien egoera limitea dela baina ezin dut beraien kontzientzietan sartu.
A.–Zer iruditzen zaizu, Moscosok luzatutakotako agindua. Indarrez elikatzea legezkoa ez dela dioten epaileen erabakia errekurritzeko agindua luzatu dio fiskalei...
K.C.–Gose grebalariek, beraien bizitzaz erabakitzeko askatasuna dute, errespetatu beharra dago. Baina hori bai, konortea galdu ezkero, nik elikatu egingo nituzke, ekintza humanitario bat litzateke. Baina, lehenik beste neurriak hartuko nituzke, beraien eskaerak onartu.
A.–GRAPOkoek, jarrera baketsu baten aurrrean indarrezko jarrera bat ezarri zaiela diote...
K.C.–Ulertezina da. Interes konkretuak daude jokoan.
A.–Bizitza hauek jokoan daudela ikusiz, ez al duzue konponezinezkorik gertatu aurretik, bizitza hoien alde ekitea pentsatzen?
K.C.–Erakunde bezala, komunikatu bat kaleratu dugu baina ez dugu planteatzen inolako ekintzarik egiterik. Gure eginkizuna biolentzia politikoaren erradikazlizazioaren aurka ekitea da, ez ordea honetaz lan egitea. Hala ere bi arrazoigatik arduratu gara honetaz; batetik hurbiltasun geografikoagatik eta bestetik bizitzak daudelako jokoan. Baina horregatik bakarrik. GRAPOk azken denboran egin dituen atentatuak eman direnean ere ez gara mobilizatu. Egoera erabat larria da baina ez dugu mobilizaziorik egingo.
A.–Baina presoekin jokatzen ari direla uste al duzu?
K.C.–Nire ustez, bizitza hauek «moneda de cambio» deritzaiona bihurtu dituzte. Egia esan lehen komunikatua urgentziazkoa izan zen eta orain arazoa azteretzeko beste bileara bat egitekotan gara.
A.–Beraz, joko politikoa bilakatu al da?
K.C.–Mota honetako egocra baten aurrean ekin beharra dago. Bizitzekin jokatzen ari dira. Interes politikoak ari dira aurrejartzen, giza bizitzak baino lehen.
B.ARTOLA
12


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBakezaleakBakearen al
PertsonaiazCUESTA1
EgileezARTOLA3Politika