argia.eus
INPRIMATU
«Euskal kazetarien elkarteak badu irtenbidea»
1990ko otsailaren 04a
Txema Auzmendiri elkarrizketan.
Txema Auzmendi:
«Euskal kazetarien elkarteak badu irtenbidea»
Txema Auzmendi ordiziarra orain dela 40 urte jaio zen. Filosofia lizentziatua eta teologia ikasketak eginak dituen jesuita hau Herri Irratian hasi zen lanean orain bi urte. Sortu berri den Kazetarien Elkarteko idazkari, ezagutzen dutenak diotenez dinamizatzaile hutsa omen.
ARGIA.–Hasiera batean irakaskuntzan ibili izan zinen gerora komunikabideetara pasatzeko. Zer nolatan egin zenuen aldaketa hau?
Txema Auzmendi.–Aldaketa oso gustora egin nuen. Hasera batean Loilako Herri Irratian hasi nintzen eta ez nuen izan inongo arazorik, horrez gainera talde txiki bat zen eta asko lagundu zidaten. Erlazio pertsonalak ere asko estutzen dira holakoetan.
A.–Zer tipotako programak egiten dituzu Donostiako Herri Irratian?
T.A.-'Bizi Bidean'deritzan saioa egiten dut astelehenetik ostiralera orduerdiz. Nire saioarekin eguneroko bizitzaren borroka azaldu nahi dut; hau adierazteko beste izen batzuk ere jar nezazkean, baina'Bizia Borroka' ipini izan banio nahiko arriskutsua izan zitekean. Bertan ikutzen ditudan gaiek erlijioaretin, etikarekin, euskararekin, presoekin eta herrietako goraberekin batute zer ikusirik. Beti ere saiatzen naiz posizionamendu bat hartzen eta horrekin jokatzen.
A.–Herri Irratietan hasi zinenetik ez al da aldatu diskurtso erlijiosoa piska bat? Ez al du bezte norabide bat hartu?
T;A–Baliteke baina ez dut erizpide garbirik zeren nahiko irrati gutxi entzuten nuen sartu aurretik. Uste dut erlijioa dela bizitzea besteen gorabeherak, kezkak eta pozaldiak baina azken erreferentzi bati begira beti: Jainkoa. Hau kontutan hartuaz saiatu izan nauk hemergo gorabeherak azaltzen ahal nuen neurrian.
A.–Prentsan agertu izan dira kritika batzu zure saioaren aurka; erlijioa politikarekin nahastean ez al dira gatazkak sortzen?
T.A.–Ez dago ezer erlijioarekin zer ikusirik ez duenik erlijioa ez da zerbait gerorako, baizik eta prainaldian bizitzeko zerbait. Eguneroko arazoak aztertu behar dira eta ebanjelioan ikusi besterik ez dago Jesus ez zutela hil arazoetan sartzen ez zelako...
A.–Donostiaio Herri Irratian euskararen erabilera beheraka aldea?
T.A.-Nik uste azken hilabeteetan goraka doala baina bestela zoritxarrez, duela zenbait urte euskara gehiago entzuten omen zen. Instituzioek ere EITB sortu zutenean subentzioak ere halengana joan ziren eta guk euskeraz egin nahi badugu galdera haundi bat planteiatzen zait, zer dinamika eman behar zaion euskarari begira horrelako irratietan, izan ere publizitateak ez du gebiegi laguntzen euskaraz denean saiokren bat. Ez diat ikusten gauta garbirik baina argi zegok erantzun bat eman behar zaiola.
A.–Euskal kazetarien Elkarteko idazkari zaitugu, zer nola doa elkarte hau? Ba ote du irtenbiderik?
T.A.–Piskanaka aurrera goazela uste dut, bilera garrantzitsuak ere badatoz eta ea zer gertatzen den. Banabil deiak egiten irrati ezberdinei eta bilera bat ere egingo dugu; irrati libreen atzetik ere banabil baina ez dut gehiegirekin kontaktatu.
Elkarte hau euskal kazetari guztientzat dago irekia eta nik ikusten diot irtenbidea euskeraren arazoa kontutan hartzen badugu. .:
J.L. AIZPURU
61


GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazAUZMENDI5
EgileezAIZPURU3Komunikabid