argia.eus
INPRIMATU
«Bizpahiru urtetan europarren mailan egongo gara»
1990ko otsailaren 04a
Txutxo Izkararekin elkarrizketan.
TXUTXI IZKARA (Estatuk. selekzionatzailea)
«Bizpahiru urtetan europarren mailan egongo gara»
Txutxi Izkara, bilbotarra bera, duela bi urte izendatu zuten estatuko arduradun eta hor dabil su eta gar ziklo-krossa goi mailara igon nahian. Lanik ez du faltan izango.
Argia.– Nola ikusten duzu ziklo-krossaren egungo egoera?
Txutxi.–Begira, nahiko makal ibili gara, baina bide onean gabiltzala iruditzen zait. Hemen betidanik izan ditugu lasterketa bitainak eta atzerritar ugari ekarri ditugu, baina ez gara jabetu gure txirrindulariak ez zirela horiei aurre egiteko gai, esan nahi dut ez zegoela ziklo-kross eskolarik eta bide okerra ibili dugula.
A.–Eta konponbiderik?
T.– Esan dizudan bezala eskolak sortu behar dira. Begira, estatuan maila horretan ari dira eta oso ondo gainera. Aurtengo estatu txapelketan galiziar bat atera da garaile kadete mailan eta afizionatuetan, berriz, balentziatarra. Euskalerrian ostera, ez gara oinarria zaintzdeaz arduratu eta horrela segituz arrapatu eta pasa egingo gaituzte. Zirkuito arloa ere ikutu nahi dut eta aldatu orain dauzkagun gogor horiek teknikoagoak jarriz atzerrikoekin parekatzeko.
A.– Hemengo zirkuitoetan hemengoek irabazi beharko lukete, ezta?
T.–Hala dirudi, ezta? Atzerrian ohituta daude lasterketa osoa topean ibiltzen, hemengoak indar oso handia egin behar dute une batzuetan eta besteetan arnasa hartu, zatika dabiltza. Kanpotarrak datozenean beraiekin batera doaz oztopoan eta atseden gunean gureak baino azkarrago ateratzen dira topean ibiltzeko ohitura dela eta.
A.–Plangintza berririk?
T.–Esandakoak: eskolak sortu eta zirkuitoak moldatu. Honetaz gain aukeratutako zenbaitzukin kontzentrazioak egin teknika bereziak eta entrenamendu zehatzak izan ditzaten. Lehen ez zen halakorik egiten, orain bai, dirua areagotzea eskatu dugu asmoetarako aukera egon dadin.
A.–Txapelketarako asmoak?
T.–Jubeniletan itxaropen handiak dsuzket, beharbada, sorpresaren bat egon daiteke. Afizionatu eta profesional mailan ihazko denbora tarteak murriztera goaz, ea 10etik barrura sartzen garen.
A.–Etorkizuna nola ikusten duzu?
T.–Ni neu itxaropentsu nago. Une honetan dauden afizionatuekin lan eginez bizpahiru urtetan europearren parean jar gaitezke. Pla, Izagirre eta Igartua oso ondo dabiltza. Nik uste "figura" bat edo bi behar ditugula behin hori lortuz eta egiten ari garen lanarekin itxaropentsu izateko arrazoiak daude.
S.M.
40


GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazIZKARA1
EgileezMADARIAGA8Kirola