Iñaki Etxezarretarekin elkarrizketan
Iñaki Etxezarreta:
"Urratsak ematen jarraitu behar dugu".
ARGIA.–Euskal Eskola Publiko Nazionala duzue helburu. Nola txertatzen da Estrategia Urratsetan oraingo zatiketa administratiboaren jaurrean?
I. ETXEZARRETA.–Iparraldeari dagokionean ikastolak dauden getho egoeratik ateratzeko saioak egitea planteatzen da gizarteko beste sail guztietan ikastola proiektoa aurkeztuz: hautetsiak elkarteak. udalak. beste eskolak...
Nafarroarekiko berriz hizentzutan doa nolabait ere: ikastoletan dagoen itomenaren arriskua konpondu. horretarako erresistentzi kutxa baten planteamendua egin behar delarik negoziazio prozeso batekin. Bestalde pribatuan eta publikoan ahal den neurrian euskalduntze prozeso bati ekin beharko zaio
Komunitate Autonomoan gure estrategiak bizkortasun handiagoa dauka konpetentzi politikoak askoz hedatuagoak daudelako. Guk hiru frente planteatzen ditugu: eskola publikoan erreforma ematea autonomia garatzeko eta euskalduntze prozesua orain artean baino bizkorrago planteatu; eskola pribatuan ez gara sartuko bertako status luridikoa aldatzen ez bait da gure egitekoa. baina geure ahaleginak bideratuko ditugu euskalduntze prozesu itzuleraezin batetan sartzeko: ikastoletan aldiz. guk eskainiko genukeen a da juriditoki eta ideolojikoki pauso kualitatibo bat ematea jorratu dugun estola ereduarefiko.
A.–Oraingo marko juridiko-politikoan erreparatuta helburua ez da samurra.
I.A.-Hemen garbi dagoena da Euskal Herri osora hedatuki den eskola bat lortzeko lurraldetasunari dagokionez herri bezala batasun batetara iritsi beharrean gaudela. Baina horrek ere ez gaitu itsutu behar eta urratsak ematen jarraitu behar dugu. Nik uste dut herri bezala garatzen goazen neurrian. autogobernu maila ezberdinen arabera guk hein berean eskolan pauso kualitatiboak ematen ihardun behar dugula.
A.–Euskal Eskola Publiko Nazionala izateko bokazioa duten egungo eskola moeta desberdinen arteto elkar hizketa mahai bat proposatzen da. Horretarako konpromezua hartu al da? Nola eta zein epetan jarriko da martxan?
I.A.–Epeak jarriak ez daude. Guk dagoeneko eskola pribatuarekin badaukagu mahai sendo bat egonkor eta establea dena eta eskola publikoetan. garbi daukagu oso sektore minoritarioak izan arren badaude hor sektore batzuk mahaian eseri eta hitz egin nahiko luketenak.
A.–Ikastolatik kanpoko beste harremanik ere planteatzen da. Norekin? Herri erakunde eta elkarteekin?
I.A.–Tira Ikastolatik kanpo partido politiko eta gizartean dauden sektore guztietan. Esate baterako hitz egiten dugunean titularitate konpartituaz ez dugu hitz egiten bakarrik gurasoi. irakasle. ikasle eta administrazioaz baita laguntzaileetaz ere. Beraz iruditzen zaigu nahiz eta piskanaka. euskalgintzan aritzen dien beste sektore batzurekin harremanak izateaz gainera horiek ere parte hartu behar dutela Euskal Eskola baten proiektoaren barruan.
A.–Ikastolen aldetik presio sozial eta salaketarekiko mobilizapen edo ekintza beharra azpimarratzen da. Zeri dagokionez?
I.E.–Presio Batzordea osatzea planteatzen da baina mobilizazio planik ez dago. ez dagoen bezala plan ekonomiko bat ez dago kuoten kalkulu bat eginda. Hori egiteko dago.
A.–Euskal egunkariaren aipamena ere egiten duzue.
I.A.–Ikastolentzat oso instrumento baliagarria eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik euskal egunkariaren apostua egitera goaz eta horretarako prest gaude beste batzurekin elkarlana egiteko eta proiekto hori aurrera ateratzen laguntzeko.
TXUMAI ITURRIA
49
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazETXEZARRET3
EgileezITURRIA2Gizartea