argia.eus
INPRIMATU
"Gure artean konpontzeko kontua da hau"
1990ko urtarrilaren 28a
Patxi Albizurekin elkarrizketan.
PATXI ALBIZU (Eusko Alkartasuna)
"Gure artean konpontzeko kontua da hau"
Gipuzkoako EAko idazkari den Patxi Albizuk azaldu digu, gatazka honen gune garrantzitsuena den Donostiako Ferrerias-eko egoitzan, bere alderdiak batzokien gerra honi buruz duen eritzia.
Argia.–Nola ikusten duzu arazoa azken epaiaren ondoren?
Patxi Albizu.– Kornunikabideen agertu denaren arabera galtzen ari garen itxura eman nahi dute, baina ez da horrela, irabazten goaz, epaiek gure jokatzen dute. Kontuan izan sententzian GBBko kide ohi bezala ia nortasun juridikoa ematen zaigula. Eta Donostiako kereilen kasuan aurretik ziurtatzen dizut largespena erabakiko dela.
A.– Baina Gorengo Epaitegiak sententzia konfirmatzen badu, zer gertatzen da? Hiru egoitza behintzat utzi egin beharko dituzue, ezta?
P.A.–Bai! Ferrerias-etik esate batera, hanka egin beharko genuke. Baina gure tesia, lehenengo egunetik, hau epaitegitan konpontzeko gauza ez dela da, gure artean konpontzekoa baizik.
A.– Nola konponduko da azkenean arazoa?
P.A.–Begira, gu orain EA gara, EAJtik joan gara, baina gurea dela uste duguna defendatzen ari gara, eta kereila kriminalekin eta abar inora ez goazela uste dugu. Honekin bukatu beharra dago, eta modu bakarrean egin daiteke gainera: eseri eta hitzeginez.
19


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazALBIZU2
EgileezMURUA2Politika