Martin Fizekin elkarrizketan.
MARTIN FIZ
Euskal krosa berpiztu egin da aurten
Gasteiztarra jaiotzez, urteetan Zornotzako Hercules Hispano taldean aritua, Valentziako Reebok taldean dihardu egun. Euskaldunen artean, bera dugu aurtengo denboraldian bikainena.
ARGIA.–Nola ikusten duzu aurtengo denboraldia?
MARTIN FIZ.–Korrikalari portugaltarrak dira indartsuen ditardutenak. Espainiarren artean, korrikalari gazteen sorrera da gauzarik aipagarriena (Alejandro Gomez, Serrano...).
A.–Eta Euskaldunak?
M.F.–Nahiko ondo ari garela uste dut. Diego Garciak krosa utzi eta maratoiean emaitza bikainak lortu ditu dagoeneko. Halaber, krosean ere emaitza onak lortu dira, bai ni eta bai korrikalari berriak kanpotarrei aurre egiteko gai izan bait gara. Gorakada hau bai mutiletan eta bai neskatan eman da. Bi urtetako beherakadaren ostean. berpizten ari da.
A.–Ze iritzi duzu afrikarren inguruan?
M.F.–Ez da aurtengo fenomeno berria. Hiru-lau urtetik hona orduko korrikalaririk onenak direla erakutsi dute, bai 400 metroko probatan bai eta maratoian ere. Bai Kenian eta bai Etiopian eramaten den bizitza motak eragindako prestakuntza dute, emaitzak bikainak izanik..
A.–Ze asmo duzu ikasarterako?
M.F.–Nik parte hartzeko asmoa dut, baina Espainiako federazioaren baimena behar dut. Urtarrila eta Otsailerako bost laistertetako "kupoa" dugu eta hori bete beharra dago. Baimena lortuz gero,orain arte lortutako emaitzei jarraipena ematen saiatuko naiz.
Aurrera begira, zein dira helburu nagusiak?
M.F.– Munduko txapelketa da puntu gorena, hartara begira eramaten ditut entrenamenduak. Honen ondoren, pistan ere aritzeko asmoa dut, 10.000 metrotan alegia. Urrutirago begira, Bartzelonan izango diren joku olinpikoak ditugu guztiok buruan.
I.G.
40