Anton Uriarterekin elkarrizketan.
ANTON URIARTE.
"Euskadin teknika hau erabiltzea absurdoa da".
Anton Uriarte, geografia katedratikoa eta Kantauriko euriteei buruzko lanen egile, euri artifizialaz ezkor azaltzen da.
Argia.–Zer nolako emaitzak ematen ditu teknika honek?
Anton Uriarte.–Nik daktenaren arabera behintzat, zilar ioduraren tekikak ez du inolak emaitza onik eman. Zenbai herritan erabili izan da teknika hau. baina emaitza positiborik gabe. Are gehago, zenbait lekutan kaltegarria gertatu da. Euskadin ere beste horrenbeste gertatzen da. Egia esateko, teknika hau erabiltzea nahiko absurdoa iruditzen zait. Ipar haizerik ez baldin badago ez dago euririk. Hemengo euria, Kantauri guztian bezalaxe. orografikoa da.
A.–Batere eraginik izan al dezake teknika honek ekologian?
A.U.–Hain emaitza kaskarra ematen du sistema honek, ez duela ia eraginik. Hasiera batean arazo legalak ekarriko zituela uste zen Estatu Batuetan lehen aldiz aplikatu zenean, hodei lapurketa izango zela pentsatzen bait zen.
A.–Bestalde, azkenengo lehorte honen aurrean, ba al dago esaterik eguraldia aurrerantzean ez dela berdina izango?
A.U.–Ez naiz batere katastrofista. Gehiegi esajeratzen dute ur eskasiaren kontu honetan. Beste urteekin konparatu ezkero. ikus daiteke %30a bakarrik gutxitu dela ur kopurua. Bestalde, sirimiria desagertu egin dela entzun izan dut. Sirimiria mito bat besterik ez da, hemen beti euria zaparradan izan dugu. Egia da azkenaldi honetan euri gutxiago izan dugula aitortzen dut, baina ez da inola ere egoera apokaliptiko bat, askok hala badiote ere. Iaz eta aurten bizi duguna nahiko aldrebesa da, baina hau salbuespena besterik ez da. Guztiz anormala litzateke eguraldia erregularra izatea. Inportanteena neure ustetan, euria nola biltzen den ikustea da. Gaizki eta gutxi biltzen da, horregatik bizi dugu egungo ur eskasia hau.
A.–Beraz, berriro ere euria izanen dugu.
A.U.–Eguraldia ezin da bost egunetik aurrera nolakoa izango den iragarri. Eguraldiak beti elementu ezezagun bat du. Dena dela, estadistikoki esan dezaket lehortea amaitu egingo dela eta dagoeneko amaitzen ari da. Problema, zeruan baino. bilketan eta kontsumoan dago.
I.M.
23