Karlos Zabalari elkarrizketan.
Arrastalu:
"Erlaziopertsonalak ezinbestekoak telebistako saio batetan''
'Arrastalu' ETBko platoen diseinatzaile, pintore, dekoratzaile eta montadoreetako bat dugu. Orain dela 38 urte jaio zen Irunen eta berak dioen moduan, oraindik ikasketak bukatzeke ditu, beti ari delako zerbait ikasten. Autodidakta hutsa dugu Karlos eta estetika konposizioaren zaintzaile sutsua.
Karlos Zabala.–Kreatibitateak garrantzi haundia du. Aldez aurretik esan behar dut diseinatzaile baino gehiago 'pintore artistiko' bezala jardun dudala. Grafista eta forellista (platoen atzeko dekorazioa) bezala ere aritzen naiz.
A.–Zer moduz meldatzen zarete dekeratzaileak, programetako zuzendari eta errealizadoreekin? Izaten dituzue arazoak programaren enfokea aztertzerakoan?
K.Z.–Erlazio ona mantentzen da zuk esan dituzun pertsonaia hoien artean. Gainera beharrezkoa da lotura gogorra izatea programaren norabidea erabakitzerakoan. Diseinu berri bat egiterakoan eta telebistan agertzen denean, ez da bakarrik gure meritua, ekipo osoak du parte ekintza horretan eta denen kolesioa ezinbestekoa da.
A.–Oso ezberdina al da diseinatzailearentzat, programa bat zuzenean edota diferituan izatea?
K.Z.–Ezberdintasuna nabaria da. Zuzeneko saioan errealizadoreak ezin du 'birgeria' gehiegirik egin dekoratuekin; zuzenekoetan dekoratu xinpleak erabili behar ditugu mugimendua ezarri nahi badugu. Diferituan egiten diren saioek posibilitate gehiago eskeintzen dizute muntala konplexuagoak egiteko.
A.–Zure ustez nahikoak dira ETBk dituen platoak? Zuen dekoratuak leku gehiago beharko lukete?
K.Z.–ETBren barne produkzioa goraka doa; honek supusatzen du plato gehiago behar direla, espazio gehiago eta diru gehiago ere. Momentu honetan Morenoren saioak du dekoratu iraunkor bat (ETB2) baina beste saioek 'kanpainako dekoratua'deitzen dena dute, hau da, kendu eta montatzen diren dekoratuak. Badirudi ere bi platu berri montatzekotan dabiltzala.
A.–Izaten duzue nahiko diru zuen lana aurrera ateratzeko itxuroso?
K.Z.–Dirua da beste arazoa. Ezin duzu diru publikoarekin makroprodukzio haundiegirik egin. Publizitateak asko errezten du arazo ekonomikoa baina denok dakigu zenbatekoa den ETBlek duena. 'Entre Amigos' programak publizitatea duenez bere kabuz funtzionatzeko ahalbidea du eta beste finanziazio eredu bat du, honek ekartzen dio dekoratu aberatsak izatea.
A.–Esan didate zure lanak konplikatu xamarrak ote diren... Elementu konplexu asko sartzen omen dituzu.
K.Z.–Ez dut uste oso konplikatua naizenik, nire diseinuak aberatsak dira errealizadoreak behar dituelako planu ezberdinak eta ikuspuntu ezberdin ugari. Estetikaren konposizioari ere garrantzi haundia ematen diot.
J.L. AIZPURU
61