argia.eus
INPRIMATU
«Batzokia EAJren egoitza naturala da»
1990ko urtarrilaren 28a
Pedro Tolosarekin elkarrizketan.
PEDRO TOLOSA (Eusko Alderdi Jeltzalea)
«Batzokia EAJren egoitza naturala da»
Eusko Alderdi Jeltzalean batzokien gatazkaz arduratzen da Pedro Tolosa, Gipuzku Buru Batzar-eko idazkaria. Donostiako Zarautz Hiribidean duten egoitza berrian hartu gaitu.
Argia.–Bilboko Entzutegiaren epalak lau batzokien egoeran eragingo du ezta?
Pedro Tolosa.–Bai baina epai honek batzoki guztietan eragin beharko luke. Historikoki denok dakigu batzokia EAJren egoitza naturala dela, eta epaitegiek EAJ gu garela baieztatzen dute. beraz, batzoki horiek, sozietate anonimoen izenean egonda ere. EAJren eskuetara pasa beharko lukete.
A.–Baina EAkoek diote batzoki horiek ordaintzeko dirua bere jendeak jarri zuela batez ere.
P.T.-Baina norbaitek errealaren bazkide izateari uzten dionean porteria bat eramaten ez duen bezala, EAJkoa izateari uzten dionak ezin du batzokia berekin eraman, eta Eak 20 eraman ditu.
A.-1988ko elkar hizketa haietan konponbide batera heltzeko ahalegin horretan diru eskaintza eta eskariak izan omen ziren...
P.T.–Bai, aurrez aurre geundenean sarritan geratzen ginen elkarri begira, isilik, eta hortik ateratzeko formula desberdinak jartzen genituen mahai gainean: 'guk hau hartzen dugu, zuek hau, hainbeste diru guretzat...', eta horrelakoak, ez dakit zein diru kopuru aipatu ziren.
A.– Nola amaitu daiteke kontu hau?
P.T.–Ideiarik ez. Gu ez gaude itxita elkar hizketak berriro hasi nahi badituzte, dei dezatela besteetan egin izan duten bezala. Baina Bilboko sententzia Gorengo Auzitegira errekurritzen badute hori ez da borondate oneko froga izango, Gorengoak gauza bera esango duela garbi bait dago.
I.M.
18


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazTOLOSA3
EgileezMURUA2Politika