argia.eus
INPRIMATU
"Txistea arma bot ere bada".
1990ko urtarrilaren 21
Kike Amonarrizekin elkarrizketan.
KIKE AMONARRIZ
"Txistea arma bot ere bada".
Txistea umorearen jokamolde herritar eta erabilgarriena da beharbada. Kike Amonarriz eta Joxerra Galarraga kontalariak orain dela zortzi urte murgildu ziren zeregin honetan, baina aurtengoan fitxaketa berria egin dute "Txisteka Misteka"ren laugarren txiste kaseta plazaratzeko ARGIA eta IZren eskutik. Kikek honela labur biltzen du hirukotearen ezagutza eta jatorria.
Historia Argian bertan sortu zen 1982an "Titiriteroak" izeneko sailaren barnean. Umorea sartzeko ahaleginarekin! umore ingeles edo literario antzeko zerbait landu genuen, baina denbora gutxi barru txisteak argitaratzen hasi ginen, sormen lan horri jarraitu ezinean. Buruko almazenean zeuden guztiak kontatzen hasi ginen eta harrakasta dexentea izan genuen. Geroxeago. Tolosa Berreuskalduntzeko Elkartea gauzatu zen, eta beste hainbeste ekintzaren artean txiste afaria antolatu genuen, Iparraldeko irri-gauez kutsaturik nolabait. Bertan, Joxerra Galarraga, Jesus Peñagarikano, Andoni Egaña eta neu bildu ginen, eta jendearen eskakizunen poderioz atari gehiago, liburu batzu, eta azkenik, kasete hauek sortu dira. Eta orain arte...
Aurten halaber, lagun berri batek hartzen du parte.
Joxerra eta neu aritu gara beti kontalari gisa aurreko hiru kasetetan. Duela urtebete, Loiola Irratiko txiste lehiaketan Gillermo Segurola ezagutu genuen eta kontalari aparta iruditu zitzaigun. Demanda handia dago azken bolada honetan eta eskakizun guztiei erantzutea ez da posible bestela.
Eta txiste berriekin erantzutea?
Txisteen arazo nagusiena materialaren agorketa da, materiala erre egiten da. Izanez ere, txistea erraz zabaltzen da eta behin kontatuz gero, ezin da leku askotan errepikatu. Entzulegoak sorpresa eta berritasuna bilatzen ditu eta txisteak antzekoak dira munduko toki guztietan. Geuk mimika erabiltzen ikasi dugu, irria aztertzen, eta efektu txiki batzu ere sartu izan ditugu azken lan honetan. Txistearen iturria jendearen kondakizunetan oinarritzen da oro har. Literaturan azaldu dira hainbat txiste kamuflatu, baina sozializazio bideak falta izan zaizkigu.
Zeuek zer txiste meta kontatzen dituzue?
Txistea, beste gauza batzuen artean, arma bat ere bada, eta bertan norberaren ideologia isladatzen da. Alde hortatik, txiste matxista, anker edo homosexualen kontrakorik ez kontatzen saiatzen gara, politikoak geure erara botako ditugularik.
Umore saioak ugaldu egin dira gainera azkenaldian.
Gustora onartu dira zenbait programa, "Funtzioa" telebistan edo "Ama begira zazu", obra antzerkian, esate batera. Euskal kulturak hutsune nabarmena izan du alor horretan eta orain arte eutsi badu, hemendik aurrera kalitatea exijituk, du. Azken finean, ezinbestekoa irutitzen bait zait euskararen normalizaziorako hizkuntzari funtzio ludikoa erantsi eta garatzea.
A.G.
41

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazAMONARRIZ1
EgileezGOSTIN1Kultura