argia.eus
INPRIMATU
"Radio Euskadi, batetik bestera bide zehatzik gabe"
1990ko urtarrilaren 21
Idoia Jauregirekin elkarrizketan.
Idoia Jauregi:
"Radio Euskadi, batetik bestera bide zehatzik gabe"
Oraintse atera berriak diren ClES-en datuen arabera, Bilboko Radio Euskadik 100.000 entzule ba omen ditu. Baina zenbatekoa da bertan egiten den euskara kopurua? Honetaz jakiteko eta beste zenbait gauzetaz Idoia Jauregi errenteriarrarengana jo dugu.
ARGIA.–Radio Euskadi sortu zenean, elebitasun baten barnean mugituko zela esan zitzaigun, non geratu dira proiektu haiek?
Idoia Jauregi.–Teorian ideia horrekin sortu zen baina orain urte batzu erabaki zuten Donostiako Euskadi Irratiak euskara hutsez egiten zuenez, Bilbokoa erdarara murgildu gehienbat. Zenbait gauza sartzen dira euskaraz, gero eta gutxiago egia esanda, baina ulertu behar da oso zalla egiten dela erdarazko programazio batetan euskarazko gauzak sartzea.
A.–Zer arrazoi eman zituen Gorordok, orain lau urte eman zen aldaketa es trukturala emateko?
I.J.-'Radio formula' batetara aldatzeko arrazoirik pisutsuena, audientziaren igo beharra izan zen. Momentu haietan ez zen ia programarik egiten; informatiboren bat, kirol irratsaioren bat eta beste guzia musikak albisteekin tartakatuz jaten zuen. Geroago hasi ziren zenbait programa sartzen, eta momentu batean ez zen 'radio formula', ez irrati normala. Nik esango nuke beti ibili dela alde batera eta bestera bide zehatza zein den jakin gabe.
A.–Zuretzat pertsonalki zer suposatu zuen?
I.J.–Niretzat 'palo' haundia izan zen. Ez dut uste irrati publiko batek horrelako programaziorik egin beharko lukeenik (radio formula) eta ez nengoen batere ados aldaketa horrekin.
A.–Zer eragin izan zuen euskararentzat aipatzen dugun aldaketa hark?
I.J.–Euskararentzat baino komunikabide berarentzat eragin haundiago izan zuen, izan ere irrati publiko bat horrelako irrati bihurtzea... Garai batean irrati honek elibidun izena zuenean, saiatzen ginen euskarazko programak egiten eta euskal kutsu bat ematen irrati honi. Euskararenganako beste jarrera bat zegoen. Zailena da euskara sartzea programazioan gauza normala bezala, ezin ziren egin programak euskaldunentzat bakarrik.
J L AIZPURU
61


GaiezKomunikabidIrratiaRadio Euska
PertsonaiazJAUREGI4
EgileezAIZPURU3Komunikabid