argia.eus
INPRIMATU
"Múgica Erreforma adabaki bat besterik ez da"
1990ko urtarrilaren 21
Donostiako Entzutegiko fiskala den Isabel Rodríguezi elkarrizketa.

Isabel Rodríguez Mateo (Donostiako Entzutegiko fiskalea):
"Múgica Erreforma adabaki bat besterik ez da"
ARGIA. - 'Múgica Erreforma' zuzena al da Justiziaren egoera konpontzeko orduan?
Isabel Rodríguez. - 'Múgica Erreforma' Justiziaren adabaki bat besterik ez da. Justiziak erreforma sakon bat behar du eta hau eta bihar goizean iritsiko. Baina Erreforma honen pundu positiboren baten bila hasiz gero, pertsonaren oinarrizko eskubideen bermarik urratu gabe prozesoaren tramiteetan lortzen duen bizkortasuna nabarmenduko nuke.
A.–Erreforma honen aplikapenak atzerapen handiagoak ekarriko dituela kritikatu da. Zein da zure eritzia honezaz?
I.R.–Justiziaren kolapsoa aurreko urteetatik datorrenez errealista izan beharko luke erreforma honek. 'Penal'eko epaitegi berriekin atzerapenek gora egiten jarraituko dute. izugarrizko lana dutela sortzen bait dira, zeren ezin dira multzoka ospatu 6 urtetatik beheragoko zigorra jaso dezaketen auziak. Gipuzkoako kasuan, dauden 'penal'eko 4 epaitegietatik bik soilik funtziona dezakete funtzionariorik ez bait dago eta 3. eta 4. epaitegietan magistratua soilik dago.
A.–Hala ere, Erreforma honi egin zaion kritika larrienetakoa defentsaren errekurritzeko ahalmena murrizten dela eta fiskalaren ahalmena handitzen dela izan da. Nola dakusazu hau?
I.R.–Fiskalei boterea handitzea positiboki baloratzen dut! ea behingoz Konstituzioaren 24. artikuluak dioena betetzen den, zeinean agertzen den pertsona orok atzerapenik eta inolako luzapenik gabeko epaiketa izateko eskubidea duen Erreforma honen bitartez frogak ahozko epaian aurkeztu dira, honela tramite antzuak baztertuko dira eta epaiketak ez dira errekurtsoen erruz urtez luzatuko, zeren errekurtso hauen helburua ez zen inkulpatuaren defentsa egitea epaiketa atzeratzea baizik.
Nik fiskaliak ikerketa aurrera eraman dezan aldeko naizenez ongi dakusat fiskaliari eman zaizkion botereak.
XABIER LEKUONA MIKEL ARRIETA
15


GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazRODRIGUEZ3
EgileezLEKUONA6Gizartea
EgileezARRIETA4Gizartea