Egenio Arozenarekin elkarrizketan.
Eugenio Arozena:
"Lakuako Kultur Saila Antzerti-ren gainetikan dago"
ARGIA.–Zertarako kontratatu ziren bi kataluniar 'experto' Eusebio Larrañaga Jaurlaritzako Kultur Sailera heldu zenean?
E. AROZENA.–Erreflexio modura ze aldakuntza egin, ze bide hartu aholku emateko. Azken batean, Antzerti-ren konfigurazio bat egiteko. Konfigurazio berri horren arauera bi ziklo eratu dira: lehena, udal eta aldundi tailerretan egitekoa (bi urte); bigarrena, Donostiako Antzerti-n (beste bi urte). Taldeak ere bi izango dira: euskarazkoa eta erdarazkoa. Eta matrikulaketak bi urtetik behin egingo dira, zeren eta urtez urte egiteak suposatuko luke aktore aldetik izugarrizko mugimendua.
A.–Udal tallerrak homologatzeko asmoa ez da berria. Gogoan daukat gutxienik 84-85. ikasturtean horren ideia azaldu zela...
E.A.–Bai, hala da.
A.–Kataluniarren proposamen horri 89-90. urtean heldu zaio. Baina kataluniarren lehentasunezko proposamena Antzerti patronato edo ente autonomo bilakatzea zen, eta ez Administrazioaren menpekotasunez jarraitzea. Behin baino gehiagotan erreibindikatu izan da hori. Ez da komenigarritzat jo ala?
E.A.–Nik hori ez dakit. Baina uste dut ente autonomoa egiteko aurrena guk gorputz hartu behar dugula. Antzerti-ren etorkizunaz zuhur aritu behar dugu, ez bait dakigu oraindik ze bidetara joango den.
A.–Zergatik aldatu zen Antzerti-ko egoitza Donostiako Andia kaletik Zorroa. gara?
E.A.–Ez dut uste arrazoirik badagoenik. Andia kaleko egoitza beti probisionala izan zen. Eta oraingo aldaketa ez da aukera txarra. Uste dut hemen askoz hobeto gaudela. Gainera, ez gara harritu behar Zorroaga-ko egoitza ere probisionala bada. Hara eta hona ibiltzea teatro talde eta eskola guztiekin pasatzen da.
A.–Zorroagako egoitza alokatua dago eta aurten amaitzen da kontratua...
E.A.–Donostiako Udalarena da eta ez dugu oraindik hitz egin. Ez dakit zer gertatuko den. Urtetik urtera erabakitzen da kontratu berria egitearena. Orain behintzat hemen gaude. Gerta liteke Udalak egoitza hau beste zerbaiterako behar izatea.
A.–Kataluniarren aholkularitza arnaitu eta irakasleak bota egin ziren Antzerti-tik oposaketak konbokatzeko. Desertuak utzi ziren (88ko abendua).
E.A.–Aurkeztu zirenek maila ematen ez zutelako.
A.–Baina oposaketa haiei errekurtsoa sartu eta arazoa Madrilgo Auzitegi Gorenean dago erabakiaren zai. Zergatik atera ziren 89ko abenduan beste oposaketa batzu aurrekoetan sortuteko atera konpondu gabe?
E.A.–Hori ezin dizut nik erantzun. Administrazioko gorabeherak ezin dizkizut nik erantzun. Lakuako Kultur Saila Antzerti ren gainetikan dago.
A.–Eusebio Larrañagaren erantzunkizuna al da oposaketak konbokatzea, oposaketako tribunalak plazak hutsik uztea, oposaketetako aktak ez sinatzea...
E.A.–Lakuan galdetu.
A.–Bitartean lan kontratu tenporalak egiten segituko du Antzertik, programak kurtsilo moduan betez?
E.A.–Bai.
A.–Hori petatxo politika egitea da.
E.A.–Petatxoka bizi gara Euskal Herri oso honetan.
A.–Eta noiz arte horrela?
E.A.–Ez dakit. Ezin dizut erantzun, Lakuako Kultur Saila Antzerti-ren gainetikan dago.
GORKA ARRESE
47