«Euskadik politika laborala legislatzeko gai izan behar du»
1990ko urtarrilaren 21
Juan Miguel Mendozarekin elkarrizketan.
Juan Miguel Mendoza
«Euskadik politika laborala legislatzeko gai izan behar du»
Klandestinitate sasoia gogoratzen du Juan Miguel Mendozak ELAren garai bateko kontuak galdetzen dizkiogunean. Zarauztarra jaiotzez, Alfonso Etxeberria" ren ezagun handia, sindikatuaren barnean pisuzko buruzagia dugu ELAren Batzorde Nazionaleko kide hau. Bere kezka handienetako bat zentralismoak euskal sindikalismoari ezartzen dizkion zangalatrabak dira.
ARGIA.– Nola ulertzen dituzu ELAko idazkari nagusia den Elorrietak marko autonomoan erlazio laboralei buruz jaurtiki berri dituenak?
J.M. Mendoza.–Hau gure eskakizun zahar bat da. Egun euskal politiLkri eta Instituzio guztiei ere gai honetaz ez ahaztutzea eskatzen diegu, zeren tranferentzia eta hainbat negoziaketa aurrera eramaten badute ere, gai hau Madrileko gobernuaren konpetentzia esklusiboa da eta guk eskatzen duguna konpetentzia hauek Euskadirentzat esklusiboak izatea da. legislazio laborala Euskadiko Instituzioetan egitea nahi dugu, INSS, INEM eta honelakoak transferibleak dira eta gure eskuetan egon beharko lukete. Eta gainera, ez pentsa gauza ezin eskurakorrez ari garenik, Euskadin lor bait ditzakegu. Euskadik politika laborala legislatzeko gaitasuna behar du.
A.–Lan Harremanetako Kontseiluak, hau da, langile eta patronalaren arteko negoziaketa kolektiboa aurrera ez doanean ararteko lana egiten duen kontseiluak funtzionatzen al du? Ala itxura gordetzeko besterik ez dago?
J.M.M.–Bai eta ez da erantzuna. Gauza hauek konpontzeko premiazko instituzio bat da. Urte batzuetan apaltasun batean izan da ez zegoelako lan dinamikarik. Gure planteamendua hori berpiztea da, indartzea eta guk bultzatzen ez badugu ez da aurrera joango, hori gerta dadin interesak daudelako.
A.–Zure hitzen arabera dauden tresnak hor daude baina ezin dira erabili.
J.M.M.–Tresnak sortzeari ez zaio garranizirik kendu behar.
A.– Baina INEM eta helakoetan euskal sindikatuek ezin dute ezer ne. goziatu, guztia kanpoek Madrilen lotzen bait dute.
J.M.M.–Guk nahi izanez gero Madrilen sarrera dugu baina sindikatu batek langileen interesak non defendatu behar diren jakin behar du eta gaur egun pentsio legea Madrilen negoziatuko balute hara joango ginateke baina hori beste lapiko handiago batean sartzen dute eta lapiko horretan pakto soziala lortu nahi du gobernuak eta gu ez gaude horretarako prest. Ez Espainia mailan pinteatzen delako, Euskadi mailan ere ez. Tranpa bat luzatzen digute eta honetin sindikalismoa hiltzen ari da.
A.–Eta honen aurrean, zuek sindikatu abertzale bezala zer egin dezakezue?
J.M.M.–Sindikatu euskaldun eta abertzale bezala tresna horiek gure eskuetan izateak Euskadin beste politika bat egitea errazten du, posible delako gainera. Euskal instituzioek eskatzen badute gure laguntza izango dute baiana hori negoziaketa politiko bat da.
9