J.M. Balerdi Mugika abokatuarekin elkarrizketan "Mugica Erreforma"ri buruz.
«Egitura okerrak aldatzen ez diren artean...»
ARGIA. - 'Múgica Erreforma' zuzena al da Justiziaren egoera konpontzeko orduan?
Jose Manuel Balerdi.–Legea Justizaren efitaziaren atzetik dabil baina ene eritziz, egungo egoera sortzen duten egituren aldaketarik gertatzen ez bada ez dut uste hiritarronganako zerbitzua hobeagotuko denik. Hala ere, okerrena datozen urteetan zerbitzuaren benetako erreforma suertatzeko egitasmorik ez dagoela da.
Positiboena, akaso gauza positibo bakarra, epaitegien kopururen handitzea da, nahiz Legeak berak dioen arabera funtzionamendu egoki bat izateko 1988.ean zeuden epaitegien kopuru bikoitza egon beharko lukeen egun martxan.
Eta Legeak ezagutzen duen kontzentratzeko joerak Herrialdeko hiritarrei kalte handia egongo die, zeren Distritoko epaitegiak desagertarazteaz gain, 'Penal'eko epaiketa guztiak hiriburuan derrigorrez egingo bait dira; garai batean ez zentralizatua zegoen zerbitzu bat zentralizatu egin dute, baina epaiketen azkartzeko balioko balu, agian... baina horretarako ere balio ez badu...
A.–Erreforma honen aplikapenak atzerapen handiagoak ekarriko dituela kritikatu da. Zein da zure eritzia honetaz?
J.M.B.– Edozein aldaketak bezala egungo kolapsoa honen eraginez da baina ez du garrantzi berezirik. Larriena inolako prestakuntzarik gabe lan berrietara igortzen diren funtzionarioak dira. edota epailerik gabe gelditu diren epaitegien egoera.
A.–Hala ere, Erreforma honi egin zaion kritika larrienetakoa defentsaren errekurritzeko ahalmena murrizten dela eta fiskalaren ahalmena han ditzen dela izan da. Nola dakusazu hau?
J.M.B.–Espediente penalei dagokienez aldaketa batzu jasaten dute, batez ere arindu eta bizkor daitezen; era berean, helburu berdinez fiskalei eginkizun berriak eskaintzen zaizkie. Gainera 1989.go erreformaz kalte fisikoa gertatzen ez diren trafiko istripuetako epaiketa gutxiago ospatzen da. Justizia administrazioa itolarritik ateratzeko aukera handiagoak dituelarik.
Azken erreforma hau ezik beste guztia tramiteak nola edo hala konpontzeko, eta hiritarrek Justizia administraziotik jasotzen duten zerbitzu hobeagotzeko balioko ez duen zerbait da. Nahiz erreforma positibo batzu ezarri, sakoneko egungo egoerak ez du laguntza berezirik jasoko.
Xabier lekuona
Mikel Arrieta
16
GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazBALERDI1
EgileezLEKUONA6Gizartea
EgileezARRIETA4Gizartea