argia.eus
INPRIMATU
«Herria alde batetik doa eta eliz jerarkia bestetik»
1990ko urtarrilaren 14a
Jon Arrizibitarekin elkarrizketan.
JON ARRIZIBITA:
«Herria alde batetik doa eta eliz jerarkia bestetik»
Frankismoaren kontrako burrukan egin zen ezaguna Jon Arrizibita, Gorritiko apaiza, erresistentziaren sinboloetako bat izatera heldu zunean. Frankismoa eta gero ere ez da geldirik egon: euskara dela, politika dela, ekologia dela edo dena delakoa dela, beti aurkitu du non burrukatu 57 urtetako beteluar honek. Hitz gutxitan eman digu bere bizikera eta pentsakeraren berri, Gorritiko 'Jauregi' baserriko sukaldean.
Kazaterienganaho mesfidantza handia nabari zaio Jon Arrizibitari. Argazki makina atera dugunean ere atzera egin digu hasieran, ea hori ere beharrezkoa den. ..'Panorama'koek ere argazki eta guzti nahi zuten: ezta pentsatu ere! Ateratzeko argazkiak elizari. Badakigu zer nahi izaten duten: jendea karakterizatu eta disparaderoan jarri. Hori nahi izaten dute J'. Argazkiei ez die uko egin azkenean, baina argazkilariari errezeloz begiratu dio solosaldi osoun zehar.
Betelun jaio zinen, 1932. urtean. Ze giro bizi izan zenuen gerraondoko garai haietan?
Familia umil batean bizi nintzen, ekonomi aldetik normala baino pobreago zen familia batean; maizterrak ginen. Giroa ez zen batere euskaltzalea, alderantziz. Beteluko giroa'beti izan da umeei euskaraz irakastea, baina gero, eskolaren garaia iristen zenean, ba, erdara. Erdara kalean, erdara eskolan, erdara doktrinean. Ia ia euskara ahotik galtzear genuen, nik neuk ere bai.
Eta etxeko giroa?
Ez zen errejimenaren aldekoa, alderantziz. Amak beti kontatzen zidan Beteluko gazterik hoberenetako bat nola hil zuten falangistek, karlistek eta. Estudiantetan, seminarioan eta, ez zen giro berezirik. Beti elkartzen ginen langileen erreibindikazioak segitzen zituztenekin. Gure ezinegona eta gure abertzaletasuna hortik zuzentzen genuen, ez zegoen beste biderik.
Oilarraren kukurrukua tarteketzen zaie, sarritan, Gorritiko apaizaren erantzun labur eta xumeei Berak bizitakoak kondatzeko beldurrik ez duela dirudi, baina hitz jarioa segituan bukatzen zaionetakoa da.
Ikasketak bukatuta, apaiz zinelarik, beste lanetan ere aritu zinen.
Egia da, nekazari batzuei kooperatiba bat egiten' lagundu nien: kamioi bat zuten eta nire lana hori eramatea zen; horrela ibili nintzen, urte batzutan, txoler bezala.
Erresistentzia antifrankistaren garaia zen hura. Nola gogoratzen duzu sasoi hura?
Badakizu, ETA hasi zenean laguntza eskatzen zuten: lekuak behar zituzten, eta gu ez ginen ukatzen.
Gorritiko apaizaren izena ezaguna egin zen erresisteniziaren sinbolo edo omen zinen.
Ez, orduan niré izena, lehenbizi, ihes egin beha izan nuelako zabaldu zen. Hiru hilabete egin nituen ikasita, bestaldean. Bigarrengoan berriz detenitua izan nintzelako. Sei hilabete egin nituen gartzelan.
Jende askok erreibindikatzen du beretzat antifrankista izatearen ohore hori.
Lehen kontrakoak zirenek orain ere jarraitzen dute kontrakoak izaten. Besteak kapaz dira akusatzeko apez abertzale bat lehen akusatzen zuten bezalaxe. Eta horiek ez dira gaurkoak, lehengoen semeak dira.
Euskararen egoerari buruz oso kezkatua egon zara; irakasle bezala ere ihardun izan duzu. Zergatik daude, inguru hauetan, hain hurbil dauden zenbait herritan halako kontrasteak? Herri batzuk zeharo euskaldunak, eta besteak erabat erdaldunak...
Segun zein egon den apez... apezak erdarara jo badu, herriak ere hala egin du. Eta gero, apezen mentalidadea ez dakit zuek badakizuen nola den baina, euskarak balio badie berak nahi dutena lortzeko, euskara bultzatzen dute, baina ikusten badute euskarak lagundu beharrean estorbo egiten duela, alde batera uzten dute eta erdarara pasatzen. dira. Ez pentsa apezek abertzaletasunagatik heltzen diotela euskarari. Apezek animak salbatzeko egiten dituzte ahaleginak baina arimak salbatzeko zerbitzen badiote erdarak hobeki, ba erdarara.joko dute.
Gorriti herri euskalduna izatea zuri zor al zaizu?
Oraindik hona hondamendia iritsi ez denez, galtzeko arazorik ez zuelako gorde da hemen euskara. Hemen egon diren apezek euskara normal egin dute. Orain nik egiten dudan borroka orain arte bezala jarraitzeko da, zeren orain baldintzak aldatu bait dira. Orain denak kontzentrazioko eskoletara doaz Lekunberrira eta, eta hortik etorri da umeari euskara ahotik kentzea, lortu dute kentzea. Umearenizat, badakizu, jostatzea da garrantzitsua. Bada, euskara jolasetik kentzea lortu dute Lekunberri alde horretan.
Nola dakusazu euskararen etorkizuna, oro har?
Euskararen etorkizuna herriaren etorkizunarekin lotuta ikusten dut. Herriari bere berjabetasuna osotara menperatzeraino kentzen bazaio, euskara galduko da. Eta alderantziz, herria bere berjabetasana eta bere autodeterminazioarekin, zenbat eta pauso gehiago egiten dituen independentziaren alde, orduan eta etorkizun hobea euskararentzat.
Abertzaletasunak egin al du gora Nafarroan?
Beste garai batzuekin konparatuez gero, gora egin du, euskarak ere gora egin du, eta batez ere aliabetatzeak. Orain hortxe gaude, ez gora eta ez behera, borrokan! Nik uste gora goazela, zeren eta ikusten dut bide politikoak egiten ari direla herri honen etorkizuna beste modu batera eramateko. Nahiz eta hain gaizki egon Nafarroan, garai honetan gauden egoera politikoan... baina ez da bakarrik Nafarroa, Euskal Herri guztia da. Eta Euskal Herri guztiak lortuko du orain dauzkan lokarriak apurtzea.
Badirudi elizako jerarkiak gero eta argiago azaltzen dituela bere jarrera politikoak. Zer iru. ditu zitzaizun hauteskunde aurretIk gotzeIek plazaratutako agiria?
Eliza hitza erabiltzeak beldurra ematen dit. Eliza ez dut ikusten bakarrik jerarkla bezala. Eliza herri kristaua eta jerarkiak osatzen dute, eta esango dizut herria alde batetik doala eta jerarkia bestetik.
Arazorik izan al duzu jerarkiarekin, zeure jarrera politikoak direla eta?
Bai, frankismoaren garaian bai. Baztertua izan nintzen. Orain ez dautat arazorik.
Hainbeste urtetan Gorriti bezalako herriska batean egon beharra ez al duzu bazterketa bezala sentitzen?
Ez ez, Gorritin 20 urte egin ditut apez bezala eta alde horretatik ez dago problemarik.
Apezek herritarrengan zuten eragin hori ez da orain hainbestekoa, ezta?
Bai, hori oso aldatu da. Orain apeza gehiago mugatzen da bere lanetara: behar bezala erlijioa erakusten, eta behar bezala justiziaren zentzua eta eskubide naturalen edo giza eskubideen irakaspenak zabaltzen baditu orduan dauka herriarekin zerikusia. Bestela ez.
Gizartearen sekularizazioa somatuko zenuen zure inguruan ere.
Bai bai, orain jendeak erlijioa onartzea nahi baduzu, behar duzu asko landu, bestela erlijioa uzten du, ez daukalako behar bezalako formaziorik.
Orain zazpi urte senaturako hautagei izan zinen. Balio al du joku politiko horrek zerbaitetan aurreratzeko?
Hori nola izan zen ikusi eta gero, holako aldrebeskeria ez zela izan ohartzen zara. Hasteko, ez nintzen neroni eskaini horretarako. Hautatu ninduten, herriak aukeratu ninduen horretarako. Orain bada nahiko gaia hautatzeko, baina garai hartan nik uste nuen ez zela hainbeste gairik eta behar zela zerbait egin herriarengatik. Pentsatu zuten behar nindutela senadoretzarako eta ni aurkezteak gure mugimendu abertzalea indartu zezakeela pentsatu nuen.
Orain beste borroka batean sartua zaude buru belarri, autobiaren kontra.
Bai bai, baina autobiaren kontra hasi nintzen garaian ez ginen hainbeste. Iruñeko parlamentuan onartu zen garai hartan . Beno , oraingo instituzionalek ere argudio bera erabiltzen dute: parlamentuaren onartua izan zela, hori da argudio guztia. Orduan herriaren sinadurak biltzen eta parlamentura eramaten ibili ginen, herriak ez zuela nahi erakusteko. Orduz geroztik hor gabiltza.
Instituzioek beren jarrera aldatu dutela iruditzen al zaizu?
Badirudi Euskadiko insituzioen aldetik altaketa egon dela, baita lanean hasi ziren enpresen aldetik ere. Oraindik gelditu gabe dagoena Nafarroako instituzioa da, eta hor dabil, ez du deus egiten, baina ez da gelditzen.
'Autobia ez baina beste zerbait bai', ala 'autobia ez eta kitto'?
Ez ez, zerbait egin beharra dago, baina egin behar ez dena autobia hau da. Hartuemanak, komunikazioak hobeagotu behar dira Nafarroa eta gainerako Euskal Herriaren artean, hori bistan da. Baina behar ez dena da bide berriak irekitzea, ez da beharrezkoa; eta hor argi eta garbi dago. Bide zaharrak hobeagotu behar dira, gaurko egunean behar diren bezala jarriaz.
Gipuzkoatik eta Nafarroatik berdin ikusten alda arazoa? Ez al da Nafarroan komunikazio horren behar handiagoa?
Nik oraindik ez dut aditu Nafarroak dituen komumkabideek ez dituztela betetzen Nafarroaren beharrak, bakarrik entzuten dut jende batzuren beharra Donostiako hondartzara lehenago edo errazago iristeko, horren beharra bakarrik ikusten dut orain arte.Oraindik ez diot inori entzun ezin dituela bere produktuak Nafarroatik atera komunikabide txarrak daudelako.
Hona gentozela, Gorritira sartu aurretik, 'Autovia bai bai' zioen pintada bat irakurri dugu bide bazterrean. Autobiaren aldeko sektoreak ere ba al dira herrian?
Beno, ez al dituzu ikusi bi Nissan berdez margotuak?
'Guardia Civilaren Nissan berde parearekin gurutzatu gara, hain zuzen ere, Gorritira sartu aurretik lehenik, eta hizketaldia baratu eta gero Gipuzkoarako bidea hartu dugunean bigarrenik. Askotan aipatu dizkigu, grabagellua itzali ondoren ere, 'berdez margoturiko Nissan-ak'
Bai.
lkusi dituzu ezta? Ba, hemen denetik dago: autobiaren alde daudenak, aurka daudenak eta Estatuaren indarrak ere badaude. Letrero horiek ez dakigu nork idatzi dituen; nik bakarrik zera dakit, letrero horiek zaintzen Estatuaren indarrak ikusi ditudala.
Nola bukatuko da gatazka hau?
Nola bukatuko den? Autobiaren kontrako koordinakundeak prestatzen ari den proposamena aurkezten duenean, eta herria ongi informatzen denean, orduan erabaki beharko litzateke. Eta ez jokatu orain hamar urte hartu zen erabaki batekin.
Norbaitek, erresistentzia antifrankistaren sinbolo izan zelako-edo Santa Kruz apaizarekin konparatu zuela aipatu diogu azken galderan. Ez omen zion inork ordura arte halaborik esan. ~Ez, ez didate aipatzen zeren eta Santa Kruz apaiza oso gutxi ezagutzen dute hemen. Herriak ez du ezagutu Santa Kruz. Dena den, konparazioa ez dut gustokoa».
1. MURUA Argazkiak: AITOR BAYO
27-30

GaiezGizarteaHistoriaFrankismoa
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazARRIZIBITA1
EgileezMURUA2Gizartea
EgileezBAYO1Gizartea