Kazetaritza ikasketei buruz eta ETBri buruz Koldo Aldalur kazetariari elkarrizketa.
Koldo Aldalur: "Unibertsitatekoak ez digu ezertarako balio"
Asteroko txoko honetara bekario bat ekarri nahi izan dugu gaurkoan. ETBn lan egiten duen kazetaria dugu Koldo Aldalur eta elkar hizketa egin diogu bere praktikak ETBn egiten dituelako beste zenbait ikaslerekin batera. 1959.ean jaio zen maiatzeko egunen batetan. Delineante ikasketak egin ondoren soldaduzkara joan beharra izan zuen orain 10 urte, euskarazko klaseak ematera ekin zion eta euskarazko karrera bat ba omen zen eta kazetaritza ikasketei heldu zien orain dela 4 urte.
ARGIA.–Zer da bekario izatea eta zein egoera laborala da zuena?
Koldo Aldalur.–Honen sinonimoa praktikak izango lirateke. Kontratu bat sinatzen da eta ikasketak batzu burutzeko, izan ere, unibertsitatean laugarren mailara arte ez dago bat ere praktikarik. Dikotonomia argi bat dago: unibertsitatean ikasten den gauza pilo batek ez digu balio gero lanerako, eta bestetik kazetaritzako lanan ikasteko mezurik egokiena praktiken bidez da eta kasu honetan bekario sistema. Ni sartu izan banintz telebistan orain lau urte, hau da, kazetaritza karrerarik gabe, lana berdin berdin egingo nukeela uste dut.
A.–Orain gutxi telebistako arduradunek langile mordoska kalera bidali du. Zer iruditzen zaizu erabaki hori?
K.A.–Jendea pasatzen denean bekario izatetik kontratatura, fabore baten gisa hartzen dute eta neurri batean horrela da, baina baita ere esan behar da telebistako arduradunek garbi uzten dutela ETBn sartzerako zein den egoera, eta zuk zeuk onartzen edota baztertzen duzu aukera hori.
A.–Oposaketei buruz zein eritzi duzu?
K.A.–Nik uste dut sistima hauek oso baliogarriak direla ezagutzeko nork balio duen eta nork ez. Eguneroko lanek erakusten dute bakoitzaren ahalbideak, zeren oposaketak egun batean egiten diren azterketak dira eta ez dira oso fidagarriak. Argi dago ere, ETBrentzat merkeagoak direla bekarioak profesionalak baino, izan ere, erdia baino gutxiago kobratzen bait dute lan kontratu beretsua egiteagatik.
A.–Zuk, konkretuki, zein arlotan egiten duzu lan?
K.A.–Ni kiroletako sailean nago eta bi eratara egiten dugu lan,batetik kamara eta sonido teknikariarekin berria gertatzen den tokira joan edota teletipoetatik berria jaso eta editatze lana egiten dut.
A.–Badirudi badatozkigula telebista pribatuak. Horien aurrean nola erantzungo du, zure ustez, ETBk?
K.A.–Nire ustez ETBk kalitatearekin jokatu behar du. ETBk diru publikoarekin funtzionatzen du eta honek erantzunkizun bat eskatzen dio eta hori kalitatearekin egin behar du.
J.L. AIZPURU
77
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIkasleakBesteak
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazALDALUR1
EgileezAIZPURU3Komunikabid