argia.eus
INPRIMATU
"Toki hau neuk egin dut on"
2021eko uztailaren 27a
Antonia, gaztaina saltzaileari elkarriketa

Antonia gaztaina saltzailea
"Toki hau neuk egin dut on"
Antonia Bilboko gaztaina saltzailerik zaharrena izateaz aparte maitatuenetarikoa ere bada. Gainera bere postua ez dago edonolako tokian. Antoniak San Francisco kalean ematen ditu salmenta orduak eta esan daiteke bero dabiltzanei gorputzeko beste atal batzuk ere berotzen dizkiela. Horiei eta gehiagori
Argia.– Zenbat urte daramatzazu lan honetan?
Antonia.–Kontuak atera behar horretarako. Nire senarra zenak Etxebarrian egiten zuen lan soldata urri samarra irabaziz, horregatik hasi nintzen 44an gaztaina saltzen. Harrezkero hemen nabilkizu, eta Jainkoak nahi duen bitartean segitzeko asmotan gainera.
Argia.–Beti ibili izan zara toki berean?
Antonia.–Zehatz zehatz ez, baina ingurua beti mantendu izan dut Zabalburu, Bailen eta aspaldion San Franciscoko hau.
Argia.–Kalez kale honetan gaztainak bakarrik saldu dítuzu?
Antonia.–Lehen izozkiak ere saltzen nituen, baina urteak ere aurrera doaz eta lan neketsua gertatzen zen niretzat, beraz saldu egin nituen horretarako neuzkan traste guztiak. Nik oso nata gozoak egiten nituen, ezagunak ziren Bilbon, baina saldu nuenean postua erosi zidanak ez zuen nahi izan tresneria errezagoa baita izozki industrialak saltzea. Izozki artesauarena galduz joan da.
Argia.–Aizu, zuk asadorea darabilzu eta beste zenbaitek trena, ba al dago diferentziarik?
Antonia.–Egin eta botera salduz gero ez legoke ezberdintasunik, baina makinan egindako gaztainak suaren goikaldean gordetzen dituzte eta luzaroan egonezgero sikatu egiten dira, asadorean, ostera, gordetzeko atera egin behar ditugu kutxabotetara manta batez estaliz, horrela hobeto mantentzen direlarik.
Argia.–Salneurriaz ezer esaten al dizute erosleek?
Antonia.–Begira ni saltzen hasi nintzenean pezetan 20 ematen ziren eta orain, berriz, bakoitzak ogerleko bat balio du, aldaketa nabaria da ezta? Normalean jendeak 100 pezetarenak erosten ditu eta hiruzpalau gehiago ematen dizkiet beti datorrelako ustelen bat edo beste. Horrela jendea pozik geratzen da eta klientela manten daiteke. Dena den, aurten gaztaina nahiko kazkar etorri da lehortearen eraginez
Argia–Zein erregai erabiltzen duzu?
Antonia.–Gaztainak erretzeko erregairik hoberena egur ikatza da. Gaztainari azala errez kendu behar zaio. horixka geratu behar du eta zaporea mantendu. Hori hobetoen egur ikatzez lortzen da. Urte batetan jarri nuen gasa baina desastre hutsa izan zen. Hurrengo urtean kendu beharra izan nuen ez baitu egur ikatzaren pareko emaitzarik lortzen.
Argia.–Jarraitzailerik ba al duzu?
Antonia. - Ni saiatu naiz zaletasuna sortzen nire familakoen artean, baina alferrik izan da, inork ez du halako esker txarreko lanbide gogorrik desio. Behin ia ia lortzen dut loba batek baietza ematea, ostera, emazteak ezetz eta ezetz azkenean ba ezetza izan zen. Horrela hemen ibiliko naiz neureari ekiten osasunak laguntzen duen arte. Gero gerokoak.
10

GaiezGizarteaIharduerakLanbide tra