MIKEL UGALDE
"Plan hau abiapuntua baino ez da"
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusian, hizkuntz eskakizunen perfilak zehazten dituen lanaren zuzendari da Mikel Ugalde; planaren buruetakoa beraz. Informazioa ez ezik, bere eritzia ere eskatu diogu.
Argia.–Bost urtetako epean beteko al da plana?
Mikel Ugalde–Ni komentzituta nago plana bete beteko dela. Orain, erritmoari dagokionez, zenbait tokitan seguru aski 2 urtetan beteko da plana, beste batzutan, aldiz, luzatu egingo da eta 5 urte baino gehiago beharko dira.
A.–Hizkuntz perfil hauen derrigortasun maila ez al duzue beheragi jarri?
M.U.–Leben irakurketa batetan nahiko motz gertatuko zaio norbaiti. 'Hainbeste zalaparta eta hau bakarrik?', galdetuko du. Benetan, hau aurrera eramaten dugun neurrian, asko egin dezakegu. batez ere gorako mugarik ez dagoelako Udala herriaren islada izango da, ez zait iruditzen bata bestearengandik urruti ibiliko direnik. Bestalde, lehentasuna euskaldunak diren lurraldeei eman diegu; erdaldunetan, lasai, garaia etorriko da horretarako ere.
A.–Plan honetan hizkuntz gaitasuna neurtu eta eskatzen da, baina erabilera ez da neurtzen ezta eskatzen ere.
M.U.–Nahiz eta arautu ez, udalekin egin ditugun bileretan erabilerarekiko kezka azaldu dugu. Jarraipen bat ere egingo dugu. Arlo honetan bi lan moeta ditugu. Batetik, barrura begira egiten direnak: kasu hauetan arduradun politikoek hartu beharko dituzte erabakiak. Eta bestetik, jendearekiko harremanetan egiten direnak: hemen jendearen eragina da garrantzitsua.
A.– Udalen bat eta HPIN erizpideen alidetik adostasunera heltzen ez badira, azken erabakia udalarena da, ezta?
M.U.– Erizpideetan ez da arazorik izango. Zergatik? Legea nahiko kontsentua dagoelako, eta legebiltzarrean ez den indarrek ere gurditik tirako dutelako. Kanpo nahiko pragmatikoa da aurrera egiteko.
A.–Baina plan honek ez du hizkuntza baten iraupenerako funtsezko diren gune elebakarrak bultzatu eta babestera jotzen.
M.U.–Kontuan izan behar dugu zein lege esparrutan gauden: Euskararen Legea dugu, hau Estatutuaren baitan dago. eta Estatutuak Konstituzioa du gainetik. Erdaldun baten hizkuntz eskubidea zapaltzen ez den neurrian bultza eta eragin behar da elebakartasuna. Beno, espresio hori ez zait gehiegi gustatzen zorionez elebakarrak ez garelako. Orduan, euskaraz bizitze hori bultza egin behar da. Ziur nago, lege joku zelai honetan, eta lege honetaz baliatuz, udaletxe bat baino gehiago euskara hutsez funtzionatzera helduko dela.
A.–Plan honek Euskadi Komunitate Autonomoaren eremua hartzen du soilik. Egin al da euskararen eremu osorako ezer bateratua egiteko ahaleginik?
M.U.– Euskararen lurraldea bat da, baina administrazioak. eta beren gidariak, desberdinak. Harremanak badaude baina, egoera oso konplexua da eta. ez dira nahi bestekoak. Momentuz ez dago behar den komunikazio hori. Erdaraz esaten da, 'dos no riñen si uno no quiere' ez dut esan nahi hala ere arazoa beraiena baino ez denik...
A.–Bost urtetako epe hau e ta gero zer? Ba al dago epe luzerako aurrikuspenik?
M.U.–Bost urtetako plan hau abiapuntua baino ez da. Bost urteren buruan ebaluazioa egingo dugu eta pausu berriak eman beharko dira
17