Andoaingo telebistako zuzendari eta bideo eskolako buru den Iñaki Aizpururi elkarrizketa.
Iñaki Aizpurua: "Profesionaltasun maila bat behar da telebistan''
1946.eko azaroaren 14.ean jaio zen Leitzan Iñaki Aizpurua. Berau dugu Andoaingo telebistaren zuzendari eta bertako zine eta bideo eskolako buru. Urteetan ibili zen Londresko agentzi batean Euskal Herriko berriak biltzen eta orain dela bi urte Andoaingo telebistaren ardura hartu zuen.
Argia.–Zein izan zen Andoaingo telebista sortzean bere helbururik garrantzitsuena?
Iñaki Aizpurua.–Gure helbururik garrantzitsuena ikasleek esperientzia hartu dezaten medio egoki bat jartzea izan zen. Beren praktikak egiteko oso medio baliogarria da.
A.–Zenbat denbora emititzen duzue egunean zehar eta zer tipotako saioak egiten dituzue?
I.A.–Egunero eta zazpiterdiak aldera, hamar minututako informatibo bat egiten dugu. Dokumentalak eta mahainguruak ere aurrera ateratzen saiatzen gara. Gainontzeko orduak munduko beste telebistak konektatuaz betetzen ditugu izan ere antena parabolika bat dugu. Eguerdiko ordubatean ere informatibo labur eskeintzen dugu.
A.–Zer motatako jendeak osatzen du Andoaingo telebista?
I.A.–Andoaingo zine eta bideoa eskolalo ikasleak dirade telebista honetan beren praktikak egiten dituztenak. Bostehunen bat ikasle egongo dira matrikulatuak eta bigarren mailako F.P.koek hasten dira praktikak egiten. Errealizazio eta produkzioan espezializatzen dirade hiru urtetako karrera honetan.
A.–Zer nolako irtenbidea dute Andoaingo telebistan ikasten duten ikasleek?
I.A.–Galdera honi erantzutea nahiko erlatiboa da. Lehenengo promozioan 67 ikaslek bukatu zuten eskola, hauetatik 40renbat izango dira jadanik kolokatuak.
A.–Nolakoa izan da Andoaingo herriaren erantzuna telebista honen aurrean?
I.A.–Eguneroko berriak interes haundiarekin jarraitzen ditu jendeak eta mahainguruak ere arrakastarik izaten dute. Ikasleek eginiko bideo klipak ere gustatzen dira. Ikusleen kopuruaz eta gure telebistaren kalitateaz jakiteko, enkuesta bat burutzen ere ari gara.
A.–Zaila al da honelako telebista bat aurrera ateratzea?
I.A.–Bai zaila da eta oso gogorra. Telebista bat zuzentzeko medio onak eta kondizio egokiak behar dira, bestela oso gogorra egiten da. Profesionaltasun maila bat ere behar-beharrezkoa da.
A.–Telebistarekin gerta diteke irrati libreen fenomeno antzekoa?
I.A.–Ari dira esperientzia interesgarriak ematen batez ere Catalunyan. Jadanik badaude 100 emisora martxan eta gainera Generalitateak lagundurik. Hemen oraindik ez da horrelakorik gertatu nahiz eta egin diren intento batzu: Plentzian, Galdakaon, Ondarrun; eta Gipuzkoan berriz Eskoriatzan kable bidezko telebista bat daukate, Arrasaten telebista bat montatzeko asmoa dute aspaldidanik eta abar.
J.L AIZPURU
57
GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebAndoain tel
PertsonaiazAIZPURUA5
EgileezAIZPURUA5Komunikabid