Patxi Solabarrieta, Gijoneko futbol jokalaria
Patxi Solabarrieta'gaz IzketaIdi Bat
Ondarrotarrak fubolian barriak gara, oraindik atzokoak. Erri guztiak nabarmentzen dira zeregiñen baten ta Ondarru be zenbait jolas edo kiroletan gei geian agertu izan da. Arrannketan aldi baten ondarrutarrari aurrea artzeko makalak ez ziran izan biarko.
Ta zestosko pelota jokoan be punterengoak euki izan doguz: Isidoro, Guillermo ta abar. Gaur egunian be joko au dala ta gure erri izena naiku aitatzen da.
Baiña fubolian zer kontau gitxi dautagu. Ondarru'ren fuboleko kondaira guztia, oraintsu arte, Juanito Urkizu'gaz asi ta amaitzen zan. Berau izan da la gaur arte gure erriak euki izan daben goi maillako ostikolari bakarra.
Orain asi dira tarteka_tarteka agertzen erbesteko ekipuetan jokatzen daben ostikolariak.
Ta euretatik urtenena Pako Solabarrieta dala esan leiteke, Gijon enjoRkatzen dabena.
Gijon_ek zer esan asko emon dau aurten bere maillan; ango aurrelariak etsaien atetan baloia sartzeko tartea billatzen ez dira makalak izan. Ta euretatik, aurrelarietatik, nabarrnenena gure erritar gazte au izan da.
Origaitik, bere argazki ta kontutxu batzuk ZERUKO ARGIA onetara ekartea boruratu yaku, gaxteen artean aldizkari au ezagutu eragiteko bidea izan leitekela ta.
Pako-gana urrerarzeaa ez yaku asko kostau, arrain fabriketako erriko langille guztiok ia lagun lez alkar artzen dogulako. Ta Pakok ba_daki arrain fabriketako lan zikiñaren barri. Orain, beretzat zorionez, iges egin dautsala esan leiteke.
Ara emen beragaz euki dogun jardona:
–Kaixo Pato. ZERUKO ARGIA_n agertzeko zure faboleko kontuak jakin nai neukez ta itaun batzuk egingo nentzukez, txarto ez baderitxozu.
–Bai, gizona, bai, itaundu nai dozun guztia ta nik eran tzutekoa bada jakin barik ez zara gelditu_ ko.
–Olakoetan asteko oitura dagon lez asiko gara gu be.
Noiz jaio ziñan?
–1540'garren urteko Azilla_ren 9_an.
–Ta nun ta noiz asi zi,uan fubolian lenengo jokatzen.
–Aurrera_ko gaxteekin, amasei urte neukazalarik andiakin asl nintzan ta gero Mutriku ta Eibar_ en be bai.
Gero barriro Aurrera_ra biortu nintzan. Ta orain urte bitik Gijan_ en dakizun lez.
–Aurten ez dezuz jokatu joku edo partidu asko. Zergaitik?
Sarritan lez zauritu egin nintzalaLo.
–Ta min arize ori zelan Izan zan ba?
–Langreo_ren aurka geniardula ango ostikolari bat belaun gaiñera jausi yatan ta erderaz esan oi dan ``rotura de ligamentos"edo dana_dalakoa euki neban. Ori zala ba_ dira lau illabete ta oraindik ziaro osatu barik daukat.
–Gizon, gol asko sartu daben etipua izan da; zenbat sartu dozuez ta zeuk zenbat sartu dezuz?
60 sartu genduzan Liga_n ta nik 18 sartu nituan. Kopa_n barriz 20 sartu genduzan ta nik 6.
–Orratio joko guztiak jokatu al izan bazenduz zeuk baiño geiago askorek ez eben sartuko. "Maximo goleador orretan zenbatgarren gelditu zara?
–Danak jokatu ez da be ogel partidu jokatzera eldu banintz lenengo geldituko nintzala uste dot. Liga_n amambi joko bakarrik jokatuaz bigarren gelditu nintzan.
–Tamala izan da euki dozun zoritxarra, bestela zugaz konturatu zeintekezan ta arduratu lenego maillaho ekipu batzuk. Iñungo deirik euti dezu?
–Nik neuk ez dakit ezer, nigana zuzenian iñor ez da eldu, baiña Izparringietan irakurri neban Bartzelona_k eta beste lenengo maillako ekipuren batek eroan nai ninduela.
–Datorren urtean be Gijon_en jokatzeko asmotan zara?
–Bai, iru urterako Izenpetu dot egiunea oraintsu, lenengo urtean baiño oskotaz baldintza obeagotan.
–Ondo konpontzen zara ango lagunataz?
–Edonun dago jende ona baiña Gijon_en baiño alkartasun obeagorik iñun be ez. Zuzendari edo diretibuakin be guztiz pozik nago ondo artzen nabe_ta
–Luzeegi be ba_ goaz ta azkenengo itauna, Len Bizkalko ostikolari guztien gogoa Bilbo_ko Atletic_en jokatzea izaten zan. Gaur Atletic asko beratu da, gaur Atletic_ek entzute gitxi emoten dau, baiña bertan jokatzea atsegin izango litzatizu?
–Bai ta gogo andiakin gaiñera. Neure errialdean ta neure kutuna dedan ekipuan poxik andienagaz jokatuko neuke.
Ederto Pako; esan biarrik ez daukazu zure gora egite onek asko poztu nabela Eskerrik asko alkar Izketa au egiteko emon dozun erreztasonagaitik ta la zori on bat suerte on bat izaten dozun.
KAMIÑAZPI
11
GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazSOLABARRIE1
EgileezKAMIÑAZPI1Kirola