argia.eus
INPRIMATU
Talde indartsu eta garrantzitsua lortu dugu
1989ko azaroaren 19a
Juanin Aguirregomezkorta eskubaloi jokalariari elkarrizketa.

JUANIN AGUIRREGOMEZKORTA
Talde indartsu eta garrantzitsua lortu dugu
Hamaika urtetan Bidasoan aritu ondoren, Eibarko Arraten dabil gaur egun Juanin Aguirregomezkorta sanjuandarra. Pedro Salcedorekin batera, ekipoaren funtsa bilakatu da Juanin, beti ere gazteei erakusteko asmoz.
ARGIA.- Noiz eta non hasi zinen eskubaloian jokatzen?
J. AGUIRREGOMEZKORTA.- 9 urte nituelarik Errenteriako Don Bosco eskolan hasi nintzen jokatzen, han 16 urte bitartean aritu nintzelarik. Ondoren, eta jubeniletako azken urtea nuenean, Errenteriako Oarsok fitxatu ninduen; azkenik, eta dagoenelo 17 urte nituenenan Bidasoara eraman ninduten, han 11 urte egin nituelarik.
A.- Bidasoakoa oso etapa garrantzitsua izan zen, Zer deritzozu horretaz?
J.A.- Bai hala da, epoka handia eta oso garrantzitsua. Hasieran maila xumeko ekipo gisa hasi ginen, baina gutxinaka gutxinaka gora jo genuen, azkenik txapeldun suertatu ginelarik. Europan jokatzea ere oso garrantzitsua izan zen.
A.- Irteera ordea ez zen merezitakoa izan?
J.A.- Hori dio jendeak eta egia esan guri ere hori iruditzen zaigu. Hamaika urte ekipo batean egon ostean, gauzak beste era batera egin beharko lirateke. Egia da gida batzordekoek eta entrenatzaileak erabaki behar dutela zer motatako ekipoa nahi duten egin, baina beste era batera noski.
A.- Ekipo asko izan ahal zenituen aukean?
J.A.- Ohorezko mailako lau edo bost. Baina dagoeneko 29 urte izaki eta 6 urte hemen lanean ihardun ostean oso zaila suertatzen da kanpora irtetzea Filosofia honen arabera, Arratek eginiko aukera zen egokiena, hartutako erabakiaz inondik ere damutzen ez naizelarik.
A.- Juanin -Salcedo. Aldendu ezineko bikotea?
J.A.- Ez, baina garai eta egoera berdinean hasi ginelarik jokatzen, bide bera eraman dugu. Hasieran zaletasun bezala hartzen genuen eskubaloia, lana egitea beharrezkoa suertatzen zelarik (duela hamar urte). Gaur egun ekonomikoki igo egin da, egoera zertxobait hobetu egin delarik.
A.- Zer iritzi duzu aurtengo Arrateri buruz?
J.A.- Ekipo gaztea eta esperientziarik gabekoa zen hasiera batean, baina gu biok eta atzerritarren prezentziaz, asko berdindu da gazte eta zaharren arteko oreka. Oso talde garrantzitsua eta indartsua lortu dugula uste dut.
A.- Orain arteko emaitzak oso onak izan dira. Noraino aila zaitezkete?
J.A.- Ez dugu helbururik jarri nahi, baina poliki poliki neurketak irabaziz joanez gero goran ibili gaitezkeela uste dut. Ilusioa eta indarra badaukagu...baina ikusiko dugu. Hasiera batetan zortzi lehenengoen artean sartzearekin konformatzen ginen, eta hori lortuz gero denboraldi bikaina izango litzateke.
I.G.
17

Gaiez\Kirola\Eskubaloia
Pertsonaiaz\AGIRREGOME2
Egileez\GOIKOETXEA5\Kirola