argia.eus
INPRIMATU
Laxaro Azkune: "Gazte Jendeak lekurik ez irratian"
1989ko azaroaren 19a
Laxaro Azkuneri elkarrizketa.

Laxaro Azkune: "Gazte Jendeak lekurik ez irratian"
Laxaro Azkune Oñatzko(Azpeitia) baserri batetan jaio zen. Sei urte daramatza Loiola Irratian eta aurretik beste zortzi pasa zituen Loiolako Karmelo Etxegarai Ikastolan irakasle lanetan. Bertsolari munduan ere aski ezaguna dugu, txapelketa nagusiko gaijartzaile trebea dugularik.
ARGIA.–Noiz eta nolatan hasi zinen Loiola Irratian lanean?
Laxaro Azkune.–Irakaskuntzatik irratira pasatzea nahiko kasualitatea izan zen. Ez nuke esango ikastolan aspertuta nengoenik, ez da gutxiagorik ere baina haserako berotasun hura itzaltzen ari ote zen edo... gure garaian izugarrizko militantismoa zegoen baina gerogoko jendearengan ez genuen ikusten horrelako berotasunik...Ikastolak izugarrizko gorakada izan zuen,eta gero eta funtzionari itxurako jende gehiago hurbiltzen hasi zen. Hau ikusirik eta irratian lan egiteko aukera zegoenez, bertara sartu nintzen proba batzuk iragan ondoren.
A.–Zer nolako irratsaioak egiten dituzu?
L.A.–Momentu honetan herri kirol, baserri mundu, bertsolaritza, trikitilari eta giro horretako gaietan ibili izan naiz aurreko bi urteetan. Azken urte honetan euskal kultura orokorreko saio bat burutzen nabil.
A.–Izan du Euskadi Irratiaren sortzeak eragin garrantzitsurik zuen irratiaren funtzionamenduan?
L.A.–Dudarik ez; Euskadi Irratia sortu zenean, Loiola Irratia zen euskaraz egiten zuen bakarrenetakoa eta garbi zegoen Euskadi Irratiak ere hortik jan behar zuela. Diru aldetik ere ondorio garrantzitsuak ekarri zituen, izan ere Loiola nahiz Donostiako Herri Irratiei diru laguntzak murriztu zizkioten, honek zekartzan larritasunekin.
A.–Nola ikusten duzu euskal irratigintza orokorrean? Ez zaizu iruditzen nahiko eskasa dela...
L.A.–Niri ez zait iruditzen eskasa denik, gaur egun nahiko saio interesgarri badagoela uste dut. Beharbada, nik ikusten dudan akatsik haundiena da gazte jendeari ez zaiola leku jakinik ematen irratian.
A.–Noiz hasi zinen bertsolaritza munduan murgiltzen?
L.A.–Gure etxean txiki-txikitandik izan dugu bertsolari kutsu hori eta gaztetan jardundakoa ere banaiz. Geroago irratian sartu nintzenean, bertsolaritza saioak estuago jarraitzeko oportunitatea izan nuen. Bertsolari txapelketaren antolakuntzan ere sartu nintzen eta aurkezpen lanetan hasi nintzen 1985.ean Azkoitian ospatu zen saioan.
J. L. AIZPURU
59

GaiezKomunikabidIrratiaLoiola irra
GaiezKulturaBertsolaritGaijartzail
PertsonaiazAZKUNE3
EgileezAIZPURU3Komunikabid