argia.eus
INPRIMATU
"Instituzioek ez dute asumitu nahi berreuskalduntzearen kostoa".
1989ko azaroaren 19a
AEKko Xabin Gaztañagari elkarrizketa.

XABIN GAZTAÑAGA
"Instituzioek ez dute asumitu nahi berreuskalduntzearen kostoa".
ARGIA.–AEKide kanpaina eratu du AEK-k diru bilketarako, berriz ere herriaren sakelera...
X.GAZTAÑAGA.– Herriak sortu zuen AEK orain dela 25 urte, ordudanik Euskal Herriko herri gehienetara hedatuz joan gara, kontutan hartu barik lan horretatik ateratzen den dirua, errentagarria den ala ez den. AEK-k zerbitzua eman du demanda egon den lekuetan, eta lehendik egon ez den leku askotan ere. Gure eginkizuna ez da mugatzen klaseetara, euskararen beharra ikusten ez den tokietan ere ikus araztea da.
AEKn pentsatzen dugu instituzioek onartu behar dutela berreuskalduntzeak suposatzen duen kostoa, baina errealitatean alderantzizkoa gertatzen da. Instituzioek diru publikoa erabiliz montatzen dituzte udal euskaltegiak, eta hori ez da berreuskalduntzearen kostoa asumitzea; bakarrik asumitzen dute euren burua zuritzeko behar den minimoa, eta horrela da berreuskalduntzen herri bat, ez dugu ikusten borondate minimorik ere dagoenik horretarako. AEKren egoera ekonomikoa gero eta larriagoa da. Derrigortuta gaude kalera irteten eta herriari esaten instituzioek ez dutela asumitu nahi asumitu behar duten kostoa, eta egoera larri honen aurrean kanpaina hau eramango dugu aurrera. Espero dugu, eta badirudi horrela izango dela herriaren lehen erantzuna zabala eta arina izan bait da, herriak erantzungo diola honi.
A.–Kanpaina zabala izango da beraz...
X.G.–Dena den, ez dugu nahi arlo ekonomikoan zentratzea soilik, aprobetxatu nahi dugu gure esparrua zabaltzeko. AEK ikasle, irakasle eta laguntzaileen biltokia da, baina badago laguntzaile sare bat ez dena gehiegi inplikatzen AEKn mila arrazoi desberdinengatik, ezin dutelako, euren lana daukatelako etab., baina ikusten dutenak ondo AEKren beharra eta AEKren lana, eta prest egongo liratekeenak AEKri laguntza bat emateto. Jende horrengana iristeko egin dugu kanpaina hau. Kanpaina bikoitza da dirua ateratzeko AEKrentzako eta laguntzaile sarea hedatzeko bakoitzean gehiago, eta horrekin batera euskararen beharra sentiarazteko bakoitzean eta gehiago.
P. UNZUETA
25

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKBesteak
PertsonaiazGAZTAÑAGA1