argia.eus
INPRIMATU
Odile Kruzeta: "Denok sentitu ditugu presioak politika saioetan"
2021eko uztailaren 23a
Odile Kruzeta kazetariari elkarrizketa.

Odile Kruzeta: "Denok sentitu ditugu presioak politika saioetan"
Odile Kruzeta eibartarra dugu eta badaramatza urte mordoska Euskadi Irratiko langile gisa. Azken urteotan debate eta mahainguru politikoak zuzentzen aritu izan da; hasera batean 'Aste Politikoa' zeritzan saioan eta pasaden urtetik aurrera 'Iturri Onetik' izeneko programa aurkezten eta gidatze lanetan dabilkigu.
ARGIA.–Zer dela eta ibili izan zara azken urteotan politika arloko saioak egiten?
Odile Kruzeta.–Horrelaxe erabaki izan duelako zuzendariak.
A.–Baina zure gustokoak dira gai hauek?
O.K.–Ez bereziki, baina gai hauetan jarri zidaten eta hortxe jarraitu dut.
A.–Erraza gertzen al da politikoekin hitzegitea mahainguru batean?
O.K.–Gauza guztietan bezala denetatik dago politikoen artean ere. Bakoitzaren izaerak pisu haundia du eta batzuetan erraz sortu diteke elkarrizketa baina besteetan asko kostatzen da pertsona irekitzea.
A.–Inoiz sentitu al zara kontrolaturik edota koakzionaturik zure saioan esaten denagatik?
O.K.–Nik uste nolabaiteko presioa denok sentitu dugula noizbait baina ez hormaren kontra jartzekoaren modukoa.
A.–Horrelako saio bat euskara hutsean egiteak sortarazten du arazorik?
O.K.–Behar bada pertsonaiak aukeratzerakoan ez daukazu hain aukera haundirik euskararen arazoa dela eta, baina ekartzen dituzunak, daudenen artean, onenak izaten dira, honek baditu bere bi alderdiak. Euskareren normalizazio falta ere oso sakona dela argi ikusten da gai hauek ikutzerakoan.
A.–Zer moduzko arrakasta izan du zure saioak jendearen aldetik?
O.K.–Oraindik goizegi da jendearen erantzuna ezagutzeko, izan ere denbora gutxi daramagu antenan. Argi dago mahainguruak eta analisiak ez direla jende gebien biltzen duten saioak baina aurreko esperientzia kontutan hartuaz positiboa izango delakoan gaude. Beti ere gustokoago du jendeak denbora pasako saioak eta musika arloko irratsaioak.
A–Zure ustez Euskadi Irratiak betetzen du politika sainen kopurua, astean ordubeteko programa bakar bat eskainiaz?
O.K.–Eguneroko saioak komenigarriagoak izango lirateke gertaera puntualak komentatzeko eta egungo berrietaz mintzatzeko.
J.L. AIZPURU
59

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazKRUZETA1
EgileezAIZPURU3Komunikabid